Clara Rouget: «Gazteok tokia nahi dugu prozesuan, gu baikara biharko Euskal Herria»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Etxarri Aranatzen burutu zen lehen Gazte Topagunea, 1994an, baita azkenekoa ere. Clara Rouget, berriz, 1998an iritsi zen Euskal Herrira. Gazte mugimenduaren indarrak liluratu zuen nonbait. Mugimenduak bide egin du eta berak ere bai: «Topagunearen zazpigarren ekitaldiak gazteek antolatzen eta borrokatzen segitzen dutela erakutsi du, sistemak ezarritako oztopo guztien gainetik gazteok konpromisorako gogoa atxikitzen dugula. Etxarri Aranatzen ibilbide bat osatu dugu, baita Nafarroa Euskal Herria dela gogorazi ere», adierazi digu 23 urteko solaskideak.

Bake eta normalizazio politiko garaian omen gaude, baina gazteek errepresioa hurbiletik sentitzen dutela erran digu Clara Rougetek: «Topaketaren lehen egunean Guardia Zibilak hiru kontrol ezarri zituen herriaren sarreretan, autoak eta autobusak miatu zituzten, baita bukatu ondoren ere, eta bien bitartean zelatatuak izan gara. Topagunea ondo baino hobeto burutu dugu hala ere».

Gazte Topagunea hizpide abiatu dugu solasaldia, gazteriaren problematikaz amaitzeko. Lehenago baina, Uztaritzeko Gaztetxeko militanteari berezko galdera egin diogu.

Herri honen izaeraren kontzientzia hartu duzu urte gutxitan, baita euskalduna bihurtu ere. Nondik nora?
Euskal Herriko historia eta problematika gurasoen bitartez ezagutu ditut. Gurasoak ezkerreko militanteak dira, estatu gabeko herriekin harremanak dituzte eta horien berri izan dut tipitatik. Euskal Herrira etorri eta lagunak fite egin nituen. Herrialde guztietan ibilia naiz, eskualdeak ezagutzeko parada ukan dut eta militante bilakatu naiz.

Independentziaren aldeko militantea gainera. Gazte Topagunearen lema «Tipi-Tapa, Independentzian topa» izaki.
Lema Euskal Herriak bizi duen normalizazio eta konponbide politikoaren zentzuan ulertu behar dugu. Gazteok independentzia beharrezkoa dugula aldarrikatu dugu berriz ere, egingarria dela uste dugu, pixkanaka independentziarantz goazela diogu. Urtean zehar hainbat arlotan landu ditugun lanak, hala nola independentziarako ideiak eta alternatibak trukatu ditugu Topagunearen karietara. Festa giroan, hainbat errealitate ezagutzeko parada izan dugu eta independentziaren kontzeptua gazteen artean gero eta errotuago dagoela erakutsi ere bai.

Gazteak pasotak edo axolagabeak zaretela erran ohi da.
Eta drogazaleak... Baina hori ez da euskal gazteriaren errealitatea. Lau egunetan milaka gazte bildu eta ekitaldia -bere osotasunean- antolatzeko 4.000 aritu gara. Are gehiago, gazteok lan egin dugu eta laguntzeko bonoak ordaindu ditugu. Hitzaldiak, mahai-inguruak, jokoak edota kontzertuak izan dira. Egunero gazteen arteko informazioa landu eta zabaldu dugu Xirika eta Gaztesarearen bidez. Konpromisoa erabatekoa da.

Olinpiadak edota presoen aldeko ekimenak burutu dituzue, besteak beste.
Gazte Olinpiadak herrialde guztietan aurretik izandako kirol ekitaldien amaiera izan dira. Joko eta kultur ekimen ezberdinak landu dira, gazte izatea eta kirola elkarren ondoan direla erakutsi dugu. Halaber, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna kari, Raymond McCartney irlandar preso politiko ohia izan da Euskal Herrian, presoen ardura zuzena duten taldeetako kideekin. Lau egunetan presoek leku berezia izan dute Topagunean, haiekiko atxikimendua berretsi dugu, baita haien eskubideak aldarrikatu ere. Presoen estatutu politikoaren ezagutza eta hurbilketa eskatu ditugu eta prozesu politikoan eragile izan daitezen.

Nola ikusten duzu puntu hori gatazkaren konponbidean?
Presoak oro har eta gazte presoak bereziki gatazka dela-eta espetxeratuak izan dira. Hainbat gazte oinarrizko eskubideen alde borrokatzeagatik daude presondegian, gazteak hain juxtu ere etorkizuna garelarik. Gazteok toki inportantea dugu prozesu politikoan, lekua eskatzen dugu, gu baikara biharko Euskal Herria.

Nolako gogoeta egiten duzu ETAren su-eten iraunkorraz?
ETAren su-etena aurrerapauso bat da. Urtetan zehar prozesu hau bururatu dadin ETAk erakutsi duen asmoa errealitatea bihurtu da. Orain prozesua bultzatu behar da Frantziako eta Espainiako estatuek euskal herritarron erabakia eta hitza errespetatu dezaten. Bi mahaien osaketa aipatzen da: ETA eta gobernuena eta alderdi politikoen artekoa, baina horiek ez dira nahikoa izango gure eskubideak lortzeko, antolaketa lanetan segitu behar dugu herrietan. Nazio eraikuntzaren bidean Gazte Kontseilua eratu zen iragan urteotan eta nazioa eguneroko lanetan eraikitzen dela erakutsi nahi dugu gazteok.

Nola ikusten duzu gazteen antolaketa politikoa?
Gazte mugimendua zabala da eta egituratua dago: Segi, Ikasle Abertzaleak, tokian tokiko Gaztetxeak edota Akuilua erakunde berria lanean ari dira. Arlo ezberdinetan aritzen gara eta horrek aukera ematen digu eremu eta lurralde guztietako gazteak biltzeko. Une latzak izan dira eta badira oraino. ETAk su-etena eman du baina estatuek ez dute errepresioa gutxitu. Estatu bien errepresioa handia da. Poliziak Hegoaldean nahiz Iparraldean, molde ezberdinez baina gazteon aurka ari dira gogor. Segi-ren kasua adibidea da. Hegoaldean legez kanpo ezarri zuten eta hemen Euro-aginduaren bitartez jazarria segitzen du. Segi mugimendua bizirik dago hala ere.

Iparraldean nola bizi duzue egoera hori?
Iparraldean ez da Hegoaldean bezala, baina mehatxuek indarrean segitzen dute. Hemen ez dugu, adibidez, Hegoaldean dagoen tortura, "tortura zuria" dago, ez da ageri baina azpitik izugarri kolpatuak gara.


Zein dira Iparraldeko gazteen kezka nagusiak?
Gazteok prekarietatea jasaten dugu eremu guztietan. Etxebizitzaren arloa adibide nabarmena da. Lapurdin turistifikazioa izugarria da. Iparraldean bigarren etxebizitzak ugaldu dira. Lana ere gazteon kezka da, noski. Hiru eskualdeetako industria gutxi eta txipia desantolatzen ari da, ez dira enplegu berriak sortzen. Ekonomiaren lehen sektorea ez da Estatuaren interesekoa. Gobernuak turismoa eta zerbitzuen sektorea indartzen ditu, beraz, gazteok kanpora joan behar dugu lan egitera. Ikasteko ere kanpora joan behar dugu -Bordelera edo Pauera- hemengo eskaintza oso murritza baita. Hegoaldera joateko selektibitatea gainditu behar da. Euskararen egoera kezkagarria da, gazteen %9ak baino ez du euskara mintzatzen. Erakundeen bidez sortzen diren bitartekoak ez dira aski, gainera egiturak militante euskaltzaleek egindako eskakizun eta borrokei esker lortu dira.

Batera plataforma da Iparraldeko aldarrikapenen ardatz eta bitarteko nagusia. Zer iritzi duzu ekimenaz?
Batera mugimendu zabala eta anitza da. Gazteontzat inportantea da gure beharrak Bateraren eskakizunetan daudelako. Orain herri galdeketa eskatzen ari da Euskal Departamenduaren inguruan, baina guk ez dugu guztiz bat egiten eskaera horrekin, guk Erakunde Espezifiko bat eskatzen dugu. Euskal Herriak bizi duen prozesuaren bidean hori erdietsi behar dugu, Frantziako Estatuak Ipar Euskal Herriaren ezagutza eman behar du autodeterminazio eskubidearen bidez.

Kritikoak zarete beraz?
Gu Bateraren inguruan ari gara, baina ez ditugu gure indarrak ekimen horretan soilik erabili nahi. Herri galdeketan erreferendumaren kontzepzioa dago, baina ez dugu 46.000 sinadura biltzea posible ikusten. Kopuru hori Pirinio Atlantikoak Departamenduaren %10a da. Ipar Euskal Herrian 240.000 inguru gara, ia ezinezkoa da hainbeste sinadura biltzea. Kontseilu Nagusiak 46.000 sinadura eskatzen du, baina prozesua oztopatzeko baino ez da. Gazteok ez dugu uste frantses legalitatean erreferenduma onartuko dutenik.

Zein da bidea orduan?
Bidea zaila da, baina gazteok ez dugu oraingo instituzioen bidea urratu nahi bakarrik, bestela borroka ahultzen da. Laborantza Ganbararen bidea ontzat ematen dugu, desobedientzia zibilaren bidea landu behar dugu eskakizunak erdiesteko. Nazio eraikuntzaren bidean Laborantza Ganbara, Udalbiltza, Gazte Kontseilua indartu behar ditugu, hortik ikusten dugu geroa. Euskal herritarrei bidea hori dela erakutsi behar diegu.

«Gazteok ez gara ardiak, ezta alferrak ere»
Gobernuak prekarietatea muturretaraino eraman nahi izan du CPEren (Lanerako Lehen Kontratua) bidez. Funtsean, orain diren kontratu motak ez dira hobeak, kontratu zaborra dira. Nahikoa da sindikatu bateko kidea izatea edo greba planteatzea kanporatuak izateko. Gobernuak amore eman du gutxienez, eta batzuek diotenaren kontra, gazteok ez gara ardiak ezta alferrak ere. Izan ere, sindikatu nagusien inplikazioarengatik Gobernuak ez zuen gibelera egingo. Sindikatuak ohartu direnean gazteak mugitzen ginela, orduan engaiatu dira. Iparraldean 1.200 gazte mugitu gara Ikasle Abertzaleok, Segi, ACen (Langabeziaren Aurkako Ekimena) bitartez eta ondoren ikasleen Biltzar Nagusiek hartu dute ekimenaren segida. 10 ikastetxetan borroka handiak izan dira, inoiz ez da holakorik ikusi Iparraldean. Ororen buru, Estatuak ordezko sasi-kontratu bat ezarri du: CDI (Muga Zehatz Gabeko Kontratua). CPEren artikulu bakar bat kendu du, baina funtsean kontratua bera da, CPEren ordez, lehen zegoen CNEren (Lanerako Kontratu Berria) antzekoa da orain. Hedabideek eta sindikatu nagusiek CPEren aurka egin dute bereziki. Gazteok CPE atzera botatzea lortu dugu, baina CNE delakoak ezaugarri bertsuak ditu eta sindikatuek ez dute deus berririk proposatzen. Gazteok mobilizatzen segitu behar dugu.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude