argia.eus
INPRIMATU
Mahai politikoa, Nafarroa eta erasoak (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 16a
ETAk su-eten iraunkorra indarrean jarri eta hilabete pasatu denean, dena pentsatutako bidetik doala esan liteke, behintzat protagonista nagusiek egiten dituzten adierazpenak kontuan hartuta. Gai asko dira garrantzitsuak halako prozesu luze batean, baina etengabe presente izango diren hiru osagai nagusi bederen hortxe dira indar handiz: arazo politikoari heldu behar dion mahai politikoaren eraketa; Nafarroaren errealitatea; eta gatazka guztiz itxi gabe egoteak dakartzan eraso eta sufrimenduarenak. Azken eremu honetan koka daitezke, adibidez, presoen eremuan edota Ibon Meñikak salatu dituen torturak, edo Barañainen eta Getxon izandako kale erasoak. Barañaingoak bereziki sortu du kezka eta Euskal Herriak bizi duen denboran guztiz jokoz kanpo badaude ere, egon hor daude, eta pentsatzekoa da hor izango direla gutxienez prozesua gehiago sendotu arte. Desiragarriak izan ez arren, halako prozesuetan gertagarrien eremuan sartzen dira erasook. Beste kontua litzateke, kale borrokak 1998ko su-eteneko intentsitate saboteatzailea hartuko balu.