argia.eus
INPRIMATU
Oihartzunik gabeko samina (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21a
Regina Maiztegi euskal presoa Madrilgo Alcala-Meco espetxean bisitatu ondoren izan zuten istripua hilaren 3an Roberto Argarate, Jesus Mari Argarate eta Mikel Argaratek, Madrilgo Lozoyuela herrian. Mikel Argarate zaintza berezietan sartu zuten Madrilgo ospitale batean. Beste biak ere Madrilgo La Paz ospitalean sartu zituzten. Izandako ondorio larriengatik oihartzun apur bat lortu duen istripuetako bat gehiago da honako hau, eta ez da samur ulertzeko ikuspegi humano eta politiko batetik halako gertaerek alderdi politiko zenbaitzuek pinturaz jasandako erasoak baino hogei aldiz oihartzun txikiagoa izatea. Ez da esan nahi honekin, noski, pinturaz edo bestela jasotako erasoek oihartzunik merezi ez dutenik, baina bai komunikabide handienek sarri agertzen duten kezka humanoaren defizita oso agerikoa eta bideratutakoa dela.