argia.eus
INPRIMATU
Batasunaren ilegalizazioaren amaiera dator (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 27a
Patxi Lopezek Batasunarekiko bilera ofiziala »azken ez ofiziala maiatzaren 27an izan ei zen» iragarri duenetik, bake prozesuak beste langa garrantzitsu bat gainditu du. Ez da mugimendu isolatua izan, jakina, Grande Marlasca epailearen aurretik pasatu diren Batasuneko zortzi buruzagiak ez espetxeratu izana ere mugimendu horren baitan kokatu behar da. Berdin esan liteke Batasunaren legeztatzeaz, Espainiako Gobernua gidatzen duen alderdia ofizialki legez kanpo dagoen alderdiarekin biltzeak, berau legezkotasunaren bidean jartzen baitu. Udaran zehar gauzatuko bide da Batasuna ordezkatuko duen alderdi berriaren legeztatzea. Bai Batasuna bai PSOE pozik agertu dira gertakizunen abiada berriarekin. Bada jokorik datozen hilabeteetarako. Jose Luis Rodriguez Zapaterok, bestalde, PPren erasoari aurre egin beharko dio berriz. Bere alderdiko sektore eskuintiarrenen presioa gogor ari da nozitzen Mariano Rajoi, eta denak aditzera ematen duenez, PPri bere ohiko gogortasunera itzultzeko ordua heldu zaio.