Juan Josek eta Jonathanek telebistan agertu nahi dute


2021eko uztailaren 28an
Goiz altxatu da gaur Juan Jose, seiak aldera. Gero txirrindua hartu, eta kargatuta datorkion egunari aurrea hartzearren, inoiz baino txango luzeagoa egin du. Etxean bapo gosaldu du, eta zortzietarako badago bulegoan. Hantxe aurkitu ditu, berarentzat propio prestatuta, egunkari guztiek esandakoaren laburpena, irratietako lehen albistegietako titularrak eta Txilera egindako bidaiaren DVDa. Kabineteko buruak gaurko egitaraua gogoratu dio: ohi bezain estu ibiliko dira, baina gaur Madrilgo telebistan duen agerraldia dute zeregin nagusi. Ez du oso gustuko haraino joatea, baina entzute handiko lau kazetarik egingo dioten elkarrizketak merezi du. Kontu askori eman diote errepasoa: kazetari horiek beste pertsonaiekin izan duten jokabidea, gure gaiaz erakutsi duten jarrera, egingo bide dituzten galdera maltzurrak… eta amaieran, argi utzi behar dituen ideiak berretsi dituzte.

Jonathanek ere goiz jaiki behar izan du, hamarrak izango ziren gutxienez. Baina gaurkoa egun berezia da. Telebistara joan behar du, eta burua inoiz baino hobeto eraman nahi du. Donut pare bat irentsi ondoren, bere kolegaren izekoaren ileapaindegirantz abiatu da, oraingoan dohainik egingo dio kristoren orrazkera. Gomina kilo laurdenak eta 20 zentimetroko gandorrak erronkari eusteko prest dagoela jakinarazi diote Jonathani. Bere erredaktoreak bidalitako taxira igo denean, errege sentitu da.

Arratsaldeko seiak dira telebistako makilaje gela batetan sua piztu denean. Ez da gauza handia izan, baina bai Juan Jose eta Jonathan gela bakarrean sartzeko adinakoa. Juan Jose tipo atsegina da eta gaztea agurtu nahi izan du: "qué pasa, chaval". Jonathanek, "aquí...". Ezaguna egin zaio gorbatadun horren aurpegia. "Oye, yo a ti te he visto en la tele" ausartu da, eta esan ahala, bera ere gaur telebistan agertuko dela konturatu da. Oilartu egin da eta tenteago jarri zaio burukoa. Ispiluan duten irudiari zeharka begiratuz eman dituzte hurrengo minutuak. Juan Josek, gelatik ateratzeko orduan, bostekoa eman dio gazteari, eta Jonathanek konplitu nahi izan du: "a triunfar, tío".

Zortzietan hasi da Juan Joseren agerraldia. Ordu erdiz lasai eta erabateko segurtasunez erantzun du. Komunikazio arduradunak zoriondu egin du, bikain egon dela, eta esateko guztia esan duela.

Ikus-entzuleen datuak errepasatu ditu Juan Josek hurrengo goizean. Bere elkarrizketak ia %10a lortu zuen. Jonathanen agerraldiak % 20a, eta segur aski, gainerako telebista guztietan errepikatuko dute datozen egunotan.

Bitartean, Italiako telebista publikoan beste ordu erdiz mintzatu behar zen presidenteak "ezkerreko erradikala" eta "biolentoa" deitu dio aurrean duen kazetariari. Komunikabideekin eta kazetariekin tratatzen ez dakien politikoa dela aurpegiratu dio RAI-UNOko Mezzo'ora saioko kazetariak. Nori eta estetika ebakuntza gehien jasan duen politikariari. Eta orduan, Silvio aulkitik altxatu, zimurrik gabeko esku biguna luzatu dio elkarrizketa egileari eta platotik ihes egin du. Silviok ez du jada telebistan agertu nahi. Esateko gehiegi dauka.

Ia une berean, Uruguaiko Desafio al corazón lehiaketan agertu nahi dutenak ere badira. Ospitale batetako berogailuak lortzearren, Río Negro herriko biztanle guztiak desafioari aurre egiteko prest. Lokomotora erraldoi batetik tiraka hasi diren berrehun lagunen artean, zazpi hilda suertatu -suertatu…- dira eta beste pilo bat hankamotz edo besobakar. Orain, Uruguaikoan ezezik, munduko telebistarik gehientsuenetan erakutsiko dira lehiakideok. Ikus-entzuleen marka guztiak apurtu ditu lehiaketak. Badakite zer egin telebista-programatzaileek.

Telebistan agertu nahi. Agertu nahi. Hamaika ikusteko jaioak ginen, baina begi inozoen aurrean azaldu zaigu gabardinarik gabeko erakutsi zale zikina. Ankerra.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude