Kultur programazioaren barrunbeak


2021eko uztailaren 28an

Euskal Herria kultur aretoz josita dago. Publikoak dira batzuk eta ekimen pribatutik jaioak besteak. Bakoitzak bere egitaraua dauka eta horretaz arduratzen den programatzailea ere bai, normalean. Ez dago kultur programatzaile izateko inongo ikasketarik, ordea. Ezta idatzitako araurik ere. Baina zein da kultur programatzaile baten profila edota zelakoa behar luke? Asier Iturriaga Durangoko Plateruena kafe antzokiko programatzailea da. 2004ko udazkenean zabaldu zuten Plateruena. Bere lana ahal denik eta ondoen egiten saiatzen dela diosku eta bere ustez garrantzitsua da programatzaileak zer egin gura duen jakitea. "Bakoitzak dabilen terreno hori ezagutu behar du. Antzerkia programatzen duenak antzerkiak ikusi eta kalitatezko gauzak ekarri behar ditu. Eta gero erantzule izan ekartzen duzunarekin. Nik ezin dut gauza bat ekarri erreferentzia minimorik barik. Kultur diziplina ezberdinak ezagutzea ere beharrezkoa da. Hortik aurrera bakoitzaren aportazioa dago".

Norka Chiapuso Donostiako Udal Antzokietako arduradunaren esanetan Arte eszenikoen hezkuntza zintzilik dago Euskal Herri mailan. Programatzaileek "arte eszenikoen zale amorratuak eta distantzia luzeko korrikalariak" izan behar dute bere ustez. "Bokazioz egiten ez bada hobe ez egitea. Azken finean, denok gaude mugaren alde berean: programatzaileak, sortzaileak, banatzaileak, produktoreak zein kazetari eta kritikariak". Chiapuso 1987an hasi zen ikuskizunak erosten, Loiolako kultur etxean lanean ari zela. 1993an Lugaritz kultur etxean hasi zen lanean eta 1999an Donostiako udal antzokietako programatzaile izendatu zuten. 2001etik bera dugu Donostia Kulturako antzokien arduradun nagusia.

Kontxesi Elejalde orain urtebete hasi zen Amurrioko antzokiko programatzaile lanetan. Antzoki jaioberria da Amurriokoa eta helburuetako bat Aiara eskualdeko artista, sortzaile, musikagile eta bestelakoak bultzatzea da. Plateruenarena, berriz, kulturaren bidez euskara bultzatzea eta euskararen bidez kultura bultzatzea da. Batak bestea osatzen du Iturriagaren ustez. Euskaldun publikoa dute batez ere buruan, baina ez da aintzat hartzen duten publiko bakarra. "Espazio integratzaile bat izan dadin gura dugu. Euskal mundutik kanpo dauden kultur adierazpenak ere ekartzen ditugu. Biak osagarriak direla uste dugu".


Kalitatea irizpide nagusi

Ibilbide eta ezaugarri ezberdinak izan arren, Donostia Kultura barruan dauden aretoak zein Amurrioko Antzokia erakunde publikoen esku daude. Dena den, Chiapusoren iritziz gobernu aldaketek ez dute arlo publikoan lan egiten duten programatzaileen lana hainbeste baldintzatzen. "Profesionalen lana hor dago eta normalean politikoek errespetatu egiten dute". Haatik, arte eszenikoek ez daukate behar duten bultzadarik Chiapusoren ustez. "Aldaketak onerako balira... ongi etorriak, ezta?". Politikoek erantzun beharko dute.

Durangoko Plateruena kafe antzokiaren atzean ez dago erakunde publikorik, baina bai hainbat talde edo elkarte. Kulturan ere gero eta zabalduago dagoen globalizazioaren aurrean, behartuta daude, Iturriagaren esanetan, beste batzuk egiten ez duten hori egitera. "Balorazio ekonomikoetatik aparte, beste apustu batzuk egiten ditugu". Euskal Herriko kultur produkzioari irteera bat emateko ere sortu dute Plateruena. "Kontuan hartu behar dugu maila bateko plaza edo agertokiak mugatuak direla". Euskal Herriko produktuen babes edo defentsa eta kalitatea dituzte irizpide nagusi. Baina ez hori bakarrik. "Oso subjektiboa denez, publikoaren interesa ere bai".

Batez ere kalitatea dute ardatz Donostia Kulturan ere. Era berean kontuan hartzen dute ea aretoa egokia den ikuskizun baterako edo besterako. Edota aukeratutako ikuskizuna areto horretako ohiko publikoarekin bat datorren ala ez. Amurrioko antzokian programazioaren beraren egitura hartzen dute kontuan. Hau da, zer eskaini nahi duten. Antzerkia, musika, zinema, dantza edota bestelako zerbait: zirkoa, magia… Programazioak anitza behar du. Zein publikori zuzenduta dagoen ere aztertzen dute eta kolektibo jakin batzuentzako eskaintza bereziak ere prestatzen dituzte. "Hizkuntzaren aukeraketa ere hor sartzen da". Bestalde, herri bakoitzeko ohiturak ere aintzat hartzen dituzte ekitaldien maiztasuna edota ordutegia zehazterakoan.

Helburuak eta irizpideak horiek dituzte, baina zer hartzen dute kontuan programatzerakoan? Ikusleak ala produktuaren kalitatea? Chiapusoren esanetan biak hartzen dituzte kontuan. "Publikoak zerbait babesten duenean, orduan publikoak berak agintzen du". Hori gertatzen ez denean, berriz, programatzailearen lana da publikoari proposamenak egitea. Elejalderen iritziz oreka bilatu behar da. "Produktu komertzialak eskaintzen baditugu jendeak biziki eskertzen du, baina ahal den guztietan kalitatezko ekitaldiak ere kontratatzen ditugu". Plateruenaren kasuan autofinantziazioa %97koa denez, publikoa gogoan hartu beharra dute halabeharrez eta gutxiengo emaitza batzuk izatera bultzatzen ditu. "Guk dirua inbertitzen dugu -galdu berba ez dugu erabiltzen-, baina defizitarioa da guztiz". Alabaina, muga bateraino hartzen dute kontuan publikoa. "Zoritxarrez daukagun errealitate soziolinguistikoa daukagu". Beraz, errealitate horren arabera, eta kafe antzokiak dituen helburuen barruan, ahalik eta publiko gehien erakarriko duten gauzak aukeratzen saiatzen dira.


Aretoa bera muga

Aretoak berak ere baldintzatzen du askotan egitaraua. Hiru programatzaileak bat datoz horretan. "Ekonomikoki askotan eta artistikoki beste hainbeste", dio Chiapusok. Ikuskizunaren formatua handia bada eta aretoko aforoa txikia, zenbakiak ez datoz bat. Edota formatu txikiko ikuskizun batek eszenatoki zabal eta handi batean beharbada ez du funtzionatuko. "Aretoaren ezaugarriak baldintzatu, eta neurri batean, definitu egiten du bertan antolatu daitekeena, baita saioa ikusteko eta gozatzeko modua ere", dio Elejaldek, hori gainditzen duten proposamen berriak ere badirela onartu arren. Plateruenan 800-900 lagunentzako lekua dago eta horrek programatzailearen lana baldintzatzen du. Batez ere rock kontzertuak antolatzen dituzte, rocka zentzu zabalenean, kafe antzokian. Bestelako gauza konkretu batzuk ere egin izan dituzte, baina halakoetan aforoa murrizten dute. "Uste dut Plateruena leku atsegina dela eta aforoaren kontuagatik ez balitz izango…". Kontzertuak bakarrik ez, antzerkia edota bertso saioak ere antolatzen dituzte, besteak beste.


Aurrekontuaren menpe

Areto edo espazioak dituen mugekin batera, aurrekontua da mugarik nagusiena kasu guztietan. Baldintza bat baino gehiago daude Chiapusoren ustez: diru falta, datak bateratu ezina, baliabide teknikoak… Elejaldek politikariek sortzen duten presioa ere aipatzen du, diru faltarekin batera. Ezintasuna ere bai, "nahi dituzun ekitaldi guztiak ikusi ezinagatik". Musikari dagokionez, gero eta publiko gutxiago dago Iturriagaren esanetan. "Adituen esanetan pirateriak-eta diskoen salmentetan ikaragarrizko jaitsiera ekarri du. Musika taldeak, batez ere, zuzenekoetatik bizi dira. Denak dabiltza zuzenekoak egiten. Eskaintza ikaragarria da eta ez dago horientzako erantzunik. Jendea ez da kontzertuetara joaten. Musika taldeek diru asko eskatzen dute eta hori gero ez da sarreretan ikusten". Ezkor ageri da etorkizunera begira. Antzokia biziko bada, entzuleen diruari esker izango baita.


Marketina irtenbide?

Artisten eta programatzaileen artean bitartekari lana egiten dutenak ere badira, bitartekari edo banatzaileak. Elejalderen ustez bitartekari soilak dira hauek. Kultur produkzioa jaso eta programatzaileei eskaintzen dietenak. Informatzaile lana ere egiten dute Chiapusoren iritziz. Ikuskizun onak aurkitu eta bideratu ere bai. "Banatzaileak dituzten produktuetatik bizi dira", diosku Iturriagak. Bere ustez ezarritako zirkuituak daude eta gutxi batzuek merkatuaren zati handi bat kontrolatzen dute.

Bitartekari edo banatzaileek bakarrik ez, aretoek ere eskaintzen dutena saldu beharra daukate. Baina marketinaren beharrizanik ikusten al dute programatzaileek? Elejalderen ustez garrantzi handia dauka kulturan egiten dena komunikatzeak. "Azken finean, kultur produktu baten bitartez jendearekin komunikatzea bilatzen dugu". Horretarako eskura dituzten bitarteko guztiak erabiltzen dituzte. Hori bai, beti ere antzokiaren beraren irudia zainduz eta bezeroen beharrak asetzeko asmotan. Chiapusoren ustez komunikabideek mass media daukaten ikuskizunen berri ematen dute normalean. Bere ustez kalitatea daukaten ikuskizun ezezagun askok zailtasunak dituzte eta komunikatu ahal izateko laguntza behar dute. Iturriagak ere zerbaiten beharra ikusten du. Kultur munduan hiru ertz ikusten ditu (publikoa, aretoa eta kulturgileak) eta erantzukizuna hirurena da bere ustez. "Gauza konkretu batzuek eta kanpotik datozenek nahiko prestigio daukate, baina bertoko produkzioa desprestigiatua dago". Publizitate bideak birplanteatu behar direla ere uste du. Publizitateak garrantzia dauka Iturriagarentzat eta aurrekontu handiagoa izanez gero horretan inbertituko luketela dio. Aurrekontuak, berriro ere.


Azkenak
‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


Eguneraketa berriak daude