Keu: «Orain badakit nolako kantuak egin nahi ditudan»


2021eko uztailaren 28an
Zure aurreko taldea, Fjord, bat-batean desegin zenuten…
Urtebete oso intentsoa egin genuen, baina ez ginen ados jartzen: geldiunea noiz egin, zer estudiotan grabatu… Desberdintasunak azaleratzen hasi eta norberak bere bidea jarraitzea hobe zela pentsatu genuen. Hala ere, Fjord gogoratzean hunkitu egiten naiz; prestatzen genbiltzan diskoak itzela izan behar zuen.

Uek proiektuarekin orain arte esperimentatu egin duzu. Orain, berriz, talde izaera eta abesti klasiko kontzeptua landu duzu. Zergatik?
Uek bigarren mailan eduki dut, esperimentatzeko. Orain gogoa neukan Uek-ekin zuzenekoak egiteko, baina zaila da arlo esperimentalean zuzenean aritzea. Horregatik, betiko lagun Mikel eta Jonekin batu eta kantu rockeroagoak idatzi ditut.

Esperimentatzeko gogoa alde batera utzi duzu?
Oso urte gutxitan hiru disko esperimental egin ditut eta oraingoz nahikoa da, baina esperimentatzeko gogoa bueltatzen bada, igoko naiz ganbarara berriro.

Eroso ikusten duzu zure burua abesten eta gitarra jotzen, front-man gisa?
Bai. Aurreko diskoetan kantu bana abestu dut eta Fjordekin koruak egin nituen. Beti izan dut erraztasuna doinuak lantzeko. Ahotsa da beste edozer moduan: ekinez gero eta norberaren mugak ezagututa, aurrera egitea. Gustuko dut diskoan eta kontzertuetan entzuten dudana.

Zure aurreko talde eta diskoekin alderatuta, Heltzear diren egunak askoz pop-rockeroagoa da…
Bai. Urte askotan Mikel eta biok Etsaiak taldean ibiltzeak zaku berean sartu gaitu. Zain edo Fjord taldeek aurrera egin artean, ez da igarri musika alor askoz zabalagoa entzuten dugula. Orain beste intentsitate batzuk lantzen hasi gara, urtetan barruan eraman duguna ateratzen gabiltza. Disko honek niri gustatzen zaizkidan osagarri guztiak dauzka. Orain badakit nolako kantuak egin nahi ditudan. Hurrengo diskoa egiteko desiratzen nago!

* * * * * * * * * *


Heltzear diren egunak
Uek
Gaztelupeko hotsak
Iraupena: 33’27’’ 13,46 euro

Alter hegoa nagusitu da

Keu aldatu dela dirudi, orain arte esperimentuak egiteko erabili duen alter-egoaren azkeneko lana entzunda. Ardatz izan duen hardcorea eta metala alde batera utzita, rockean eta popean murgildu da. Hainbat proiektutan ondoan izan duen Mikel Arakistain baxu jotzailearekin eta Arima Beltza taldeko Jon Gurrutxaga bateria jotzailearekin, Sen taldearen popetik hurbil bidaiatu du, Kuraiaren erritmo eta doinuak ere dastatu ditu, eta txikitatik hainbeste gozatu dituen hard-rock gitarra bizi-biziak ere zorroztu ditu, aurreiritzien gainetik eta gaur egungo doinuetaraino jauzi eginez (Queens of the Stone Age kasu). Disko freskoa da, itsaskorra -kostakoa baita- eta kantu guztiak doinuz zipriztinduta daude. Hitzei dagokienez, intimista samarrak dira, hurbilekoak, Keuk eginak. Eta Lekeitioko Txilik bi perla poetiko-iraultzaile oparitu dizkio.


Azkenak
“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Eguneraketa berriak daude