LAB eta EAEko UGTk iragarritako agiri sinatzearen aurrean Nafarroako UGTk erakutsitako jarrera esanguratsua da. Ez da alperrik esaten UGT UPNri -botereari- oso lotua dagoela, eszenifikazioetan bederen hala agertzen da sarri, batez ere euskara edo Euskal Herriko gaiei dagokienean. Edozein modutan, PSNren baitan diren tira-bira eta ikusmolde desberdinen agerle ere bada. Ferrazetik PSNko egungo idazkari nagusi Chivite jaunaren ordezkoa bilatzen ari direla diote zurrumurru indartsuek, eta orain Nafarroako UGTk agertu duen jarrera tentsio horren erakusle bat gehiago izan liteke. EAEko UGTko idazkari nagusi Damaso Casadok, dena den, LAB eta UGTren adierazpenak UGTko Konfederazioaren sostengu erabatekoa duela azpimarratu du.