Maite Goienetxe: «Herri honi bere baliabideak optimizatzea falta zaio»


2021eko uztailaren 27an
Ipar Euskal Herriko etxebitzitzaz eta lur eremuaz idatzi dute Habiter son Pays (Norbere herrian bizi) liburuan hiru lagunek, hurrenez hurren, Peio Etxeberri-Aintzartek Lapurdiko problematikaz, Pierre Visslerek Zuberoakoaz eta Maite Goienetxek Nafarroa Beherekoaz: «Bakoitzak bizi dugun egunerokotasunetik idatzi dugu. Pil-pilean dagoen gaia da eta sinbiosi interesgarria egin dugu. Hiru herrialdek hainbat puntu komun dute eta lotura hari bat dutela erakutsi dugu», diosku gure solaskideak.

Etxebizitza eta lurraren gaia arazo orokorra da Iparraldean. Guk geuk Baxenabarreko arazoari begiratu diogu bereziki.

Manex Goienetxe zure osabak etxeari buruz zuen begirada eta jakintza baliatu dituzu zure gogoetaren abiapuntuan.

Manex Goienetxe historialariak Baxenabarrei buruz utzi zigun ikuspegi historikoa biziki baliosa da. Gaur egun bizi dugun egoerara iristeko mekanismoak zein izan diren azaldu zuen, bereziki, XVIII. eta XIX. mendetan laborantzako lurraren jabeen eta alokatzaileen arteko harremanak nolakoak ziren. Laborarien emantzipazio borrokak eta hauek zergatik nahi zuten lurren jabetza biziki ongi azaldu zuen. Alokatzaileak petzeroak deituak ziren. Burujabetzaren bidean aitzina egiteko ezinbestekoa zuten lurraren jabetza. Beraz, lurra eta bere kudeatzea, espekulaziorik gabe, berebiziko lan tresna izan da historian burujabe izateko. Egun, berriz, pribatizazioaren bidez zertara iritsi garen ikusi besterik ez dago, laborariak kapitalismoaren tresna bilakatu gara. Etxebizitzaren eta lurraren eztabaida horretan oinarritzen da.

Hiru mende iragan dira baina...
... lurraren kudeatzeko mekanismoak berdinak direla ohartu gara. Etxalde handiak eta ttipiak daude, eta laborantzaren politika sistema kontrolatu baten ondorioz handiak gero eta handiagoak dira. Laborari tipiak borrokatzen ari dira, ez lurraren jabe izateko bakarrik, lurra lan tresna ukaiteko eta bizitzeko baizik. Manexek lurraren jabetza nork zuen, nork ez, eta zergatik nahi zuen ederki agertu zuen. Alabaina, erran zuen ere Euskal Herriko lurra saldu zuen lehena euskaldun izan zela. Ezin dugu gure historia osoki Parisen gain ezarri, herrian dugu ere hori horrela izatearen ardura.

Petzero delakoa, eta petxa edo zerga ezagutzea ere interesgarria da.
Petxa petzeroak Jauntxoari zor zion zerga zen. Azken 60 urteetan ere, nahiz eta laborariak beren lurraren jabe izan, ezarritako laborantza politika ereduak laboraria petzero bihurtu du. Etxaldea edo baserria enpresa bilakatzeak okerreko eragina izan du hemengo laborantzan. Hemengo jendeak baliabide naturalekin bat egiten zuten baserriak sortu zituen, baina egungo laborantza politika ereduak baserri mota hori xehatu du.

PAC (Laborantza Politika Komuna) da politika hori finkatzen duena.
1980ko PACek argi eta garbi adierazi zuenez, baserri tipiek ezin izango dute bizi. Genozidioaren beste urrats bat izan zen, laborarien genozidioa antolatzeko sistema. Gaur egun hori errealitatea da kostaldean. Biriatu edo Ahetzen ezin duzu laborari gisa plantatu. Hori bera posible izanen ote da barnealdean? Laborariek ezin izanen dute Baxenabarren instalatu? Inposatzen diguten bidetik, ez.

«Lurraren antolaketa ezin zaiela lurraren antolatzaile zientifikoei soilik utzi» diozu liburuan, besteak beste.
Gatuzainek gaiaz idaztea eskatu zigunean hori saihestea xede zuen. Ekarpen zientifikotik baino norberak egunero bizi duen egoeratik gogoeta egitea eskatu zigun. Adibidez, OGMen (Genetikoki Aldatutako Gaiak) karietara ikerle zientifiko batek hauxe erran zidan: «Ni INRAko (Laborantzako Ikerketa Institutu Nazionala) partaide naiz eta nire lana da egunero xerkatzea edo bilatzea. Xerkatzen dut ez dakidalakoz, nahiz eta zientifikoa izan». Haren erranak begiak ireki zizkidan. Ekarpen zientifikoak eta teknikoak beharrezkoak dira edozein gai lantzeko, baina herritarren eta laborari xumeen ekarpena funtsezkoa da, eta lurraren kasuan are gehiago. Laborantzaren inguruan sigla zerrenda luzea dago, ongi da, baina horiek laborantzaren funtsa, gogoeta eta eztabaida mugatzen dituzte. Terminologia batzuk beharrezkoak dira gauzak ulertzeko, baina ez dira aski. Arazoaren aterabideak eztabaida publikoa garatzea eskatzen du.

Horretan dihardu Lurra kolektiboak.
Lurra kolektiboak laborantzaren inguruan alarma gorria piztu du eta horrek PACT-CDHAR (Egoitza eta Garapen Erakundea) erakunde publikoa gaiaz arduratzera bultzatu du. Lurrak akuilu lana egin du politikariek gaia alde batera utzi dutelakoz, politikariak arazoa kostaldekoa balitz bezala aritu dira orain arte, espekulazioa kosta partean soilik balitz bezala. Duela 10 urte barnealdeko hautetsi abertzaleek arazoa ez zela soilik kostaldekoa ohartarazi zuten. Orain larrialdi egoeran gaude, gaia pil-pilean dago. Agian, instituzioek gaia serioski hartzen dute behingoz. Alta, galdera da: behin laborarien azterketa egin ondoren nola iragan hurrengo fasera arazoa konpontzeko?

Etxaldeetan aritzeko eskaerak daude, baina behar den politikarik ez.
Ez hemen, ezta Europan ere, Europako politika baitago oinarrian. Adibidez, datozen urteetan 40.000 pertsona etorriko dira Iparraldera. Ez dakit zergatik etorriko diren, lana delakoz, herria polita delakoz... Alta, zergatik ez dira herriaren lehentasunak ezartzen? Husten den baserri bakoitzari zergatik ez zaio segida ematen? Bien bitartean, instituzioetatik hainbat neurri hartuko dute biztanle berri horiei ongi etorria emateko. Nik, aldiz, biztanle berri horien artean laborari berriak ikusi nahi nituzke. Aterabideak badaude, baina zein da lehentasuna? 1992ko PACaren arabera gaur egungo Europako biztanleriak horrenbeste laborari behar ditu. Pirinio Atlantiarrak Departamenduaren laborantza arduradunek kalkulu hori egin al dute? Iparraldean horrenbeste biztanle izanen direla eta haragia eta esnekia ekoitziko dituzten hiru lantegi aski ditugula diote. Non dira joan deneko hamar urtean Iparraldeko laborantzarako ezarri ziren helburuak instalazioei dagokienez? Bete al dira?
Baxenabarren herri mugimenduak laborari berriak instalatzen lagundu ditu bereziki, elkarte batzuek lau sosekin lagundu dituzte laborariak, baina instituzioen politikak ez du lagundu ez Ipar Euskal Herrian ez Departamenduan.

Laborantzan elkarte asko ari da, besteak beste Laborantza Ganbara buru.
Bai, baina herri mugimendua ez bada arraberritzen akitzen da. Herri mugimenduak alimaleko kolpeak jasotzen baditu, ezin du bizi. Sistemak ez du laguntzen herri mugimendua bizirik irauten eta izaten, alderantziz. Zergatik sartzen da polizia Laborantza Ganbaran? Ezin da erran gainera elkarte eta egitura horiek osasuntsu daudenik. Batzuen lanari esker bizirik dira, alabaina hari batetik zintzilik daude. Laborari militanteek higatuta uzten dituzte lana eta borroka. Afrikako edo Hego Amerikako jendearekin egiten duten bezala, Iparraldean ez gaituzte hiltzen, baina hiltzera uzten gaituzte. Eta hori ez da fikzioa, errealitatea da.
Kanpotik ikusita bestela dirudi.
Baxenabarre kanpotik ikusten delarik, irudi du gustura bizi garela, dena ondo doala: bazterrak berdeak dira, folklore indartsua da, festak dira nonahi... Baina hori aurpegia baino ez da »paisaiarena bezala, izugarria», baina barnea husten ari zaigu, ezin dugu faltsukerian bizi. Baxenabarre odolusten ari da sistemak ezarritako mekanismoen eraginez. Mundializazioa aipatzen da, baina ez da kanpoko arazoa, mundializazioaren eragina bizi-bizirik dugu hemen.

Instituzioek ez dute espero zena ekarri.
Garapen eta Hautetsien Kontseiluen »edo sasi-tresna horien guztien» bitartez egoera zail eta gaizto honi baketze itxura eman nahi izan diote, baina egitura horiek ez dute inondik inora herritarren bizimoldea ziurtatzen. Garapena ekarri du, baina bakar batzuentzat bakarrik. Azterketek aurpegiak zuritzeko balio izan dute. Eta hori herri bateko norbanakoen errespetua urratzea da. Egitura horiek ez dute ziurtatzen herri honen geroa. Gisa batez, 2010 Garapen Eskemak izan duen alde ona errealitatearen azterketa egiteko balio izatea da, zertan garen ikusi ahal izateko. 2010 urtea zein kinka larrian ageri den ikusita, 2020ko Euskal Herriaren egoera zinez kezkagarria izanen da.

Aitzina egiteko moduren bat izanen da?
Aitzina egiteko bi aterabide behar ditugu: herritarren eta politikarien lana. Hasteko, herriak bere burua defendatu behar du eta politikariek bizilagunen eskaerei erantzun behar diete. Hori da politikarien ardura. Gure esku izanen den hurbileko instituzio politikoa behar dugu, horrek laguntzen ahal gaitu. Adibidez, jendeak gogotik onartzen du Laborantza Ganbara, hurbila delako, eguneroko lanetan ikusten duelako. Herri honek halako egitura bat behar du politika orokorrerako ere. Hori da mundializazioaren aurrean lagundu gaitzakeena, bestela aterabide nekeza dugu.

Aterabiderik izanen da, alabaina.
Bai, bestela itzulezinezko egoera batera irits gaitezke. Barnealdeko eta Zuberoako egoera konpontzeko gakoetako bat laborantza da. Zer laborantza mota nahi dugun badakigu, eta berau antolatzen ere ikasi dugu. Orain berriz, sortu ditugun bitartekoak nola optimizatu ahal diren ikasi behar dugu. Iparraldeko laborariek eskatzen dutena sinplea da: sortu diren ekimenak eta herri tresnak laguntzea eta optimizatzea. Eta hori egin den bidearen errespetatzea, onartzea eta azkartzea da. Baina hori ere ez da egiten. Sistema elkarteak hiltzorian uzten saiatzen da, instalatu nahi duten laborari berriak punki edo hippy batzuk balira bezala hartzen ditu, errespeturik gabe. Hor sortzen da frustrazioa, egiazko gatazka. Lurralde batek ezin du laborantzatik soilik bizi, baina Baxenabarre eta Zuberoa laborantzarik gabe ere ez dira izanen.


Pribatizazioa ari da nagusitzen ekimen publikoaren kalterako. Etxebizitzaren kasuan, adibidez. Liburuan iraultza kulturalaren beharra aipatzen duzu Nafarroa Beherearentzat.
Iraultza agian hitz sobera azkarra da, baina hemen bizi dugun egoera oso-oso larria da. Egoera honen aitzinean ezin da erdibiderik hartu. Baserri bat husten delarik etxea alde batetik eta lurra bestetik geratzen dira, bizi sozialerako bitarteko bat galtzen da. Barnealdea husten da politikariek aski egiten ez dutelako lana herrian sortzeko. Halaber, herriak hustuz ari dira dauden etxebizitzak optimizatzen ez direlako. Kudeaketa pribatuak gaina hartu dio kudeaketa publikoari. Horiek horrela, funtsezko aldaketa politikoak egin behar dira, eta horretarako ardura politiko izugarri handia behar da. Zentzu horretan euskal kulturak ere badu bere ardura, hau da, militante abertzaleek ere badugu gure ardura. Edo aldaketa bat ematen dugu »iraultza gisako bat, nahi baduzu», edota geure sistemak autokritikatzen ditugu, edo...

... Udalbiltza bezalako ekimenek lagundu lezakete aldaketa horretan, naski.
Nik ez dut liburuan nazio eraikuntzaren kontzeptua aipatu. Nazio Garapen Biltzarretik egin diren azterketak ikusirik, nazio eraikuntzaren bidetik zenbait gauza garatu litezke gure arazoa bideratzeko. Baina ez dut uste, eta hori azpimarratuko nuke, aterabidea Hegoaldetik etorriko denik. Aterabidea Euskal Herri osotik etorriko da. Azken urteotan Iparraldeko laborantza munduan landu diren hainbat metodologiek lagundu dezakete zerbait berria sortzen Euskal Herri osorako. Nazio eraikuntza aipatzean beldur naiz zentzu batean baino ez ote den aipatzen, eta interesgarria litzateke ikustea, herri hau bere osotasunean hartuz, zein diren sortu ditugun baliabideak optimizatzeko ditugun sistemak, laborantzan nahiz beste lan esparruetan. Herri hau borrokatzen ari da, baliabideak sortu ditu, baina berauek optimizatzea falta zaio.


Azkenak
Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Eguneraketa berriak daude