Ihesi: Kurtzebarri eta Urkuluren magalean

  • Gipuzkoan, arabar eta bizkaitarrak ezker-eskuin so dituela, Deba Goieneko bailaran dago Aretxabaleta. Leintz bailarari atxikita egon zen antzina, baina 1331tik bakarrik egin du bidea. Enpresa eta industria munduari begiratu dio sarri. Guk baina, ke artetik ihesi, Aretxabaletaren bihotzari, arteari eta arkitekturari erreparatu diogu. Natura ere indarrez sartu da herrian. Urkuluko urtegiari bira eman edo Kurtzebarri mendira igotzea da gure proposamena.

2021eko uztailaren 16an
Aretxabaletara heltzeko hainbat bide dira. Adibidez, N-1 errepidez Beasaineraino joan, Deskarga zeharkatu eta Bergarara iritsita, Gasteizko norabidea hartu (GI-627) eta Arrasate igarotzean helduko gara Aretxabaletara. A-8 autopista hartuta, berriz, Bergararako irteera berria geratzen da herritik hurbilen. Bizkaitik, berriz, zuzenena Elorriotik datorren bidea da, Kanpazar igaro ondoren, Arrasate zeharkatu eta Aretxabaletara helduko gara. Eta Arabatik gatozela, Arlaban mendatetik Leintz Gatzagara iritsiko gara, Aretxabaleta 8 kilometrora izango dugularik.

Deba ibaiaren sakanean, Aretxabaletan aisialdirako makina bat aukera dago. Industrializazio prozesuaren hondarrik ez da ia ageri herriaren inguruan eta Elgea eta Aizkorriko mendietako kaliza besterik ez dira grisak Aretxabaletan. Gainerakoan, berdea da nagusi.

Berdetasun horri darion arnas garbiaren bila joango gara Kurtzebarrira. 1.146 metro ditu eta mendi kuttun dute aretxabaletarrek. Orkatzategi, Hiruatx eta Murugain gainak ere ezagunak dira oso. Haritzak, astigarrak, gaztainondoak, urkiak, pagoak eta bestelako zuhaitzak eta landareak ikusiko ditugu Kurtzebarrira bidean. Hala ere, gaur egun azaleraren zati handi bat zelai eta konifera landaketek betetzen dute. Bertan megalito multzo ikusgarria dago gainera. Hareazko lurrean, Asuntzeta eta Puntiagako tumuluak daude. 1954. urtean deskubritu zuten baina oraindik ez dute industu. Handia da benetan, 12,90 metroko diametroa eta 0,90 metroko garaiera du.

Baina mendira igotzea baino lur lauean pausoak eman nahi dituztenentzat ere, bada aukerarik Aretxabaletan. Urkulu urtegiaren inguruan sei kilometro eta erdiko ibilbide bat dugu. Urtegi hau Deba Goieneko ur hornitzaile da baina horrez gain, aisialdirako gune ere bihurtu da. Jende andana biltzen da bertara Kurtzebarri mendi magalean, Udalaitz eta Anboto mendien babesean, paisaiaren ederraz gozatzera.


Artea, turismogune

Kurtzebarri mendira igo edo Urkulu urtegiari bira eman ondoren herrira joko dugu. Bertan parrokia eta udaletxea ikusiko ditugu lehenengo, eta hiru jauregi gero: Arratabe, Otalora eta Arkarazo.

Antzinako parrokia Bedarretan zegoen, egungo hilerriaren ondoan. Eliza egokitu eta aldaketak egin dituzte aldare nagusian eta alboko kapiletan. Bedarretako Kristoa eta Salluenteko Ama Birjina daude orain aldare nagusian.

Udaletxeari ere harretaz geratu gatzaizkio so. Egungo udaletxea 1986an inauguratu zuten udaletxe gisa. Izan ere Arratabe Jauregia da zeregin horietara bideratutako egoitza. Idatziak sinatu eta oin-etxe modura 1726an eraiki zuten jauregi hau, parrokiaren alboan.

Parrokiaren inguruko beste jauregiak ikusiko ditugu ondoren. Otalora jauregia 1746tik dago bertan zutik. Kultur etxe izan ostean, Ama Agustinen komentuaren parte izatera pasatu zen. Egun, Lankide Aurrezki Kutxaren egoitza da eta goiko solairuan Gizabidea Fundazioa dago.

Dorretxeek ere xarma berezia dute Aretxabaletan, eta hauek ikusteko mendiko auzoetara jo beharko dugu. Otalorako dorretxea Aozaratza auzoan dago. Baserria da egun baina agerian ditu oraindik antzinako botere eta distiraren aztarnak: armarria, errenazentista itxurako begiratokia, sabai apaindura galanta teilatu-hegalean, silleri harrian egindako lana, ate eta leihoetako erremateak, itsu-leihoak. Banketxe batek erosi zuen eta "Ikasbide" izenpean, Kooperatiba Ikasketa Gunea da egun.

Galartzako dorretxea, izen bereko auzoan, XIV. mendean harri gorriz landutako eraikin mardula da. Erdi Aroan Leintz Bailaran izan zen leinu nagusiaren, Galartzatarren, bizitokia. Garai hartan, etxea baino gotorlekua eta babeslekua zen gehiago. Burdin Aroko aztarna esanguratsuak ditu agerian: saiaterak, leiho zorrotzak eta horma sendoak, besteak beste. Aro Modernoa urrezko aroa izan zen Galartzatarrentzat. 1825. urtean, baserri bihurturik, Oñatiko Plaza familiaren eskuetara pasatu zen dorretxea. 1990eko abuztuaren 2an sute batek eraikina suntsitu zuen. Orduan, Aretxabaletako Udalak eraikuntza historikoa berreskuratzeko ardura hartu zuen, eta 1997an berreraiki eta birgaitu zuen.

Hirigunetik at, mendiko auzoetan da bizia
Bederatzi auzo daude Aretxabaletako udalerrian, guztiak ere hainbat baserrik osatuak. Hauetara ere osteratxoa egiteak merezi du:

Aozaratza auzoa: San Juan Bataiatzailearen eliza dago Aozaratzan, Otaloratarren kaperarekin. Urkulu urtegia ere auzotik gertu dago.

Oro auzoa: Egun ez du elizarik baina garai batean San Martin eta San Juan ermitak (egun baserri bihurtuak) izan ziren auzo honetan.

Larriño auzoa: Herrigunetik 2 kilometrora dago. San Kristobal Eliza eta baserri interesgarri asko daude auzo honetan, Lekunberri, Etxe-berri eta Iturrioz Garai, besteak beste.

Isurieta auzoa: Aztarna erromanikoak ditu. San Pedroren eliza eta Isurieta Azpikoa etxea dira auzoko arretagune nagusiak.

Goroeta auzoa: Santiago da auzoko eliza neoklasikoaren zaindaria. 1556koa dela uste dute eta erretaula bakar eta ikusgarrian Santiago Apostoluaren bizitzaren pasadizoak daude jasota.

Galartza auzoa: Gipuzkoa eta Araba bereizten dituen mugatik gertu, inguru eta artegune ederra da Galartza. XIV. mendeko Dorretxea, eraikinaren hormetako kanoi zuloak eta Santa Luziaren Eliza ezin galduzko arretaguneak dira.

Apotzaga Etxeberri auzoa: Salluente edo San Lorenzo baseliza dago hemen. Egungo eraikina XVII. mendekoa da, antzina herriko parrokia zena. San Blas egunean, jende asko joaten da bertara janariak bedeinkatzera.

Arkarazo auzoa: San Millan Eliza eta abade etxea, eta orobat "Juana Etxeko" baserria dira arkitektura eraikin nagusiak.

Areantza auzoa: Erdi Aroko aztarnen usainarengatik agian, Natibitate Elizaren xarmak liluratzen ditu bertaratzen direnak.

Buzkantzak eta «karapaixoak»
Oso ospetsuak dira Arkarazo auzoan San Millan jaietarako prestatzen diren buzkantzak. Bestalde, "karapaixoa" da bertako beste ohiko produktu bat; garizuma garaian amabitxiek beraien besoetakoei oparitzen dieten arrautza eta txorizoz egindako opila, hain zuzen ere.

Independentziaren aldeko borroka
Aretxabaletari buruzko idatzizko lehen aipamena X. mendekoa da, Arrasate, Gatzaga eta Eskoriatzarekin, Leintz Bailarako Mankomunitateko kide zenekoa.

1331tik Aretxabaletak eta Eskoriatzak osatu zuten Mankomunitatea baina 1374tik 1556ra Oñatiko Kondearen kontrolpean egon ziren bi udalerriak. Hain zuzen ere 1374an, Gaztelako errege Enrique II.ak harturiko erabakiak Leintz Bailarako historiaren pasarte ilunenetakoa ekarri zuen. Gaztelako erregearen nahiari men eginez, Beltran de Guevara Oñatiko Kondeari eman zitzaion bailara osoa. Herritarrek Jauntxoaren banderapean borrokatu behar izan zuten Urrexolagaray eta beste hainbat gatazkatan. Gainera, elkarren kontra jarri zituen bailarako eta Oñatiko bizilagunak.

Hori guztia gutxi ez eta, hamazazpi herriguneak Arabako Anaiarteetan barneratzeak eta beste hainbat erabakik bailarako biztanleen ondoeza areagotu zuten. Errege Katolikoengana jo zuten azkenean eta Errege Zedula baten bidez, Aretxabeleta Gipuzkoan barneratu zen berriro, 1497an.

Baina Oñatiko Kondeak ez zuen erabakia onartu eta arazo handiak sortu zituen bailaran, 1524ko alardean esaterako. Erregearen kontrako beste protesta batek askatu zuen Leintz Bailara jauntxoaren agintetik eta errege lurraldea izatera pasa zen. 1556an, Leintz Bailaran Erreala izenpean gauzatu zen independentzia.

Eskoriatzaren eta Aretxabaletaren arteko harremanak okerrera egin zuen, biek nahi zutelako nagusi izan eta pribilejioak lortzea. Azkenean, Felipe IV.ak bailara banatu zuen 1630ean. Alde batean Eskoriatza gelditu zen, eta bestean Aretxabaleta eta bere elizateak: Aozaratza, Arkarazo, Areantza, Bedoña, Galartza, Izurieta eta Larriño. Hala ere, bi udalen arteko arazoek ez zuten etenik izan XIX. mendera arte.

Aretxabaleta erabat biziberritu zen XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran, Madrildik Frantziarako Posten Errege Bidea eraikitzean. Madrilgo sozietate diruduna erakartzeko bainu-etxeak eraiki ziren eta turismoari harrera egiteko zerbitzu eskaintza areagotu zuen.

Nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea izan zen Aretxabaletako ekonomiaren ardatza XX. mendearen lehen zatian. Baina jarduera hori industriak ordezkatu du eta 50eko eta 60ko hamarkadetatik, sarrailagintza eta metal lantzea dira nagusi.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude