Petrolioa errezetan

Babilonia, k. a. iv. mendea. Alexandro III.ak azaleko arazoak dituela eta, Atenofanes medikua masaia egiten ari zaio naftarekin, hots, petrolioaren eratorri batekin. Hala dio behintzat Plutarkok Alexandro Handiaren bizitza kontatzean. Antzinaroan, petrolioaren erabilera terapeutikoa zabaldua zegoen. Bazekiten sugarrarekin kontaktuan duen efektu larria zein den, baina ez zioten erregai gisa erabilera praktikorik topatu. Hala ere, Atenofanesi esperimentatzeko grina piztu zitzaion errege mazedoniarra bere bainua hartzen ari zela, morroi gazte bat alboan kantari ikusi zuenean. Hala esan zion Alexandro Handiari:

-Nahi al duzu naftaren efektua morroi honekin probatzea? Goitik behera bustiko dugu, su emango diogu eta ez bada itzaltzen, denek esango dute zure balioa handia eta egiazkoa dela.

Beti ere Plutarkoren arabera, morroi inuzentea esperimenturako prest agertu zen -ez zen batere erraza izango Alexandrori ezezkoa ematea-. Naftaz busti, su eman eta sua hain azkar hedatu zen, ezen Alexandro bera izutu baitzen. Sutea itzaltzea lortu zuten, baina morroi gizarajoak erredura larriak izan zituen eta luzaroan ez zen gai izan bere kabuz baliatzeko.

Erromatar Inperioak ere bazuen sendagai honen berri; Plinioren ustez, petrolioaren eratorrietako bat, betuna, desinfektatzaile eraginkorra zen. Baina beste propietate asko ere ba omen zituen sustantzia hark: «Bere kearen usainak suge pozointsuak uxatzen ditu; Kaldea eta Babiloniako betuna kataratak, legen beltza eta azkurarentzat gomendatzen da; igurtzita hezueria sendatzen du; sosarekin nahastuta hortzak zaintzen ditu eta ezin hobea da piorrearentzat; ardoarekin nahastuta bronkitisa sendatzen du, baita kronikoa denean ere...».

Marko Terenzio Varron militar eta funtzionario erromatarrak ere bazuen petrolioaren onuren berri eta «animaliatxo ikustezinek» eragindako gaixotasunen aurkako desinfektatzaile egokia zela idatzi zuen. Gogoan izan behar da «mikrobio» hitza, Pasteur-en aurkikuntzen ondorioz, C. E. Sedillotek ez zuela 1878a arte asmatu eta, beraz, Varronek «animaliatxo ikustezinen» formula bitxia erabili behar izan zuela.

Kolonaurreko Mexikon eta antzinako Egipton, itsasontziak iragazgaitz bihurtzeko erabiltzen zuten; azken hauek larrua ere petrolioarekin olioztatzen zuten; Txinan elikagaiak egosteko lagungarri zitzaien; eta Bibliak dionez, Babelgo dorreko adreiluak itsasteko erabili zuten -Genesia, 11. kapitulua, 3. bertsikulua-.

1859an Edwin L. Drake koronelak AEBetako Pensilvaniako lurretan 21 metro sakoneko zuloa egin eta munduko lehen petrolio putzua egin zuen. Erregai gisa komertzializatu zuen likido beltza eta petrolioaren historia aldatu zuen horrek. Baita gizakiena ere.



Arrastoak


Hieroglifikoak irakurtzea ezinezkoa zen 1799an Rosetta harria aurkitu zuten arte. Bridget McDermott-ek Decoding Egyotian Hieroglyphs gida praktikoa argitaratu zuenetik, berriz, edozein saia daiteke. Orain gaztelerazko bertsioa merkaturatu dute: Decodificar y descifrar los jeroglíficos egipcios, Blume, 2006. Frantsesezko bertsioak urte batzuk daramatza kalean -Déchiffrer les hièroglyphes, Gründ, 2002-.

Erromako inperioak ondare arkitektoniko izugarria osatu zuen 600 urtetan zehar. Bada, obra horiek eraiki berritan zuten itxura ikus daiteke orain Christopher Cassel-ek zuzendutako dokumentalean. Animazio teknika berritzaileena -CGI- erabili dute horretarako. Canal Historia ikusteko aukera duten Hegoaldeko ikusleek larunbat honetan -ekainak 3- izango dute Roma, la construcción de un imperio dokumental anbiziotsu honen estreinaldia. 130 herrialdetan eskainiko dute lan hau.


ASTEKARIA
2006ko ekainaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude