Europako energia kontrolatzeko borroka


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Diruak ez du ez aberririk, ez kolorerik. Diruak diru gehiago bilatzen du, ahal den kosturik txikienarekin. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da sektore estrategikoen kontrola eta lidergoa izatea, hala nola, Europako energiaren sektorearena. Horixe dago energiaren sektorean ikusten ari garen borrokaren atzean, ez bakarrik Espainian, baita Europan eta mundu osoan ere. Datozen hilabeteotan hedatuz joango da borroka hori. Gas Natural enpresa katalanak Endesa espainiarraren kontra jaulkitako Akzioak Erosteko Eskaintza Publiko edo OPAren kasuan, oso basatia da borroka hori. Zergatik? Zeren ikusarazi nahi izan digute OPA areriotsu horren atzean zeuden interes politikoak Kataluniaren aldekoak zirela eta PPk defendatutakoen kontrakoak. Alderdi horrek beretar bat jarri zuen Endesako buru.

Izatez, ordea, OPA hori, OPA guztiak bezala, ahalik eta negoziorik handiena ahal den kosturik txikienarekin lortzeko operazioa da eta are gehiago orain, mundu globalizatuan gaudela. Burtsak ez du ez bihotzik, ez aberririk. Burtsak diruaren berri baino ez daki, eta ez dio begiratzen jatorriari. Egoera ederki asko berretsia geratu da orain, "espainoltasunaren" eta "katalantasunaren" arteko polemika horren erdian E.ON erraldoi alemana indarrean sartu denean, Endesaren gaineko beste OPA bat jaulki baitu. Endesaren gaineko bi OPAk mahai gainean daudela, gobernuei, Europako Batzordeari, Baloreen Komisio Nazionalari, enpresa erasanei eta, azkenik, akziodunei dagokie jokatzea. Horrek guztiak bere denbora beharko du. Beraz, inkognitak ez dira erabat argituko bizpahiru hilabete baino lehen.


Gero eta sektore kontzentratuagoa


Zergatik ari dira orain gertatzen energiaren sektoreko mugimendu horiek, Espainian ez ezik, baita Europan ere, E.ON talde alemanaren oldarraren ondoren? Lehenik eta behin, Gas Naturalen asmoa, Endesaren kontrako OPA jaulki zuenean, Espainiako gas eta elektrizitateko enpresa-talde handia eratzea zen. Gas Naturalek burtsan duen kapitalizazioa 10.997 milioi eurokoa da eta 10 milioi bezero eta 6.697 enplegatu ditu; Endesarena, berriz, 29.528 milioi euroraino heltzen da eta 22,3 milioi bezero eta 27.204 enplegatu ditu. Bi enpresek bat eginda, 40.570 milioi euroko balioa izango lukete burtsan, eta 31,2 milioi bezero eta 33.901 enplegatu.

Bigarrenik, E.ON erraldoi alemanak Endesaren kontrola bereganatu eta merkatu espainiarrean sartuta, Europako energiaren sektoreko lider bihurtzea nahi du. E.ONek 66.618 milioi euro balio du burtsan, 32,9 milioi bezero ditu eta 79.947 enplegatu ditu. Endesaren gaineko OPA irabazten badu, burtsako balioa 95.427 milioi euroraino helduko litzaioke, haren bezeroak 50 milioitik gora izango lirateke eta enplegatuak 102.151. Burtsako balioari dagokionez, Europako energiaren sektoreko lider bilakatuko litzateke. Europako hurrengo enpresa EDF frantsesa izango litzateke, 74.723 milioi eurorekin. Oraingoz, Europako mugimenduen aiduru dago, baina aurki mugituko du fitxa. Balio-diferentzia ikusteko, Europako energiaren sektoreko zortzi enpresa inportanteenen rankinean, Euskadiko Iberdrola zazpigarren lekuan egongo litzateke, 24.269 milioi euroko balioarekin. Egoitza soziala Bilbon duen enpresa hori ere egon daiteke zurrunbilo kontzentratzailearen begian. Errazagoa da besteek irents dezaten hark egitea baino.

E.ON alemana Endesaren kontrola bereganatzera indarrean sartu izanak, zalantzarik gabe frogatzen du gas eta elektrizitateko enpresak presaka dabiltzala tamaina handitu nahian eta leku pribilegiatua segurtatu nahian. Adituek iragarri dutenez, berandu baino lehen operadore gutxi izango dira. Gaur egungoak batak bestea irentsiz joango dira, eta Europan, seguruenik, hiruzpalau konpainia geratuko dira. Horregatik, kontua da lehiakideei irensten ez uztea eta, hartara, ikusgarriak izango diren inbertsioei aurre egin ahal izatea. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) arabera, energiaren sektoreko konpainia handiek Europan milaka milioi euro inbertitu beharko dituzte, argindar eskariari 25 urtean berme osoz erantzun ahal izateko.

Kontzentrazioa
Hona hemen Europako adibide batzuk: E.ON alemanak azken urte hauetan Powergen eta TXU bereganatu ditu; RWE alemanak Innogy eta Thames Water; EDF frantsesak London Electricity, EnBW eta Edison; ENEL italiarrak Riesgo espainiarra, eta EDPk Hidrocantábrico-Naturcorp espainiarra.

Negozioak ez du aberririk
Negozioak, diruak bezala, ez du aberririk. Edonorekin egiten da, nonahi eta unerik aproposenean. Eta ez da energiarena sektore bakarra. Aski dugu beste sektore batzuei begiratzea: banketxeak, industria kimikoa, etxegintza, papergintza, zementugintza, burdingintza. Siderurgian, bi kasu ari gara bizitzen Euskal Herrian: bata, Gerdau erraldoi brasildarrak Sidenor irenstearena; bestea, Arcelor taldea, Euskal Herrian hamar planta dituena, agian Mittal Steel erraldoi indiarrak irenstearena. Beste maila batean, Portland zementugileak Cementos Lemona enpresaren gaineko OPA jaulki du.

Horrek ez du esan nahi, egoera jakin batzuetan, zenbait bat-egite gertatzeko interes eta bultzada politiko jakin batzuk ez daudenik, atzerriko lehiakideei aurre egiteko tamaina handiago baten bila. Horixe gertatu zen egoitza soziala Bilbon duen BBV bankuarekin. Bitxia bada ere, banku txikiago batek "irentsi" zuen, Argentariak, gaur egun BBVA dena eratzeko. Orduan Aznarren esku zegoen Espainiako Gobernuak probokatu zuen irenste hori, hango buru beretar bat jartzeko: BBVAko egungo presidentea, Francisco González.

Gas Naturalek Endesaren gainean jaulkitako OPAk Espainian sortu duen egoera are gehiago larritu da hirugarren enpresa europar batekin. E.ON alemanak ere, Endesa bereganatu nahi du, eta nork daki Gas Natural ere ez ote duen nahi. Gas Naturalen "katalantasunaren" aurrean Endesaren espainiartasuna defendatzen zutenei benetako asmoak igarri ahal izan zaizkie orain, erraldoi alemanarekin diru-etekin handiagoa atera ahal izateko ideia gogoan darabiltenean. Esan bezala: helburua negozioa egitea da, eta ez aberria egitea!

Zer da OPA bat?
OPA (Akzioak Erosteko Eskaintza Publikoa) burtsako maniobra da, sozietate batek eskuarki beste txikiago baten kontrola bereganatzeko egiten duena. Enpresa "opagileak" iragartzen du prest dagoela akzioak erosteko, egungo kotizaziokoa baino prezio altuagoan. Helburua lortzeko bi aukera ditu: edo sozietate horren akzio guztiak erostea edo, ohikoagoa izaten denez, pakete handi baten jabe bihurtzea eta, hala, enpresa kontrolatzeko ateak zabaltzea. Kontua da, enpresa handiak txikia jaten duela. Eta hozkada bakarrean egin ohi du. OPA ausiki finantzario azkar eta efikaza besterik ez da, enpresa irensleak, takada batez, eskaintza egin dion sozietatearen kontrola hartzen baitu. OPAren arrakasta baldintzatzen duen faktore bakarra akziodunen erabakia da, nahiz eta aurretik beharrezkoak diren horretarako baimen ofizialak (gobernuarenak eta dagozkion erakundeenak).

OPA izan daiteke adiskidetsua, enpresak ados jarrita egin delako, edo areriotsua, aldez aurreko adostasunik gabe egin delako. Euskal Herrian, energiaren sektoreko azken OPAk Iberdrolari erasan zion. Gas Natural enpresa katalanak jaulki zuen, modu areriotsuan. Ez zen aurrera atera, baimen ofiziala lortu ez zuelako. Gas Naturalek Endesaren kontra jaulki duen oraingo OPA areriotsua izan da; E.ON alemanak jaulkitakoa, berriz, adostua izan omen da.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude