Wolkswageneko lezioak


2021eko uztailaren 16an

Iruñean produkzio-instalazioak dituen Wolkswagen multinazional alemaniarra azken asteetan hedabideetako protagonista izan da langileekin daukan lan-gatazka dela eta. Era berean, gatazka gehiago sor litezke beste multinazional alemaniar batean, Gasteizko Mercedes Benz-en egoitzan, hain zuzen. Oraingoz Nafarroako gatazka aztertuko dugu, lezio berri batzuk ikas ditzagun.

Lehenengo lezioa. Landabeneko lantegi nafarrean sortutako gatazkak eta produkzioaren zati bat Europako ekialdera eramateko mehatxuak agerian utzi dute Nafarroako politika industrialaren ahulezia. Herrialdeak monolaborantza industrial oso arriskutsua dauka: ia industria osoa automobilgintzan oinarrituta dago eta ia industria gehienak Nafarroatik urrun dauden multinazionalen eskuetan daude. Gainera, automobilgintza oso sektore aldakorra da eta produkzio-kostuak asko aldatzen dira herrialde batetik bestera. Krisialdi bat sektorean edo produkzioaren deslokalizazioa aski izango lirateke Nafarroako sektore industriala hankaz gora jartzeko eta horrek enplegua kenduko lieke hainbat familia nafarri. Industriaren dibertsifikazioa Nafarroako arduradun politikoen helburu nagusia izan beharko litzateke.

Bigarren lezioa. Multinazionalak, orokorrean enpresa handi guztiek bezala, bihozgabeak dira eta ez dira GKEk. Ez dute arazorik herrialde bateko lantegiak abandonatu eta beste herrialde batera joateko, lehen herrialdeko gobernuen diru-laguntza, hobari fiskal eta gainerako osagarriak erabili ondoren euren inbertsioak indartzeko. Testuinguru horretan, herrialdea abandonatu aurretik, eta etekinak pilatzen jarraitu arren langileriarekin lan-hitzarmenak egitean (Wolskwagen kasu), xantaiaren armak langileen aldarrikapenak murrizten ditu eta batzuetan aldez aurretik lortutako eskubide batzuk galtzea dakarkie. Lantegiak betiko abandonatzea edo produkzioaren zati baten deslokalizazioa dira xantaia horren adibideak.

Hirugarren lezioa. Orain artean bai politikariek, bai gobernuek populazioa manipulatu izan dute gure herrialdeko inbertsio atzerritarren presentziari dagokionez. Behin eta berriz esan digute kanpoko inbertsioek ez dutela Euskal Herrira etorri nahi ETAren indarkeria dela eta. Egia da atzerriko inbertsio batzuk ez direla Euskal Herrira iritsi. Halere, ezin baiezta daiteke ETAren presentzia denik hori ez gertatzeko arrazoia. Benetako arrazoia argi dago: Madrileko gobernuak, batez ere Aznarren garaitik, etengabe desbideratu ditu inbertsioak zigor politiko gisa, Espainiako Estatuaren beste leku batzuetara bideratuz. Nafarroako errealitatean hainbat multinazional existitzen dira, Euskal Herriko gainerako eskualdeetan bezala, eta horrek erakusten du atzerriko inbertsio-egileek ez dutela arazorik izan gure herrialdean kokatzeko, euskal erakunde armatuaren ekintzak traba izan gabe. Izan ere, abantaila fiskalak eta bestelako abantailez gain, euskal eskulana ona eta espezializatua da. ETAren indarkeria ez da multinazionalen kezka. Euren kezka euskal langileek aldarrikapenak egiteko eta antolatzeko duten gaitasuna da, baita euren mobilizazioak eta grebak ere.


Azkenak
“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Eguneraketa berriak daude