Euskalgintza eta Batera plataforma


2007ko otsailaren 21ean
Azken asteetako aktualitatea Iparraldean 110 elkarte edo sindikata biltzen dituen Baterako ekimen berriak markatu du. Alabaina, apirilaren 8an iragan zen plataformaren biltzar nagusian, Euskal Herriko departamenduari buruzko erreferenduma galdegiteko izenpetze bilketari hasiera eman zion.

Euskalgintzako herri mugimenduentzat abiatu den ekimen berri honetan parte hartzeko arrazoiak ez dira falta. Lehen-lehenik, leialtasuna. 2002an Batera plataforma sortu zelarik, ordura arte bakoitzak bere aldetik, baina emaitza handirik gabe, borrokan ibili ziren lau sektoreek aliantza estrategikoa osatu zuten, beren indarrak batuz frantses Estatuari hordago ederra botatzeko. Elkartasunezko engaiamendua izenpetu zuten, bakoitzak beste sektoreen aldarrikapenak bere eginez. Hautu haren jarraipena den gaurko 46.000 izeneko kanpaina honek 2004ko urtarrileko biltzar nagusian ditu erroak. 2003an mobilizazio dinamika indartsua garatu baina frantses gobernamenduaren aldetik ezetz borobilak jaso ondoren, gogoeta eraman zuen orduan Baterak: nola segitu, zer egin etsipena saihesteko eta oztopoak gainditzeko? Bideragarritasun baldintzak biltzen zituzten bi ildo adostu ziren biltzar nagusi hartan: Laborantza Ganbara sortzea herritarren sostenguz eta herri kontsulta antolatzea.

Lehen ildoa ederki bete zuen Baterako bost sortzaileetarikoa den ELB sindikatak, handik urte baten buruan 2005eko urtarrilaren 15ean hain zuzen, Ainize Monjelosen mehatxu eta presioen artean Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitza irekiz. Bigarren ildoa gauzatzea ADPB (Euskal Herriko departamenduaren aldeko elkartea) eta AED (Departamendu berriaren aldeko hautetsien elkartea) elkarteek -Baterako sortzaileak ere- beren gain hartu zuten. Ildoa gauzatzerakoan hipotesi desberdinen artean, frantses deserdiratze lege berriak sortu paradaz baliatzea hobetsi zuten, hots, lurralde kolektibitate baten hautesleriaren %10ek hala eskaturik, herri kontsulta antolatzearen aukera. Lehen urrats gisa, Iparraldeko auzapez guztiei eskaera babestea galdegin zieten eta 2005eko azaroan gehiengo handi batek baietz erantzun zuen. Orain izenpetze bilketa hasi da, herriz herri dinamizazio taldeak antolatuz eta logikoa da sektore guztiak bertan buru belarri sartzea.

Euskalgintzak duen bigarren arrazoia bere helburu estrategikoari lotua zaio. Alabaina, lurralde ezagupenik gabe, Iparraldea kudeatuko duen instituzio minimorik gabe, euskarak premiazkoa duen hizkuntza politika bideratzeko baldintzak eskasak dira. Beste herrialde batzuetako esperientziek erakusten dutenez, Euskararen Erakunde Publikoa bezalako tresna tekniko bat askoz emankorrago litzateke bere lan eremu geografikoa gobernatzeko botere gunea ondoan izango balu. Konklusio horretara iritsi ziren jadanik euskararen aldeko elkarte gehienak, 1994n landu eta Euskal Konfederazioaren programa bilakatu zen Euskararen agiria dokumentuak argitaratzerakoan. Geroztik bizi izandako esperientzia guztiek, oztopoek eta inertziek, konstatazio hau baieztatu zuten eta Iparraldearentzat berezko instituzioaren alde euskalgintzako herri mugimenduen jarrera indartu.

Hirugarren eta beharbada arrazoi indartsuena Baterako orain arteko bilana dugu. Apirilaren 8ko biltzarrean Euskal Konfederazioko ordezkariak beste hiru sektoreetakoek bezala, bere arloko egoera aurkeztu zuen. Lau eskakizunetarik koofizialtasuna izan da dudarik gabe aurrerapen konkretuenak lortu dituena. Alde batetik, Ipar Euskal Herrian hizkuntza arazoa badela erabat onartua izan da azken urteetan, hizkuntzaren legezko ezagupenak herritarren eta hautetsien sostengu zabalagoa lortu du, arazo saihestezina bilakatuz eta bestalde botere publikoek hizkuntza politika baten eramateko tresna instituzionala sortu dute: Euskararen Erakunde Publikoa hain zuzen. Giro aldaketa honen azken seinalea dugu Akitaniako Kontseilu ekonomiko eta sozialak, Eskualdeko Asanbladak eskaturik, aurkeztu berri duen bi urteko lana. Lehen aldikoz tokiko hizkuntzen egoera aztertu ditu eta okzitaniera eta euskara biziberritzeko politika publikoa proposatu. Bere diagnosian edozein politika emankor eramateko lege ezagupen falta azpimarratzen du.

Egiazko lorpen kualitatiboak diren aurrerapauso horiek euskalgintzako herri mugimenduen lanari zor dizkiogu bistan dena. Baina argi da Baterak sortu indar harreman orokorraren fruitua ere izan dela. Hizkuntzaren arazoa lurralde honen berezienetako bat izanik, nahiko onartua da frantses agintarientzat ordain funtzioa betetzen ari dela, beste arloetan mantentzen duen statu quo konpentsatzeko nolabait. Horrela, Laborantza Ganbara sortuz laborariek erakutsi kemen eta determinazio irmoak zeharkako ondorio baikorrak izan dituzte euskararen alde.

Azkenik pentsa daiteke Batera dinamikak eta sektoreen arteko elkarlanak eragin baikorra izan duela Euskal Konfederazioak ofizialtasunaren aldeko borrokan urrats konkretuak emateko Herriko Etxeei proposaturiko hitzarmenak (1) onartzerakoan (2002tik 41ek izenpetu dute).

Iparraldeko euskaltzaleek herritar gisa beste hamaika arrazoi izan ditzakete Baterako ekimena sostengatzeko, baina argi da euskararendako ere erronka garrantzitsua dela.

(1): Herritarrengandik hurbilena den instituzio honetan euskararen erabilpena sustatuz eta xedatuz, hizkuntzari de factoko ofizialtasun zerbait aitortzen zaio, legezko ezagupen eza gaindituz.


Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude