Ikastola garaian euskaraz, eta ondoren?


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gure hezkuntza sisteman ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen kopurua gero eta handiagoa da. B eta D ereduetako matrikulazioek gora egiten dute urtero, eta ondorioz euskararen ezagutza handitzen ari da. Hori bai, ikasketak amaitzen dituztenean, zer nolako jarrera dute euskararekiko euskaraz ikasten duten ikasleek? Euskara erabiltzen al dute? Transmititzen al diete euskara euren seme-alabei? Galdera horiei guztiei erantzuteko asmoz Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak ikerketa interesgarri bat egina du.

Ikerketa honen bitartez ikastolako ikasle ohien artean euskararen erabilera eta transmisioa zer nolakoa den aztertu nahi izan dute. Horretarako egoera soziolinguistiko ezberdina duten bi adibide aukeratu dituzte: Gasteizko Olabide ikastola eta Donostiako Santo Tomas Lizeoa. Gasteiztarrek euskararen erabilera eta transmisioa bermatzeko baldintza txarrak dituzte -ama hizkuntza gaztelera dute eta euren ingurunea oso erdalduna da-. Donostiarren kasuan, berriz, baldintzak oso onak dira -euren ama hizkuntza euskara da, ingurune euskaldunean bizi dira, eta oro har, beraien bikotekidea euskal hiztuna da-.

Azterlanaren emaitzarik onenak aipatze aldera, Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien euskararen erabilera aipa dezakegu. Gaur egun, ikasle ohien %57k gazteleraz beste edo gehiago hitz egiten du euskaraz. Transmisioari dagokionez, %95ek euskara transmititu diete euren seme-alabei. Olabideren kasuan, transmisioari dagozkio emaitzarik onenak. Gurasoen hiru laurdenek euskara transmititu diete euren seme-alabei. Erabilerari dagozkion datuak, ordea, ez dira hain onak. Ikasle ohien %32k gutxi hitz egiten du euskaraz eta %22k ezer ere ez.

Jon Aizpurua Hezkuntza Saileko Plangintza eta Azterlanetarako Zerbitzuko arduradunaren esanetan, «Santo Tomas ikastolako ikasleen artean ez da harritzekoa emaitza onak lortzea, izan ere, euskararen erabilera eta transmisioa bermatzeko oso baldintza onak dituzte. Olabideren kasuan lortu diren datuak, ordea, pozteko modukoak dira. Oro har, Olabideko ikasle ohiek euren seme-alabei euskara transmititzea erabaki dute, eta D eta B ereduetan eskolaratu dituzte euren seme-alabak».

Bestelako datu interesgarriak ere eskaini ditu ikerketa honek. Besteak beste, agerian utzi du gaur egun euskara gehien seme-alabei egiten zaiela. «Olabide ikastolako ikasle ohiek askotan ez dute beste aukerarik. Ingurune erdaldun batean bizi dira, eta euren seme-alabekin baino ezin dute hitz egin euskaraz», azpimarratu digu Jon Aizpuruak. Baina datu kezkagarriak ere ez dira falta. Santo Tomas eta, batez ere, Olabide ikastoletako ikasle ohiek gaztelaniaz hitz egiten dute askotan euskaraz dakien jendearekin: anai-arrebekin, lagunekin, lankideekin... Jon Aizpuruak dioenez, «euskaraz hitz egiteko erraztasunak eta ohiturak baldintzatzen du hizkuntza aukeraketa, eta hori da kasu honetan gertatzen dena».

Santo Tomas Lizeoa, euskararen erabileran eredu

Nerea Aranbururen bizitzak lotura estua du Donostiako Santo Tomas Lizeoarekin. Bertan egin zituen ikasketak, eta gaur egun bertako irakaslea da. Euskararen erabilera eta transmisioa neurtzen duen ikerketan parte hartu du Aranburuk, eta bere datuak ikastola honetatik pasa diren ikasle gehientsuenen antzekoak dira: euskara gaztelera bezain beste edo gehiago erabiltzen du gaur egun. «Nire ingurunea oso euskalduna da. Senarrarekin euskaraz hitz egiten dut, lantokian euskaraz hitz egiten dut, eta normalean lagunekin ere euskaraz hitz egiten dut. Ingurune euskalduna izateak asko errazten du euskararen erabilera», aitortu digu Aranburuk.
Euskararen transmisioari dagokionez, Aranburuk ez du zalantzarik. Bere bi semeak (Iker eta Oier) D ereduan eskolaratu ditu. «Senarrak eta biok hezkuntza eredu honetan sinesten dugu, eta gure bi semeak D ereduan eskolaratu ditugu. Gure semeek ikasketak euskaraz egitea nahi dugu, baina badakigu euskara manten dezaten etxean ere euskaraz egin behar diegula».

Euskararekiko militantzia hori ohikoa da Nerearen familian. Bere ahizparen adibidea jarri digu horren lekuko. Orain urte batzuk gizon suediar bat ezagutu zuen, eta elkarrekin ibiltzen hasi ziren. Handik gutxira, bere neskalagunaren euskararekiko grina ikusita euskaltegian eman behar izan zuen izena gizon suediarrak. Izan ere, urteak aurrera joan ahala, anai-arreben artean euskararekiko kontzientzia handitzen joan dela uste du Aranburuk: «Gaztetan orain baino askoz gutxiago hitz egiten genuen euskaraz. Egia esan, gure arteko elkarrizketetan gaztelera zen nagusi. Orain, ordea, onerako aldatu dira gauzak».

Olabide, transmisioa bermatuta

Andone Ruiz Uranga Olabide ikastolako ikasle ohia da. Bere egoerak ez du zerikusirik Donostiako egoerarekin. Gasteiz askoz ere ingurune erdaldunagoa da, eta hori bere harremanetan antzematen da. «Nire senarrak ez daki euskaraz, eta nire anai-arrebekin ere gazteleraz egiten dut. Anai-arreba guztiok ikastolan egin ditugu ikasketak, baina gazteleraz hitz egiten dugu elkarren artean. Aspalditik datorren ohitura da eta zaila da aldatzea», onartu digu Ruizek.

Lagunekin elkartzen denean ere gaztelera da nagusi, baina etorkizunari begira baikor azaldu da. «Gure artean gazteleraz hitz egiten dugu, baina seme-alabei euskaraz egiten diegu. Horrek esan nahi du transmisioa bermatuta dagoela eta euskararen ezagutza gero eta handiagoa izango dela Gasteizen».

Izan ere, Olabide ikastolako ikasle ohien hiru laurdenek euskara transmititu diete euren seme-alabei. Are gehiago, seme-alaben artean euskara galdu dutenen kopurua %5etik beherakoa da. Datu hori oso garrantzitsua da, kontuan hartu behar baita kasurik gehienetan bikoteko kideetako batek ez dakiela euskaraz. Beraz, transmisioa bermatuta, euskararen erabilera handitzea dagokie orain gasteiztarrei.


Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude