Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zeru urdina
Batzuen artean
Autoedizioa
100 orrialde+DVD-a 12 euro

Zeru urdina Zetaren Bidean

Juan González, Idoia Zabaleta, Mako Gómez, eta Garbiñe Tolosak egindako ilustrazioz, argazkiz eta testuz osatua dago Zeru urdina. Euskal Herritik Mongoliara Zetaren Bidean zehar liburua. Berarekin batera datorren DVDa, berriz, Sara Paniaguak editatu du. Bai batak zein besteak Euskal Herrian hasi eta Asiako lurraldeetan, bertako herriko plaza, espetxe, umezurztegi, estepa zein basamortuan barna egin zuten kultur espedizioaren emaitzak jasotzen dituzte. Herrien arteko kultur harreman mugimendua sortzea helburu zuen espedizio hura bost kidek osatu zuten, horretarako Zeru urdina dantza-antzerki ikuskizuna erabiliz. 2003ko maiatzean abiatu, eta lau hilabetez ibili ziren Asian zehar horretan. Eta orain erakusten duten elkar trukea gertatu zen.

Juan Díaz de Garaio, Gasteizko Sacamantecas
Aitxus Iñarra
Gaiak
300 orrialde

Hainbat hilketa leporatutako nekazaria nola erabili zuten

Gaiak argitaletxeak plazaratutako liburu honek Aitxus Iñarraren Hilketa eta masa hezkuntza. Juan Díaz de Garaio, Gasteizko Sacamantecas (1821-1881) doktore-tesia du oinarri. XIX. mendeko azken erdialdeko erakunde botereek herria kontrolpean mantentzeko hainbat hilketa leporatu ondoren, garrotezko heriotza zigorrera kondenatua izan zen jornalari arrunt baten kasuaz nola baliatu ziren ikertu du Iñarrak. Horretarako orduko testuinguru sozio-ekonomikoa, sexualitateaz eta krimenaz boteretsuek herriari igorri nahi zioten mezua eta Garaioren epaiketa aitzaki kaleratu ziren diskurtsoek -juridikoak zein osasunari buruzkoak eta kronikak- agertzen eta ezkutatzen zutena izan ditu kontuan, besteak beste.

Gaztetxe eta Gazte
Asanbladen gida
Batzuen artean
Zezengorri-Xirika
160 orrialde 8 euro


Historiarako tresna ere baden gida

Gazte Asanbladen Koordinadorak eta Gaztesareak osatu dute Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen gida. Erreportajeak, elkarrizketak, izan diren gaztetxe guztien historia jasotzeko ahalegina eta beste xehetasun ugari jasotzen ditu. Hala ere, egileak beldur dira argia ikusterako zahar itxura ez ote duen hartuko gidak, hau da, huraxe ireki ahala agertzen diren Barakaldoko eta Egiako gaztetxekoei suertatutakoa beste askori ez ote zaien gertatuko. Baina aurrera egin dute, nolanahi ere, beraientzat gida hau lorategi baten erradiografia delako; historia liburu bat, helbidetegi bat, bizitzaren eguneroko bat eta hazteari inoiz uzten ez dioten lore horien uzta. Eta jarraituko dutelako hazten, morroxko urdin, berde eta gorriek loreak zanpatuz udaberria geratu nahi badute ere.

Riev
Batzuen artean
Eusko Ikaskuntza
170 orrialde

Bilboren eraldaketak hizpide

1907an Julio Urquijok sortutako Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariaren zenbaki berezia da Bilbao y sus transformaciones. Dosierrean, hiriaren bilakaera ekonomikoa eta izan duen susperketa, dauzkan azpiegiturak eta kultur eskaintzak zein Bilbok atzerrian duen proiekzioa aztertzen dira, ikuspegi ezberdinetatik, hainbat adituk osatutako bederatzi artikulutan. José Guimónen iritziz, adibidez, aurrerapen ekonomiko ikusgarriak gorabehera, Bilbo oraindik ez dago ongi prestaturik mundu globalizatuan lehiatzeko. Alfonso Martínezek dio, ordea, ingurumena biziberrituz, hainbat arkitektura elementu moderno gehituz eta kalitate handiko zerbitzuen eskaintzarekin Bilbok hartu duen irudi berriak, Europako lehen lerroan jarri duela metropoli eremuen biziberritze estrategikoari dagokionez.

Nocturno
Gaizka Arostegi
ttarttalo
276 orrialde 18,50 euro

Lapurdiko erresistentzia gaitzat duen nobela

1936ko Gerraren ondorioz Lapurdira ihesi joan eta nazien aurkako erresistentzia sare baten partaide bilakatu den Begoña du protagonista nagusietako bat Gaizka Arostegiren Nocturno eleberriak. Frantziako lur gehienak eta Iparraldea ere naziek bere menpe zuten garaian kokatua dago. Alemanek lurrera botatako abiadore aliatuei laguntzen ahalegintzen da, gehienbat, Begoñaren erresistentzi taldea, baina halako batean bestelako betebeharra iritsiko zaie eskuetara, aurreko ekintza guztiak baino arriskutsuagoa, Biarritzera iritsiko dena eta beraiek lagundu beharrekoa naziek berariaz bilatzen duten gizon bat delako, kontzentrazio zelai batetik ihes egin ahal izan duen aleman ospetsua.

The balde
Batzuen artean
Eragin.com
60 or. / Doakoa

The balde, 25. zenbakia ederki ospatu ondoren

Poz-pozik datozkigu oraingoan The balde aldizkarikoak, 25. zenbakia kaleratu zutenean gerturatu zitzaizkien lagun guztiak gogoratuz. 26.enean, Internetetik jasotako bitxikeria ugari -gorpu zatien salmenta, kasu-, zein musika, argazkilaritza, bideo eta zinema nobedade piloa jaso dute, euskaraz eta ingelesez. Baina ez dira hor amaitzen berriak. Adibidez, ba al zenekien Gora Euskadi dioten txanoak Espainian eta Txinan egiten dituztela? Eta gastronomiak izan duen azken iraultza usaimenari lotua dagoela? y

Ezkatak
Leire Bilbao
Susa
78 orrialde 10 euro

Leire Bilbaoren barrua hustu duen poema sorta

Susa argitaletxearen eskutik, Ezkatak izenburuko poema sorta kaleratu berri du Leire Bilbaok. Hitzaurre moldeko poema batekin hasten da, eta ondoren lau ataletan dago antolatua. Soiltasunez idatzi ditu olerkariak berrogeita hamalau poemok, Iñigo Aranbarri idazleak Leire Bilbaoren minaren geografia bezala definitu duena. Hazten joan diren minekin hazi gara,/ harri gaineko lo beroarekin,/ ezinen orekan dio ondarrutarrak olerki batean. Ekarrizu esku bat eta sentitu/ nire sabeleko harriak odoletan,/ kazkabarra bezala ostikoka,/ bizirik nagoela esaten, hurrengoan. Min zintzoa erakusten du poetak bere hitzetan, bere haragia ere agerian utzi nahi duelako. Eta ausartuko da Pospolo bizitza daramazu/ pospolo heriotza baten esperoan norbaiti gogoratzera. Are gehiago, Arriskatzen duguna balio dugu,/ askoz gehiago ez esango du ere. Haatik, olerkariak ondo ezagutzen du gizakiok lor dezakeguna galtzeari izan ohi diogun beldurra. Baina, zer egin, berak ez omen dauka lekziorik,/ ez onik ez txarrik/inori mokadutzat emateko./ Ez asmorik/ egunak ogi apurrak lez atzamarrekin batzeko,/ bihotza jan dioten sagar-mutxikina lez/ paradisuko zakarrontzian amaitzeko.


ASTEKARIA
2006ko martxoaren 26a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude