Ihesi: Balloko haitzetan gora, Sakamantekasen beldur

Sakana atzean utzi eta, Agurainera iritsi baino lehen utzi dugu N-1 autobidea Egilatzera iristeko. Egilatz. Izen egokia bere historian egia latzak gorde dituen herriarentzako. Eliza pasa eta metro gutxira, ederki seinalizatuta dagoen Aizkomendiko trikuharriaren alboko aparkalekuan utzi dugu autoa (601 m).

Trikuharriaren ganbera ederra 10 harlauzaz osatua dago eta gehienak bi ordu eskasetan zapalduko dugun Mirutegiko haitzetik ekarri omen zituzten. Joxemiel Barandiaranek ondorioztatu zuenez, «ganbera eta korridorean gizabanako ugari ehortzi zituzten Eneolitikoan eta Brontze Aroan. Geroago, Burdin Aroan, trikuharriaren inguruko tumuluan beste hainbat gizabanakoren errautsak gorde zituzten». Baina ez dira hauek gaurko txangoan gogoan izango ditugun hildako bakarrak.


Sakamantekasen mamua

Aizkomendiko trikuharria 1831n aurkitu zuen kasualitate hutsez bertan lanean ari zen baserritar batek. Juan Diaz de Garaio Ruiz de Argandoña egilaztarrak 10 urte besterik ez zituen aurkikuntza egin zutenean. Gu gauden toki berean imajinatu dugu haurra, adi-adi trikuharriari begira. Nork pentsatuko zuen mutiko hura urte batzuk geroago gure historiako hiltzaile ezagunena bilakatuko zela, Sakamantekas titulu eta guzti?

Diaz de Garaioren ibilbide ankerrak legendari bide zabala ireki zion eta oraindik bada Aizkomendi inguruan Sakamantekasen espiritua dabilela sinesten duenik. Oinez hasteko aitzakia eman digu horrek eta martxa bizkorrean Durruma Donemiliagako (San Roman de San Millan) errepidea segitu dugu. N-1 autobidea gainetik pasa eta 1,6 km aurrerago iritsi gara Durrumara. Kalean gora, iturrira iritsi, ezkerreko bidea hartu eta biltegi bat pasata herria atzean utziko dugu. Entziaren oinean gaude, eta hormatzarrak gaindiezina dirudi hemendik ikusita. Hertz batean tontorra ageri da gurutze eta guzti. Askok uste du horixe dela Balloren gailurra, behetik tontor nabarmenena baita, baina Mirutegi da hori.

Berehala topatuko ditugun ur biltegiak pasa eta ezker-eskuin haritz solteak dituen pistan aurrera egin dugu. GR seinale batek bide onetik goazela adierazi digu, baita Ballora iristeko ordu eta erdiko ahalegina falta zaigula ere. N-1eko autoen burrunba ia ez da entzuten, egunotan indarrez jotzen duen haizea nagusitzen hasi da ibilbidearen soinu bandan.

Apurka-apurka pagoek haritzak ordezkatu dituzte eta malda gogortzen hasi da; Sakamantekas atzean segika dugula imajinatu dugu gure martxa gehiegi ez moteltzeko. Ordu erdiz jarraitu dugu pista nagusi hau saihesbideei jaramonik egin gabe, ezkerretara pagadian sartzen den zidorra ikusi dugun arte. Hainbeste bidexken artean, bide bazterreko harri piloak esan digu horixe dela aukeratu behar duguna.

Hemendik aurrera, basoko bideak bihurgune asko du, baina galtzeko beldurrik ez dugu: pagadia seinale gorriz josita dago eta Mirutegiko tontorra ia beti bistan dugu erreferentzia moduan. Gainera orbeletan gustura gabiltza.


Atauko zirrikitua

Pagadian goazela, aldapa gero eta gogorragoan 20 bat minutu egin ditugu, azken zuhaitzak pasa eta harri biluziraino iritsi arte. Atauko mendateak Entziako murrua gainditzeko aukera eskaintzen du, baina azken orduotan euria egin du eta ibilbideko tarterik zailenari arrisku pixka bat erantsi dio horrek. Gainera, bide guztian topatu dugun elur apurra eguzkiaren izpiek nekez jotzen duten zoko honetan dago. Metro batzuk kontu handiz egin eta berehala gainditu dugu pasabidea. Urbasa eta Entziako goi larre zabalak ditugu parean eta hemendik aurrera ardiek, behiek eta zaldiek txukun-txukun zaintzen duten alfonbra leunak eramango gaitu tontorrez tontor.

Gaurko helburu nagusia, Ballo, hego-mendebaldean ikus daiteke, baina behetik atentzioa eman digun Mirutegiko gurutzea bisitatuko dugu lehenik (1.162 m.). 10 minutuan iritsi gara eta beste hainbeste behar dugu Balloren tontorra zapaltzeko (1.197 m.). Gailurrok ikuspegi ederra eskaintzen digute, baina haize zakarrak ez digu utzi luzaroan bertan gelditzen. Arrazoi horrexegatik egin diogu uko ekialdean zabaltzen diren Legaireko larreak bisitatzeari. Egun atseginago baterako utziko ditugu Mendiluzeko zutarria eta harrespila, eta zuzenean jo dugu Atau edo Surbeko tontorrera (1.155 m.). Badaezpada amildegira gehiegi hurbildu gabe, bertatik ikuspegi ezin hobea dugu nonahi: Sakana, Lautada, Urbasa, Aratz, Aizkorri... Aurpegiko gihar guztiak izoztu baino lehen jaitsi gara. Atauko atakan behera, haizearengandik babestuko gaituen txoko baten bila ibili gara. Indarrak berritu eta basoan sartu garenean, bide nagusia ezkerrean utzi eta errekaren zurrumurrua jarraituz zuzenago egin dugu beheranzko bidea. Ur biltegien atzetik iritsi gara Durrumara. Eta handik Egilatzera. Azken orduetan musika atseginagoak entzun ondoren, ez da erraza berriro ere N-1eko autoen joan-etorrira ohitzea. Eta ez gaitu batere harritzen Sakamantekasen edo beste edozeinen espirituak inguru hauetan aztoratuta ibiltzea; zarata honekin ez dago bakerik.

Juan Diaz de Garaio, nekazari eta psicokiller
Juan Diaz de Garaño Ruiz de Argandoña Egilatzen jaio zen 1821eko urriaren 16an. Arabako Lautadako hainbat herritan -Agurain, Alaiza, Izartza, Okariz eta Añua- jardun zuen laborari eta morroi lanetan. Bere «bestelako» lanak ere inguru horretan burutu zituen Sakamantekasek.

1870eko udaberrian burutu zuen lehen hilketa. Prostituta zahar bat izan zen biktima eta estrangulazioz hil ondoren, gorpua bortxatu eta labanaz sabela ireki zion. Hurrengo urteko udaberrian gauza bera egin zuen beste adineko prostituta batekin. Hurrengo bi krimenak 1872ko abuztuan izan ziren, elkarren segidan. Hirugarrena 13 urteko neskatoa izan zen eta laugarrena, berriro ere prostituta, baina aurrekoak baino gazteagoa. 1873 eta 1874an bi saiakera egin omen zituen baina, kasu hauetan, biktimek -beste prostituta bat eta eskale bat- ihes egitea lortu zuten. Urte batzuk pasako ziren Diaz de Garaiok bere helburu makurra berriro lortu arte. Ofizialki behintzat. Izan ere, badira leporatu zitzaizkion baino hilketa gehiago egin zituela pentsatzen dutenak. Lau aldiz ezkondu zen Garaio eta hiru aldiz alargundu. Emazteak erraztasun harrigarriz hil zitzaizkion, baina ez zuen inork frogatu ahal izan heriotza horietan senarrak zerikusi zuzenik izan zuenik. 1878 eta 1879an, berriro, Sakamantekasen bi saiakerak alferrikakoak izan ziren, baina urte horretako irailean bosgarrena erori zen eta handik bi egunera seigarren eta azkena. Biak inguruko nekazari gazte eta sasoikoak ziren eta hauekin Garaiok bere sadismoa muturrera eraman zuen gorpuak mutilatuz.

Ordurako Arabako Lautadan beldurra errotuta zegoen eta Sakamantekasen mitoak Arabako lurrak gainditu zituen berehala. Hiltzailea bilatzeko ahaleginak ere gero eta handiagoak ziren. Baina azkenean kasualitateak eramango zuen Diaz de Garaio justiziaren aurrera. Egilaztarra baserri berri batean sartu zen morroi eta inoiz ikusi ez zuen haur batek hatzarekin seinalatu eta «Hori aurpegia! Sakamantekas ematen du!» bota omen zuen. Garaio atxilotu zuten orduan eta, polizien harridurarako, atxilotuak bere krimen ilunak aitortu zituen. Gasteizko Polborinean garrotez hil zuten 1880an.

Garaiko kronikoek diotenez, Garaiok «Neanderthalen kaskezur eta kopeta du, masailezurra ohikoa baino handiagoa eta aurpegian asimetria ugari dauka». Lombrossok bere L'uomo delinquente liburuan deskribatu zuen kriminalaren profila zuen -gaur egun, noski, Lombrossoren teoriek ez dute baliorik, ezaugarri fisikoek ez baitute jarrera kriminalean zerikusirik-. Bere garuna 10 forensek aztertu zuten hil ondoren Gasteizen eta Madrilen. Ondorioetan bat egin zuten denek: Garaio ez zegoen eroa, bere erabakiak erabat kontzienteki hartu zituen.

Sakamantekas, trenez iritsitako mitoa
Sakamantekas Diaz de Garaio baino gehiago da. Hainbat belaunalditan Euskal Herrian eta hemendik kanpo ere haurrak izutzeko erabili den mitoa da. Baina Egilatzeko hiltzaileak une eta toki egokian egin zituen bereak «titulua» jasotzeko. Mitoa XIX. mende erdialdean sortu baitzen, ferrokarrilaren etorrerarekin batera. Zaldi eta gurdietara ohitua zegoen gizarteak errezeloz hartu zuen burdinazko tramankulu erraldoi hura; 100 km/h abiadura harrigarria zen garai hartan, harrigarriegia gauza onerako. Zurrumurruak zabaldu ziren berehala: abiadura haren sekretua gurpilei ematen zieten olio finean omen zegoen eta olio hura haurren gantz samurretik baino ezin zitekeen lortu. Horregatik trenaren jabeek gaizkileak kontratatzen zituzten haurrak bahitu, Manchester edo Liverpoolera eraman eta bertan galdara erraldoietan urtzeko.

Beldurrak bi lan egin zituen Sakamantekasen kasuan: lehenik mamua sortu zuen; ondoren, mamuari benetako identitatea eman zion, Diaz de Garaioren hilketak aprobetxatuz.


Azkenak
Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


EAJk eta Juntsek energia enpresa handiei ezarritako zerga ezabatu dute

Euskal Herriko eta Kataluniako indar eskuindarrek bat egin dute PPrekin eta Voxekin, zerga ez luzatzeko.


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Gorriz margotu dute Iruñeko Erorien Monumentua, ‘Caídos eraitsi’ eta ‘Faxismoaren aurka lehen lerrora’ aldarripean

Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.


Groenlandia erosi nahi dute

Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude