Bakero oihalean munduko lehena izango da Tavex


2021eko uztailaren 19an

Tavexen eta Santista Textilen bat egitetik New Tavex elkarte berria sortuko da. Orain abian den bat-egitea amaitutakoan (2007ko urtarrila) konpainia euskal-brasildar multinazionalak urtean 150 milioi metro ehun ekoizteko gaitasuna izango du eta bi enpresen artean 2005ean izandako 420 milioi euroko salmentak handituko ditu. Mila milioi eurotara irits daitezkeela aurreikusten dute.


Produktu eta merkatu osagarriak

Euskal-brasildar konpainia multinazional berria kirol arropetako eta erabilera profesionaletako oihaletako munduko merkatuan gogotsu arituko da lanean. Oihal teknikoak ere egingo ditu. Tavexeko eta bat egitearen ondorengo konpainiaren presidente ere izango den Enrique Garránen ustez, bi enpresek produktu eta merkatu geografiko osagarriak dituzte, baita filosofia korporatibo antzekoa ere. Honek, bere ustez, «oinarrizko produktuen eta balio erantsi handiagoa dutenen munduko eskaerari eraginkortasunez, kalitatez eta berrikuntzaz aurre egitea bideratuko du».

Santista Textileko eta ondorengo konpainiaren presidenteorde ere izango den Herbert Schmidten ustez, bat egite hau munduko ehungintzan beharrezkoa den kontzentrazioak bultzatu du, orain arte oso zatikatua baitzegoen, eta merkatu eskaerari hobeto aurre egiteko oso pauso garrantzitsua da.


Hamabi lantegi hiru kontinentetan

Tavex Europako bakero oihal ekoizlerik handiena da, bere oihalen kalitateagatik ezaguna, 150 produktu baino gehiago ditu, eta nazioarteko marka ezagunak dira bere bezeroak. Bestalde, Santista Textil Hego Amerikako bakero oihal ekoizlerik handiena da, eta 50 herrialdetan ditu bezeroak, haien artean Estatu Batuetako UF eta Levi's marka handiak.

Tavexek 1.200 langile ditu eta bakero oihala eta kirol arropa ekoizteaz gain, oihal teknikoak eta bestelakoak ere egiten ditu, azken hauek salmenta guztien %18a osatzen dute. 2005ean 121 milioi euroko irabaziak izan zituen. Santista Textilek 4.700 langile ditu eta 2005ean 300 milioi euroko irabaziak izan zituen. Salmenten %25a kirol arropentzako oihalak eta arropa profesionalentzako ehunak dira.

Konpainia berriak hamabi produkzio lantegi izango ditu hiru kontinentetan (Erdialdeko eta Hego Amerikan, Europan eta Afrika Iparraldean), Santistarenak zazpi izango dira (bost Brasilen, bat Argentinan eta bestea Txilen) eta Tavexenak bost (bat Bergaran, bi Valentzian, bat Marokon eta bat Mexikon). Multinazional berriak ekoizpen gaitasuna bikoiztea espero du eta urtero mila milioiko irabazietara iristea. Halaber, Erdialdeko Amerikan merkataritza-jarduera handitu nahi du, eta ondoren, baita Asian eta Australian ere.


Tavexeko jabeak

Tavexen kapital soziala, 28.052.640 euro, Burtsaren eskuetan eta partaidetza garrantzitsuak dituzten pertsona- eta elkarte-talde oso txiki baten esku dago. Azken hauek pertsona edo elkarte hauek dira (administrazio kontseilutik kanpo daude): Caixanovak kapitalaren %5,024 du eta Goleen Limit SL-k %6,547. Administrazioko kontseilu kideen esku dauden akzio esanguratsuak hauek dira: Burgosko Aurrezki Kutxa Munizipalak %5,649 du; Eurotogalak % 7,008; Rilafe SLek %20,105; Enrique Garránek %0,016 eta Ricardo Iglesiasek %0,09.

Euskal-brasildar multinazional berria kudeatuko duen administrazio kontseilu berria hamar kidek osatuko dute, zazpi Tavex eta Santistaren akzioen ordezkari izango dira eta beste hiru mendekotasunik gabeak. 2007ko ekainera arte, Enrique Garrán eta Marcelo Pereira, biak izango dira presidente.

150 urte baino gehiago ehungintzan

Tavexek 150 urte baino gehiago ditu. Bergaran 1846an sortu zen. Fábrica de hilados, tejidos y estampados de Bergara izan zuen lehen izena. Indiana eta beste kotoizko ehunak ekoizten hasi zen eta hasieratik bertatik hasi zen indigo koloratzailea erabiltzen. 1901ean izena aldatu zuen: Algodonera de San Antonio SA, sozietate anonimoen lege berrira moldatzeko. 60ko hamarkada arte lanerako eta armadarako ehunak ekoitzi zituen. 1970ean erabaki zuen ekoizpena bakero oihaletara bideratzea eta Espainiako lehen harizko tindatze makina erosi zuen. 1989an sortu zen orain Grupo Tavex bezala ezagutzen dena, ekoizpen ahalmena handituz. Horretarako bakero oihaleko bi lantegi erosi zituen Alginet eta Navarrésen (Valentzia) eta Burtsan kotizatzen hasi zen Espainiako bakero oihal ekoizlerik handiena izanik.

1990ean beste lantegi bat eraiki zuen Marokon. Horrela, Europako jantzigintzan enpresarik garrantzitsuena izatea lortu zuen. 1998an, dibertsifikatze plana jarraituz, SA Sanpere konpainiaren %33,3a erosi zuen. Konpainia honek etxeko dekoraziorako ehunen ekoizpenean eta merkaturatzean lan egiten zuen eta elkarte horren zuzendaritza hartu zuen, eta 2003an haren erabateko kontrola lortu. 1999an kirol arropen ehunetarako tindatze eta akaberako beste lantegi bat eskuratu zuen Settat probintzian (Maroko). 2002an, Hego Amerikan hasi zen lanean, Mexikoko Tavemex filialaren bidez, bakero oihalaren ekoizpenera emana zegoen Mexikoko Industria Textil de Puebla konpainiaren industria aktiboak erosi baitzituen. Helburua: Mexikoko merkatuan lekua hartu eta AEBetako merkatuko sarbide natural bihurtzea. 2004ko urtarrilean Avantex enpresaren %70aren jabe egin zen, ehun teknikoen merkaturatzera emana berau; eta horrela bere atal berria zabaltzea lortu zuen. Azkenik, 2006an, izugarrizko aurrerapausoa eman du Santista Textil enpresa brasildarrarekin bat eginda.


ASTEKARIA
2006ko apirilaren 09a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude