Etorkizunerako habeak?


2021eko uztailaren 27an
Datozen egunotan, Ley Orgánica de Educación delakoak azkeneko urratsak eginen ditu Espainiako Gorteetan. Gauzak horrela, Espainiako nola baita Erkidegoen jarduna, hein handi batean, baldintzatuko duen hezurdura legala indarrean jartzeko moduan egongo da. Hilabete luzeak iraun duen eztabaida honetan, batzuk, besteak beste, hezkuntza gaietan ia erabateko eskuduntzak dituzten Erkidegoetan Estatuak ahalik eskuartze txikiena izan dezan tartea estutzen ahalegindu dira. Bada, horretarako heldulekuak zehaztu dituzte, menturaz, halaber, Espainiako hezkuntza sistema gaurkotzeko eta Europarekin uztartzeko ahaleginak ere egin dituzte.

Baina, hizkuntza kontuei buruz, berriz, zer esan dezakegu? Europako Estatuak herritarren mugikortasuna-eta indartu ahal izateko, atzerriko hizkuntzak eskura daitezen hainbat erabaki hartzen ari dira, hartara datoz, askotariko hezkuntza sistemetan atzerriko bigarren eta hirugarren hizkuntzak ezartzen joan daitezen Estatuak egiten ari diren bidea, hartzen ari diren konpromisoak, aurreikusten dituzten inbertsioak, bateko zein besteko titulazioak parekidetzen joan daitezen hartu dituzten erabakiak eta abar. Inguruabar horretan, onartze bidean dagoen Legean, Espainian noranzko horretan urratsak egiteko gogoa nabarmen azaltzen da, besteak beste, ingelesaren eskuratze goiztiarra ahalbidetzeko helburuak etapaz etapa definituz, orientabide metodologikoak gaurkotzeko iradokizunak eginez, gure artean ikastolek igaro berri den mendeko 90eko hamarkadan eginiko arrastoa segituz, finean.

Atzerriko hizkuntzen eskuratzean jartzen den indarra eta ardura bera ez da sumatzen, aldiz, gutxiagotutako hizkuntzei buruz dihardugunean. Izan ere, Espainiarentzat gaztelania da normalizatutako hizkuntza, atzerriko hizkuntzak eskuratzeko bidearen abiapuntua eta ardatza. Ikastolek bere sasoian abian jarritako ibilbidearen oinarri, ostera, euskara izan zen eta da. Horra hor, duela gutxi, Eusko Legebiltzarrean, administrazioaren jabetzapeko eskoletan atzerriko hizkuntzak sustatzeko sozialistek egindako proposamenaren »hainbat eskolatan burutzen ari direna» eta gure hizkuntzaren eta kulturaren indarberritzean burua ez ezik haren jardunbidearen habe den ikastola-ereduaren eskaintzaren arteko funtsezko desberdintasuna. Hargatik, gure artean, hezkuntzan atzerriko hizkuntzen eskuratzeari buruz ari garenean, batzuok «eleaniztasunari bai, baina ez edonola!» esapidea baliatzen dugu.

Legera bueltatuz, ofizialkide diren hizkuntzetan lortu beharreko helburuen betetzea Erkidegoen esku uzten du. Gauzak horrela, haien Erkidegoetan ofizialkide direnez gero, Estatuko hizkuntza ere direnei entzungor egiten die Estatuak, bestelako Erkidegoak aniztasun horretaz baliatzeko inolako aukerarik eskaintzen ez duelarik. Hari berari tiraka, besteren artean, Espainiak berretsitako Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren 7. artikuluaren b) pasartea gogoan, zeinak dioen "Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea; hala, beraz, administrazio-banaketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hori sustatzeko", garatzeko erremintarik ez du eskaintzen.

Azken hau, helduleku interesgarria zatekeen, euskara bezala, Estatu bereko Erkidego desberdinetan egonik, han-hemen gertatzen diren gehiegikeriei, Nafarroan esate baterako, langa jartzen ahalegintzeko. Beraz, eskuduntzetan-eta erreparatu dugu, alabaina, gure hizkuntza Estatuan sustatzeko nola baita, lurraldetasun ikuspegia kontuan, gutxienekoak ziurtatzeko eztabaidan ez dugu asmatu. Gai honi dagokionez, partida jokatzeko ez dugu ahalegin berezirik egin, funtsean, Estatua eroso ari zedin lagunduz, gaztelaniarekiko zein atzerriko hizkuntzekiko gutxienekoak ziurta zitzan ahalbidetuz, baina, gutxiagotutako hizkuntzen erantzukizun osoa eta etorkizuna, berriz, berriro ere bizkarretik kendu diogu, Erkidego bakoitzaren borondatearen eta ahaleginaren esku ez besterik laga dugu.

Kanpoan, beraz, ez dugu arretarik jarri. Bada, goazen, orain, epe laburreko eta interes politiko jakinen menpeko diren kanpainatxo txepeletan indarrak jarri ordez, etxeko partida ondo bideratzera, gutxienez. Testuinguru horretan, zein dira bizi osorako heziketa planteamenduaren jiran euskararekiko, gaztelaniarekiko, ingelesarekiko eta frantsesarekiko derrigorrezko irakaskuntza amaitzen duen gazte batek eskuratuta eduki behar dituen gaitasunak? Gure hezkuntza sistemak, etorkizunean, zein hizkuntza hartuko du ardatz? Eztabaida hori ate joka dabilkigu, saihestu ezin ditugun erabaki garrantzitsuak hartzeko txanda iritsi zaigu, eta ezbai horren soluziobidea ez da, batzuek uste dutenaren kontra, bihar-etzi eredu bakar bat ezartzea bezain sinplea.


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 09a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude