Azterlan 1994an sortutako Durangoko ikerketa metalurgikoen zentroa da. Metalurgi sektorerako eta teknologia transformatzaileentzako egiten du lan. Esperientzia gehien metalurgia kalitatean, zenbaki kalkuluan, metalen solidotzean, tenperatura-analisian, solidotze prozesuetan eta inokulanteen karakterizazioan du. Sortu zenetik 7.500en bat proiektu gauzatu ditu. Instalazio berri batzuetara aldatu da eta bere estrategia hausnartu du. Zentzu honetan datozen urteetarako funtsezkoak izango diren garapen bideak zehaztu dira, hala nola, barne berregituraketa eta nazioartekotzea. Azken helburu hau lortzeko, Azterlanek Europako zentro teknologikoekin lan programa bateratuak abian jarri ditu. Halaber, barne hausnartze horrek plataforma teknologikoetara hurbiltzearen beharra azaleratu du. Horrela, Durangoko teknologi zentroak galdaketa industrian berrikuntza sustatuz jarraituko du. 70 langile eta 5 bekadun ditu, eta 2004an 35 proiektu gauzatu zituen eta 5,8 milioi euro fakturatu.