argia.eus
INPRIMATU
Zer da: Neiker
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21

Neiker (Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea) enpresa publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio. Bi lantoki ditu, bata Arkauten (Araba) eta bestea Derion (Bizkaia), azken hau Zamudioko Parke Teknologikoan.
Neikerren jarduera I+G azterlanen eta proiektuen garapenean datza, baita lehen sektoreari eta nekazaritzako elikagaien industria transformatzaileari zuzendutako zerbitzu teknikoetan eta laboratorio-analisietan ere. Zentro honek bere ekintzak eskaerari zuzendu nahi dizkio, hau da, espezializatuta dagoen nekazaritzarako elikagaien sektoreak sortu ditzakeen beharrei. Horregatik dihardu bere ikerketak eta garapen teknologikoa indartzen baratzagintzan, basogintzan, mahasgintzan eta ardogintzan, elikagaien kalitateari eta ziurtasunari lehentasuna emanez.
145 langile eta 34 bekadun ditu eta 2004an 124 proiektu gauzatu eta 9,4 milioi euro fakturatu zituen.