Agenda 22


2021eko uztailaren 23an

Zenbat gara?

Euskobarometroak bertsozaletasuna neurtu du. Neurgailuari izena eman zionak ez luke aski purgatorioarekin. Garuna behintzat ez zuen gehiegi zukutu. Euskal sena dario izenari. Kontuak kontu, gehiago fio naiz nire barometro txikiaz beste handi eta zientifiko honetaz baino. Badakit bertsozaleak ezagutzen ditudala eta ez direnak ez; garenetik neurtzen dut eta izan daiteke hori itsukeriarako bide. Baina azken hilabetean garena zehatz-mehatz neurtzeko gai naiz, neuretxotik. Zegamako jaialdian laurehun entzule izan genituen gutxi-gehiago. Garai gloriosenetan baino berrehun gutxiago eta azken urte zikoitzetan baino berrehun gehiago hor nonbait. Bergaran, erramu-zapatuz, hirurehun bat izango ziren gure bertsoak entzutera joanak. Hondarribian, Aberri Egunez, urteroko jende multzoa pilatu zen Udaletxearen aurrean eguerdiko hamabietan. Aurten, segur aski, sekula baino turista gehiago, ikaratu ere gutxiago ikararazten omen ditugu eta. Aulestian taberna mukuru bete zen gure esperimentuaren emaitzak ikus-entzutera. Zumaian ere bai zinema aretoa San Telmoetan, urtero bezalatsu. Legazpin ere laurehun-bostehun lagun izango ziren, eta Tolosan sahararren alde egin genuen jaialdian mila eta bostehun. Hori da nire barometroak dioena. Jakitun naiz gainera, nirea ez dela bertsolaritza neurtzeko barometro bakarra. Bertsolari asko eta asko dabilela bestelako zirkuituetan...



Eguna eta ordua

Erronkan ari naizela dirudi, baina ez da, hurrik ere, nire asmoa. Kultur-ekitaldi potolo-antzekoak ze egunetan eta ordu-modutan ipini beti izan da buruhauste antolatzaileentzat. Bertso-jaialdiei dagokienez, orain hogeita hamar-berrogei urte ez ziren gutxi igande eguartean burutzen ziren jaialdiak, mezetako irteerako jendearen emanaz baliatuz. Igande eguarteak beste zerbaiterako zirela -lotarako, mendirako edo hondartzarako, bermuterako- eta duela hamabost edo hogei urte igande arratsaldetan antolatzen ziren jaialdi asko. Baserritik bizi zirenentzat ordu egokia zen arratsaldeko bostetakoa. Siestatxoa egin, bertsoak entzun, eta etxera itzuli ganadu-jatenak eta gainerakoak egitera. Larunbata gauak nagusitu ziren ondoren, bertsozaletasuna nabarmen gaztetu zenean. Orain ez dakigu... Hainbeste konplikatu da gure gizarte hau! Barometroak ikaragarri lagunduko liguke zifra orokorrak xehetu eta ze adin-taldetakoak, ze lanbidetakoak, non bizi direnak... ditugun bertsozale argituko baligu.



Neurgailu txarra

Neure buruaz ari naiz. Ez dut balio euskal gizartearen nondik norakoak neurtzeko. "Famosoa izatea", haurrak hainbeste kezkatu eta kitzikatzen dituen zera hori, distortsio bide da beti ere. Zeuk nahi ez duzula. Lehengoan, aita bat sumatu nuen urrutira bere umeari errietan. "Te he dicho que no metas los pies en los charcos, coño! Cuantas veces te lo he de repetir?". Niregana hurbildu ahala, nik bera ez bezala berak ezagutu egin ninduen ni. Gozoxeago eta askoz euskarazago eman zion haurrari agindua. "Benga, Jokin, eman eskua aitatxori!". Niretzat, euskal gizartearen ehuneko laurogeita hamarra euskaraz mintzo da.



Ibilgailua neurgailu

Unibertsitatean ere egin dugu bertsotan apirilean zehar. Deustukoan izan ginen Amets Arzallus eta biok. Askotan esan izan da azkenaldian, eta arrazoi osoz gainera, eskolari gehiegi eskatzen zaiola egungo gizartean. Sexu-heziketa eskolaren esku; bide-heziketa ere bai. Hizkuntza transmisioa eskolaren gain; baita hezkuntza ere, jakina. "Aparkaleku" bihurtu ditugu eskolak guraso zabarrok. Unibertsitatean horrexek harritu ninduen gehien: aparkalekuak. Lepo zegoen. Ez ziren auto guztiak irakasleenak noski. Asko eta asko ikasleenak ziren. Gure gizartearen benetako barometroa Campusetako aparkalekuetan datza.



Termometroa

Ez hotz eta ez epel. Bero sumatu genuen sahararrekiko elkartasuna eta adiskidantza neurtzen dituen merkuriorik gabeko hari hori. Tolosan egin genuen bat hitzarekin jolasean. Jolasa oso gauza serioa dela frogatuz, gai-jartzaileak ariketa-modu berri bat proposatu zigun: "i" bokala erabili gabe egin behar genuen bertsotan zortzi bertsolariok. Hanka sartu ahala atzera erretiratu behar genuen bakar bat geratu arte. Ez da lantegi samurra, mihiak edozein unetan egiten baitu labain. Jendeak ongi pasa zuen eta guk ere bai. Baina askatasuna murrizten duen orok sortzen du erraietan mendeku txiki bat hartzeko joera, jolasean bada ere. Horregatik bota nuen azken agurrean "...irrintzitik irrintzira". Zortzi silabatan zazpi "i". Ez da marka txarra baina hobetu daiteke. Bada euskaraz hitz bat, zazpi silabatan zazpi "i" pilatzen dituena. Zuen esku uzten dut aurkitze lana. Hartara, hilabete barru-edo, kale kantoian edo taberna zokoan erantzunarekin datorkidan jende kopuruaren arabera neurtuko dut nire artikuluska hauek baduten irakurlerik edo ez.



Urrutira gabe

Irakurzaletasunaren gora-beherak neurtzeko ez daukat ordea urrutira jo beharrik. Etxean gertatua da. Aste santuko oporrak ari zitzaizkien kondartzen umeei. Eskolako lanak amaitu samarrak zituen gure semeak baina liburu bat irakurtzea falta zitzaion. Berez joerarik ez eta bazkalondoan ama hasi zitzaion agindua ematen.

- Irakurri beharko duzu ba, liburua...
- Bai, bai. Geroxeago hasiko naiz.

Handik ordu erdira berriz lehengo erretolika:

- Hasi liburua irakurtzen, arratsaldea aurrera doa eta.
- Bai, bai... segituan noa gelara...

Bostak aldera amak azken abisua eman zion.

- Hasi zaitez liburua irakurtzen behingoz! Ni orain banoa...
- Nora zoaz, ama?
- Dentistarengana.

Eta umeari barru barrutik irten zitzaion:

- Ah! Ni ere bai!

Ez irakurtzearren prest zegoen dentistari bisita egiteko. Gure garaietan dentista beldurraren paradigma zen. Eta irakurtzea gozamenarena. Ez nuen asko usteko gauzak hainbeste aldatu direnik.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude