Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Eta dena katu beltz baten erruz
M. Teresa Aretzaga
Giltza
192 orrialde 6,60 euro

Mundua katu baten begietatik

Hamar urtetik aurrera dituzten neska-mutikoei zuzenduta dago Maria Teresa Aretzaga arrigorriagarrak idatzitako eta Antxiñe Mendizabal Aranburuk euskaratutako kontakizun hau. Mutiko batek eta bere osaba gazteenak katu beltz bati jarraika ezagutu ahal izan zuten mundu zoragarriaren berri ematen digu. Eraitsiko duten etxe zahar baten leihoan ezagutuko du mutiko kontalariak katu beltz polita, eta berehalakoan animaliatxo jostari hura non bizi ez duela geldituko dela konturatuta, babesa emango dion pertsona egokiaren bila hasten da Hektor. Berarengatik balitz, gurasoekin bizi den etxean emango lioke ostatu gustura, baina badaki ezin izango duela, amaren iritziak ezagututa. Horrela bada, osaba Karlosi eskatuko dio laguntza.

Senez
Batzuen artean
Eizie
122 orrialde

Jokin Muñozen Hausturak ipuina beste lau hizkuntzatan

Zenbaki berezia eta monografikoa dute Senezekoek 29.a. EIZIEk antolatutako Itzultzaileak, idazlea lagun itzulpen mintegiaren emaitza da, eta 2004. urtean Euskadi Saria irabazi zuen Jokin Muñoz idazlearen Hausturak liburuan jasotako izen bereko ipuinari eskaini diote oso-osorik. Senez 29. honen irakurleak, bi mutikoen arteko etsaitasun latzak izan zituen ondorio tamalgarriak azaltzen dituen kontakizun hunkigarria aurkituko du. Jokin Muñozek idatzi zuen bezala, hau da, euskaraz irakurri ahal izateaz gainera, beste lau hizkuntzatan ere leitu dezake: alemanez (Gabriele Schwabek itzulia), italieraz (Roberta Gozziri esker), katalanez (Daniel Lujánek egindako lanaren bidez) eta polonieraz (Adam Zawiszewskiren itzulpenean). y

Pipitaki
Juan Kruz Igerabide
Aizkorri
36 orrialde
5,50 euro

Igarkizunak, irakurle hasiberrientzat

Lorena Martínez Oronozek marraztu dituen Juan Kruz Igerabideren igarkizun berri bezain poetiko hauek lehen irakurle hasiberrientzat dira, eta jakina, zail diruditenek ere badute lagunbiderik, Juan Kruzen errimak erantzuna bideratzen duelako, edo igarkizuna irudikatzen duen Lorena Martínezen marrazkiak soluzioa izan daitekeenaren arrastoren bat eskaintzen duelako. Pipitakia, igarkizun kontuetan aditu den Igerabidek adierazitakoaren arabera, igarkizunari deitzeko beste modu bat da, Pipitaki, papataki hitzak esanaz hasten baitira igarkizun asko. Adibidez, ipuin itxurako liburuxka hau ireki eta berehala aurki daitekeen honakoxe hau: Pipitaki, papataki/ nork daki, nork daki/ zein dagoen etxe barruan/ isilik-misilik/ eta atea zabaltzean/ isildu ezinik?/ Esango dut, esango dut.../ mingainaren puntan dut...

Euskerazaintza
Batzuen artean
Euskeraren Erri Akademia
64 orrialde Harpidetza: borondatea

Latxagak bildutako kanta zaharrak

Etxarri-Aranatzen baina bertako kaletik urrun, Arzabaingo malkorpean dagoen Artxulo baserrian jaso zituen José María San Sebastián Latxagak Euskeraren Erri Akademiak plazaratzen duen Euskerazaintza aldizkariaren azken zenbakian jasota dauden hogeita bat kanta zaharrak. 1973an Artxulo baserrian bizi zirenek abestu zizkioten kanta horiek, hau da, Jose Maiza eta Mari Krutz Auzmendi senar-emazteek eta haien seme-alabek. Beren aurrekoei entzunak zizkioten. Guztien berri sakona eskaintzen du Latxagak aldizkarian, haiek buruan gordetako kantak aurkezteko garaian, hala nola bere biltze lana lehenago ez argitaratzearen arrazoiak: munduan zehar ibilia dugu urte askotan. Kantuak, berriz, batzuk eliz girokoak dira, beste batzuk amodiozko kopla zaharrak, denak ederrak.

Txuntxuneroak
Karlos Sánchez Ekiza
Altaffaylla
268 orrialde 22 euro

Txistulari eta tuntun-jotzaileak historian

Karlos Sánchez Ekizak Altaffayllaren bitartez kaleratu duen saio honen izenburu zehatza Txuntxuneroak. Narrativas, identidades e ideología en la historia de los txistularis da, eta musika tresna horiek bateratuta jotzen hasi zirenen nondik norakoak, eta Erdi Arotik 1936ko gerraondorena bitartean historian zehar Euskal Herrian batzuengatik zein besteengatik nola izan diren ikusiak, jasan behar izan duten jazarpena eta alditako satanizazioa agertzen du. Hamalau urte zituenean ekin zion egileak txistua eta danbolina jotzen ikasteari. Etnomusikologoa ere badugu, eta orain aurkezten duen lana 2000. urtean nota gorena lortuz defendatu zuen doktore tesiaren bertsio «gizatiarra» dela dio.

El filo de la hierba
Harkaitz Cano
Alberdania
104 orrialde

Canoren Belarraren ahoa, azken Euskadi Saria gaztelaniaz

Harkaitz Canok berak itzuli du Cervantesen hizkuntzara iaz Euskadi literatur saria eskuratzea ahalbideratu zion nobela, Belarraren ahoa. Beraz, euskaraz jakin ez, baina gaztelania menperatzen dutenek El filo de la hierba irakurri ahal izango dute, eta jakin nola jabetu zen Hitler Manhattanez, bere urpekoan preso eta torturaturik gorrotatzen zuen Charles Chaplin zuela; eta azken honek jaso zuen laguntza, Amerikara Askatasunaren Estatua zeraman ontzian polizoi joandako gizon handi bati esker.

José Miguel de Barandiaran. Diario Personal (1917-1936)
J.M. Barandiaran
Fundazioa
789 orrialde

On Joxe Miel Barandiaran gaztearen egunerokoa

Jesus Altunak koordinatu du José Miguel de Barandiarán. Diario personal. Volumen I (1917-1936). Desde los primeros trabajos científicos, hasta el inicio del exilio izenburuko lana, non arkeologo ospetsuak bere gazte garaian idatzitako egunerokoa jasotzen den, harik eta Franco eta bereen Errepublikaren kontrako jazarraldiaren ondorioz, 1936ko irailaren 21ean Donibane Lohizunera ihes egin behar izan zuen arte. Barandiaranek, 1917ko urtarrilaren 3an eman zion hasiera bere kontakizunari, 27 urte zituenean, Ataun eta Burunda arteko mendietan barrena egindako ibilaldian lau trikuharri aurkitu zituela azalduta. Hortik aurrera, hainbat indusketetan egindako lanak, gure bazterretan jasotako elezaharrak, izan zituen galerak -1922an Huescan hil zitzaion arreba nagusiarena, adibidez-, Gasteizko Seminarioko buruzagiengandik jasan behar izan zituen kritikak, Errepublika indarrean jarri zenetik egindako gogoetak, eta 1936ko Gerraren atarikoetan zein lehertu ondoren izan zituen bizipenak agertzen ditu. Guztia, bi liburukitan kaleratu dute. Batean, On Joxe Mielek Vademécum deitzen zuena, faksimile eran dago; eta bestean, orri horiek guztiak zehatz erreproduzitu dituzte.


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 16a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude