Euskal kantuak eskoletara iritsi dira


2021eko uztailaren 28an
Musikaren transmisio moduak aldatzen ari diren era berean, euskal musikaren irakasbide berri baten beharra sumatzen zuten Arteola kultur elkartekoek. Aspaldi batean bertatik bertara ezagutzen ziren euskal kantuak. Haurrak amak abestutako kantuak belarriz ikasi izan ditu beti, edo herriko festetan plazan dantzatu. Egun ordea hutsune bat ikusten zuten transmisio bide horietan eta musika hezkuntza ez arautuan aurkitu dute horretarako tresna egokia.

Azken 50 urteotan euskal kantagintza modernoak sortu dituen 230 kanta eta doinuen aukeraketa egin dute eta modu didaktikoan sistematizatu dute liburu eta DVD-ROM batean. Hori guztia, hiru hizkuntzatan emana dator: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.


Aukeraketa zaila

Hainbeste izanik 230 aukeratzea oso zaila izan zaie, agian zailena. Aukeraketa hori egiteko bi gauza hartu dituzte kontuan; batetik balore sinboliko handikoak izatea, baina horrez gainera, pieza horiek balore didaktikoa izatea ere bilatu dute. Horiek dira euren ustez ezinbesteko baldintzak kantuen transmisio egokia egiteko.

Kantu horiek estilo ezberdinak jorratzen dituzten 85 egilerenak dira. 8 ataletan bereizten dira: orkestra, gitarra eta ganbara musika, trikitixa, rocka, pianoa, dantza eta Oskorri eta Hiru Truku taldeenak.

Besteak beste Michel Labegerieren Astoa balaan edo Hertzainaken Aitormena dira tartean, baina erreferentzia horien artean aktualagoak diren beste batzuk ere badira; esaterako Kuraiaren Bizi gera edo Berri Txarrak taldearen Biziraun.

Horiez gain, euskal musika garaikidea osatzen duten beste hainbat ere badira, Benito Lertxundi, Mikel Laboa edo Laja eta Zabalaren trikiti doinuak ere aurki daitezke. Aurrerantzean gehiago ere izango dira, egitasmoa ez delako orain ixten eta apurka-apurka berritzen joango direlako. Lau urtetan 1.000 erreferentzia biltzea gustatuko litzaieke.


DVD-liburua eta web gunea

Material honek doinu bakoitzaren bi bertsio ezberdin biltzen ditu: jatorrizko grabaketaren zati luze bat ikasleak entzun ahal izan dezan, baina baita MIDI formatuan digitalizatutako bertsio osoa ere.

Partiturak editore berezi batekin datoz, informatikoki musika tresna ezberdinentzat moldaketak egin ahal izateko.

Gainera, kantuaren testuingurua osatzen duen guztiari buruzko azalpen idatzia ere badakar: taldea edo musikariaren biografia eta diskografia, kantu bakoitzaren letra, diskoaren azala, taldearen argazkia…

Bestalde, zati teknikoago bat du, fitxa didaktiko musikala. Fitxa honek, kantuaren egitura morfosintaktikoa aztertzen laguntzen dio ikasleari. Adibidez, «tresilloak» zer diren ikasiko du fitxa teknikoari esker eta ondoren, egitura hori erabiltzen duen abesti batekin «tresillo» horiek praktikatu ahal izango ditu.

DVD-ROMak eta liburuak biltzen dute egitasmoaren muina, baina www.ahobetekanta.arteola.com webgunean ere pieza bakoitzaren letrak, partitura pdf formatuan, argazkia eta informazio guztiaren laburpentxo bat eskaintzen da.

Informatikari esker egin ahal izan dute hain lan osoa. Informatikagatik ez balitz ezin izango lukete hainbeste informazio eta partitura liburu batean editatu. «Kalkuluak egin ditugu eta gutxi gorabehera 4.000 orrialde inprimatu beharko genituzke. Hori oso garestia da eta hartzaile oso gutxi izango lituzke. Orain arte ez da horrelako zerbait egin, ez zelako inorentzat errentagarri, dirulaguntzarik gabe inor ez delako ausartu horrelako zerbait garatzen. Normala da, ezinezkoa baita horrelako zerbait merkaturatzea», dio Josu Zabala, egitasmoaren zuzendariak. Euskarri elektronikoari esker hori guztia DVD batean sartu ahal izan dute.


Lan talde anitza

Hertzainak taldean ezagun egin zen Josu Zabala da proiektuaren buru. Taldea utzi zutenetik beste hainbat proiektutan aritu da, besteren artean Arteola elkartean. Elkarte hau orain urte batzuk sortu zen, euskal herri kultura era moderno batean ulertuta transmititzeko, sustatzeko eta garatzeko gune sinboliko bat sortu asmoz. Euskarazko sorkuntzaren eta herri kulturaren egoeraz kezka agertu duten hainbat kultur eragile eta sortzaile bildu ditu.

2004an Pamielaren eskutik heldu zen Arteolak bultzatu zuen lehen emaria: Littera&Musika bilduma. Iraganeko hitzak orainera ekarri zituzten, euskal literatura eta musikaren eremua gaurkotu zuten lau disko libururen bitartez. Jorge Oteizari egindako omenaldi bat, Xabier Letek musikatutako poemak, Pott bandaren lana eta Irigarairen testuak dira.

Aho bete kantu Arteolak koordinatu duen lana izan bada ere, musikaren alorreko pertsona askok parte hartu dute erronka honetan. Aspaldi egin nahi zen zerbait da eta gogoz hartu dute herri musikaren ondarea biziberritzeko eta duintzeko urrats hau. Herri musikaren inguruko harreman sarea berreraikitzen lagundu du.

Aukeraketa egiteko eta material hori guztia beharrizan pedagogiko eta akademikoetara moldatzeko, musika eskoletako irakasle, abeslari, musikari, moldatzaile eta kazetariz osatutako lan talde anitza izan dute lagun.


Dokumentazio lan handia

Orain bi urte eman zituen proiektu honek bere lehen pausuak. Dokumentazio lan handia egin dute izan ere, kantuen aukeraketa egin eta moldaketak egin aurretik. 60ko harmarkadatik hona musika garaikideak eman duenaren perspektiba zabala lortzeko denbora asko hartu dute interprete horien guztien lana eta beste askorena sakon aztertzeko.


Promozio fasean

Guztien artean eta pixkanaka ondare hori guztia gizarteratu gura dute, baina horretarako lehen pausoa euskal musika eskolen bidez eman nahi dute. Orain bi aste banatu dute materiala Euskal Autonomi Erkidegoko udal musika eskoletan eta hurrengo ikasturtean jarriko dute martxan lehenengoz. Aurrera begira, Nafarroan eta Iparraldean ere zabaldu nahi lukete.

Lehen sentsazioa ona izan da, baina oraindik goiz iruditzen zaie balorazioak egiteko, produktuaren promozioa egiten hasi baino ez direlako egin. Urtebete behintzat itxaron beharko da lehen ebaluaketa egiteko.

Emaitzarekin pozik da hala ere Josu Zabala. Lan hau modu berritzaile eta gaurkotuan egin nahi zuten eta lortu egin dutela dio: «Irakasleak partiturak askatasun handiz erabiltzeko modua izango du; izan ere, ‘Finale’ izeneko musika editore baten bitartez taldean eta musika tresna ezberdinekin batera jotzeko nahi adina aldaketa egiteko aukera ematen zaio. Horrela, eskoletan, orain arte ez bezala lan egin ahal izango dute».


Musika eskolentzat ezinbesteko

Berez, legeak agintzen du herri musika hezkuntza ez arautuaren bitartez transmititu behar dela, baina material hori ez zen existitzen. Horregatik, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak asko eskertu du lana, horrelako zerbaiten falta sumatzen zutelako. Horregatik, oso gertutik jarraitu dute egindako lana eta eurek ere parte hartu nahi izan dute.

Herri musika lantzeko irakasgai hori hezkuntza ez arautuan falta izatea oso larria iruditzen zitzaien Arteolakoei, musika irakasteko, klasikoa bezain egokia edo egokiagoa iruditzen zitzaien herri musika. Gainera, ikaslearentzat identifikatiboagoa izango zela iruditzen zitzaien, Mozart edo Beethoven baino hurbilagoa zaielako eta ulertzen errazagoa egiten zaielako.

Hemendik aurrera musika irakatsi eta ikasten dutenek edo besterik gabe euskal kantutegiaz gehiago jakin nahi dutenek, badute tresna eremu zabal hori hobekiago ezagutzeko.

Materialaren osaketa

250 kantuak 8 ataletan banatuta datoz eta atal bakoitzak arduradun bat eta moldatzaile talde bat izan du. Kanturik gehienak orkestrarako moldaketak dira, 90 kantu. Gitarra eta ganbera taldekoentzat, pianorako, rock taldeentzako eta trikiti piezetarako 30na pieza prestatu dituzte. Dantzarakoak 20 dira eta Oskorri eta Hiru Truku taldeek, 10 kantuko atala dute bakoitzak.

Orkestra eta talde instrumentalentzako moldaketak. 90 kantu.

Arduradunak: Juan Carlos Perez, Aitor Amezaga eta Bingen Mendizabal.
Moldatzaileak: Juan Carlos Perez, Jose Luis Canal, Xabier Sarasola, Jabi Ituarte, Jesus Castillejo, Aitor Amezaga eta Bingen Mendizabal.

Gitarra eta ganbara taldeak: 30 kantu.

Arduraduna: Bixente Martinez.
Moldatzailea: Bixente Martinez.

Pianoarentzat moldaketak: 30 kantu.

Arduraduna: Iñaki Salvador.
Moldatzailea: Iñaki Salvador.

Rock taldeentzat moldaketak: 30 kantu.

Arduraduna: Fermin Muguruza.
Moldatzailea: Jon Elizalde.

Trikitixarako moldaketak: 30 kantu.

Arduraduna: Trikitixa elkartea
Moldatzailea: Adolfo Jainaga eta Xabi Aburruzaga.

Dantzari buruzko atala: 20 kantu.

Arduraduna: Juan Antonio Urbeltz.
Moldatzailea: Mikel Urbeltz, Marian Arregi eta Oskar Gartzia.

Oskorri taldeak: 10 kantu.

Arduraduna: Anton Latxa eta Bixente Martinez.
Moldatzailea: Anton Latxa eta Bixente Martinez.

Hiru Truku taldeak: 10 kantu.

Arduraduna: Bixente Martinez.
Moldatzailea: Bixente Martinez.


Azkenak
Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta Aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Amerikako Estatu Batuak-ek inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarri dizkio, hala iragarri du Donald Trumpek. Egindako adierazpenak ez du informazio gehigarririk izan eta beraz neurriaren betearazpenak ez du data finkorik.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot egun nazionala antolatu du DBZk

Gizarte Palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo zabortegiaren hondamenditik bost urtera

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


Eguneraketa berriak daude