Erregearen jauregitik euskal aretoetara


2021eko uztailaren 27an

Zarzuela XVII. mendean jaio zen Madrilen, oraindik ere Espainiako erregearen bizilekua den jauregian. Hortik datorkio izena generoari, jakina. Sasitik, azken batean, Zarzuela Jauregiari inguruan zeuden sasiengatik (gazteleraz zarza) jarri baitzioten izen hori. Felipe IVk, etxeko maizterra sasoi hartan, biziro maite zituen antzerkia zein musika. Hala, Madrilgo antzerki taldeak kontratatzen hasi zen, gorteko gau luzeetan kantua eta antzezpena uztartzen zituzten lanak eskain zitzaten. Eta horixe da, hain zuzen, zarzuela: noiz antzeztuz, noiz abestuz egiten den genero lirikoa. Europako beste herrialde batzuetan ere sortu ziren antzekoak, opera ospetsuagoaren itzalean beti ere, baina haiek ez zuten noski «zarzuela» izena hartu.

Gorabehera batzuen ondoren, zarzuela bizirik eta indartsu heldu zen XIX. mendera. Orduan finkatu zituen erroak, ikusleen onespena behin eta betiko jasoz. Gero, XX. mendean, loraldia eta azkentzea ailegatu zitzaizkion, bata bestearen ondotik. "Zarzuelarik garrantzitsuenak 1920-1940 bitartean idatzi ziren", dio Josean Garciak, Sasibil elkarteko presidenteak. Orduko musikariek ez zuten ordea ondorengorik izan, eta apurka-apurka zarzuela amatatuz joan zen. Telebista, zinema... badakizue, lirikarentzat garai txarrak omen dira hauek.


Aretoak beteta

Dagoeneko ez da apenas zarzuela berririk idazten, baina zaharrak behin eta berriro antzezten dira, eta arrakastatsu itxura denez. Madril izan da beti zarzuelaren hiriburua, baina Euskal Herrian ere zale asko dago, Josean Garciaren esanetan. Bere taldea, Sasibil, zarzuela antzezteko sortu zen beren-beregi: "Ez gara profesionalak, hau da, ez gara honetaz bizi, baina iritsi gara urte batean 22 emanaldi egitera, eta gehienak Euskl Herrian izan dira. Aurten dozenara iritsiko gara seguruenik. Eta aretoak beti beteta. Zaletasun handia dago hemen, eta talde berriak ere sortzen hasi dira".

Zale asko, baina gazte gutxi horien artean. "Ikusle gehienak emakumezkoak dira, eta 40-60 urte bitartekoak; arte eszeniko guztietan bezala, hain justu", diosku Gonzalo Centenok. Berak zuzentzen duen Barakaldo Antzokia da, hain zuzen, zarzuelaren sustatzailerik garrantzitsuenetako bat Euskal Herrian. Aurten, hamalaugarrenez egin dituzte Zarzuela Jardunaldiak. Ez pentsa jardunaldi trinkoak direnik, hala ere. "Urtarrila amaieratik Aste Santu ingurura daukagu zarzuela denboraldia, eta epe horretan zazpi emanaldi-edo egiten ditugu. Horiek dira Jardunaldiak". Antzeztutako lanak Barakaldo Antzokiak berak ekoizten ditu eta, zuzendariak dioenez, aretoa bete egiten da jeneralean. Zaletasun handia dago beraz, baina Centenok, Josean Garciak bezala, zarzuela genero "ahaztua" dela salatzen du. Hots, laguntza gutxi jasotzen duela.


El Caserío Baserria ere bada

Sasibil elkartekoek El Caseríoko baserriaren izena aukeratu zuten taldea bataiatzeko, Guridirena delako, seguruenik, euskal zarzuelarik ezagunena. Iaz, Arrasateko Izaskun Murgia elkarteak euskaraz ematea erabaki zuen. "Esaten denagatik, giroagatik... euskaratu beharreko zarzuelarik bada, El Caserío da", adierazi digu Tere Gonzalez elkarteko zuzendariak. Hasieran, zarzuela ospetsua euskaraz egiten zuten lehenengoak zirela iragarri zuten, baina geroxeago jakin zenez, beste saio bat egon zen orain dela hamabost urte-edo, Madrilgo Euskal Etxearen parte hartzeaz. Nolanahi, orduko hark ez zuen oihartzun handirik eduki, edo eduki bazuen mutu da honezkero.


Operarekiko konparazioak

Zarzuelaz galdezka, konturatu gara genero hori aipatzean maiz konparatzen dela operarekin. Eta gehienetan, zarzuela izaten da galtzailea. Gurekin hitz egin dutenek, ordea, generoaren berezkotasuna eta kalitatea azpimarratu dituzte. Josean Garciaren ustez, esaterako, abeslarientzat zailagoa da zarzuela: "Zarzuelan, operan bezain ondo abesteaz gain, aktore ona izan behar da". Horra askoren aldarrikapena: zarzuelak sasitik hartu zuen izena, baina ez da sasi-generoa. Eta are gutxiago sasi-opera.

Euskal Herrian izan da zarzuelagile onik
Euskal Herria aipatzeko moduko hainbat zarzuela ontzaileren sorterria izan da. Garrantzitsuena, beharbada, Pablo Sorozabal donostiarra dugu (1897-1988). Sorozabal XX. mendeko 30eko hamarkadan hasi zen zarzuela idazten, eta beraz genero honetan jardun zuen azken musikagile handietakoa izan zen. Zaleen alerik gogokoenetako batzuk sortu zituen: Katiuska, La tabernera del puerto, La del manojo de rosas...
Jesus Guridi gasteiztarra (1886-1961) El Caserío idatzi izanagatik ezagun da batez ere, baina ez zen hura izan beraren zarzuela bakarra. El Caserío, Euskal Herrian girotutako lana izaki, parodiatzat hartu izan dute askok, eta ez euskal baserritarren benetako iruditzat. Kontuak kontu, inoiz egin den zarzuelarik ezagunenetako bat da.
Guridi baino urtebete geroago jaio zen Donostian Jose Maria Usandizaga (1887-1915). Bizitza laburra izan zuen, baina nahikoa hainbat lan garrantzitsu sinatzeko lirikaren eremu desberdinetan. Josean Garciaren iritziz, haren zarzuela ez zen "hain" zarzuela, operari hurbiltzen zaio eta.
Ezin aipatzeke utzi XIX. mendean zarzuelaren bilakabidean zeresan handia eduki zuten euskal herritar bi: Emilio Arrieta garestarra eta Joaquin Gaztambide tuterarra. Biek hartu zuten parte zarzuelaren "berpizkundean", 1850 inguruko Madril hartan. Ordura arte, izan ere, italiar opera zen nagusi.

Zarzuela ez da genero txikia
Askotan genero txikia esan izan zaio zarzuelari, operarekin konparatuz beti ere. Alegia, opera baino eskasagoa dela azpimarratu nahian. Genero bien arteko desberdintasunak albo batera utzita, kontua da huts galanta dela genero txikia esatea zarzuelari, ez baitira gauza bera. Genero txikia XIX. mendean jaio zen, zarzuela baino mende bi geroago, eta harekin daukan alderik nabarmenena iraupena da. "Ez zuen izen hori hartu zarzuela baino eskasagoa izateagatik, laburragoa izateagatik baino", dio Sasibileko Josean Garciak. "Genero txikiko lan batek ordubete inguru irauten du, eta ekitaldi bakarrekoa da. Zarzuelak, aldiz, bizpahiru ekitaldi eduki ohi du. Baina horrek ez dauka kalitatearekin zerikusirik. Maisulanak idatzi dira genero txikian ere".


Azkenak
Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Komunitateaz (I)

Konturatu orduko, 119 arkume jaio dira etxean, eta hamahiru ardi baino ez zaizkigu gelditzen erditzeko. Aurrerakoak diren urruxak jada izendatuta dauzkagu; horrek, inplizituki, esan nahi du hiltegira eramango ditugunak zeintzuk diren badakigula. Bereizte ariketa horretan... [+]


2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


2025-02-17 | Jakoba Errekondo
Intsektuen negupasa

Hotza gogor ari du. Ez denean, baina aurtengo neguan lurralde batzuk ederki jotzen ari du. Eta intsektuek nola irauten dute, udaberriarekin indarrean berragertzeko? Kaleko galdera izan dut bart. Hortik intsektuen adimendu eta buruargitasunera koxka ttikia dago. Berritu ditugu... [+]


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Eguneraketa berriak daude