Udaberria atari


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Mokasinak eta Wittgenstein

Kontu jakina da; Ludwig Wittgenstein, ihes egin nahi baitzion unibertsitateak eragiten zion egonezinari, Puchberg herrixkara joan zen bertako umeen maisu izateko. Eta anekdota ere ezaguna da. Puchberg-eko auzo batek, sozialista eta iraultza zalea bera, kontsulta egin zion behin filosofoari: mundua aldatu nahi zuela, ez zuela beste ametsik, baina ez zekiela nora jo, zer egin, nola lor zitekeen halakorik. «Zer egin beharko nukeela iruditzen zaizu?». Wittgensteinek erantzun zion: «Ba, hobe ezazu zeure bizitza, eta zure bizitzak aldatzeko premia balu, aldatu. Horixe da mundua aldatzeko egin dezakezun balentriarik handiena».

Inoren jarduna juzkatzeko tentaldia dugunetan, inor horren mokasinak jantzita ibiltzeko aholkatzen digu siuxen esaldi batek. Bestearen mokasinak jantzi, bestearen barne-muinak ulertzen saiatu. Ahalegin noblea, noblerik bada. Halakotik asko beharko dugu guztiok ere inoiz bakegintza lortuko badugu.

Bestearen mokasinak janzteko gogorik gabe eta geure baitara begiratzeko gogorik ez, etsitzen hasita gaude gure mundutxoaren aldaketak ez ote duen esaten diguten baino luzeago joko. Eta, bitartean, hor ari gara entzuten, monotonia iraingarri batez, bonben hotsak han eta hemen, farfailarenak hemen eta han.


Eta pistolak isiltzean?

Zentsura beti besteek egiten digutena?

Aldizkari gero eta txukunago honen orain bizpahiru asteko azken orrialdeak Aingeru Epaltzaren Durangotik Azkoitira izeneko artikulu ausart bezain eskertzekoa zekarren: Azkoitiko udaletxean gertatutakoa kontrajartzen zien Durangoko azokan izandako zentsurari buruzko hausnarketei.

Artikulu osoan ez dago alferrik galtzeko deus gizenik. Pasarte bat hautatzen hasita, hona bat: «Pistolak isiltzean dena posible izanen dela errepikatzen dutenek ez diote tamaina hartu gure indiferentziak zulatutako arrailaren sakonari».


Sogalinda (Entretenimendu lexikoak: I)

Lexikoaren bideak, jainkoarenak bezala, ezin antzemanezkoak dira, horretaz konturatu nintzen orain gutxi.

Gurutzegrama bat egiten ari nintzen gaztelaniaz. Erantzun behar nuen definizioetako batek bitxikeria bat zekarren: Hermosas cuerdas? No, lagartijas. Hitz joko baten usaina hartzen nion, baina ez nuen erantzunaren arrastorik, eta aurrera segitu nuen, ea galdera kriptikoa argitzea lortzen nuen gurutzegramaren goitik beherako eta ezker-eskuineko hutsuneak bete eta gero. Halako batean bukatu nuen gurutzegrama, eta baita erantzuna topatu ere: sogalindas.

Ez nuen erantzuna ezagutzen

«Sogalinda, lagartijas, sogalinda, lagartijas…» hasi nintzen hausnarrean, eta pentsatzen nuen: «Sogalinda horrek ez dik ba zerikusirik izango gure sugandilarekin?».

Gurutzegrama bukatu berri, une hartan hasi zen, ordea, nire benetako entretenimendua. Gaztelaniazko hiztegian begiratu nuen lehendabizi. «Sogalinda. F. Vizc. Lagartija». Ederki, poztu nintzen ni, gaztelaniak bizkaieratik hartu dik hitza, sugandila hitzaren forma ugarietako batetik. Gauza bera esaten du Josu Gómezen Vocabulario popular de Bilbao hiztegiak ere. «Es voz vasca».

Kito, misterioa argitua geratu zen.

Bat-batean, ordea, orain urte batzuk umeentzat idatzitako ipuin batez gogoratu nintzen. Bertan ageri den sugandila protagonistak Dindirri du izena eta baita liburuak berak ere… Gogoan dut sugandilaren izenak ez ninduela batere bete, baina, izen hobeago baten faltan, Dindirri hura onetsi nuela.

Telefonoa hartu eta merkatuan dauden ale guztiak erretiratzeko eskatu nion editoreari. Berrargitalpena egin nahi nuela, liburuan ageri den protagonistari Sogalinda ez deitu izanaren barkamena eskatzeko modu bat izango zela berrargitalpena… Sugandilari Dindirri izena kendu eta Sogalinda deitu nahi niola. Prestatzeko liburuaren edizio berri bat.

Esan didatenez, editorea erotu egin ote naizen zabaltzen ari da bazterrik bazter.


Txista-txista (Entretenimendu lexikoak: eta II)

Orain gutxi Txista-txista izeneko artikulu bat idatzi nuen Berrian. Adiskide batek: «Zer arraio da txista-txista?» Lehen kolpean, aitor dut, adiskidearen ezjakintasunari egotzi nion galdera. Baina nire lehen kolpea okerra zen, adiskidea ni baino iaioagoa baita lexiko kontuetan. Gainera lagun arte ugari samar batean nengoen eta inork ez zuen espresioa ezagutzen. Orduan? Adarra jotzen ari ote zitzaizkidan? Pazientzia bildurik, esan nien: «Ogi-mutur bat saltsa batean bustitzea duk txista-txista egitea!». Denek jarri zuten aurpegiagatik, berehala ohartu nintzen espresioa nirea eta nire inguruarena zela. Partikularra, mugatua, nire familiaren eremukoa. Baina nik, pentsaturik txista-txista egitea etxera joan edo lo egin bezain arrunta zela, titular bihurtu nuen nire irakurle gehienek ulertuko ez zuten espresioa.

Halatsu gertatzen zaigu sarri gure uste eta gure egiekin ere: gurea soilik dena mundu guztiarena behar duela pentsatzen dugu.


Dama

Neure buruari jarritako obligazioa da nire bizitzarekin zerikusiren bat izan dutenen -edozein klasetako zorren bat diedanen- hiletetara ahal dudan guztietan joatea. Azken bolada honetan hileta askotara joatea egokitu zait. Hileta batzuetan nire esker ona eta miresmena adierazi nahi izan diet euskal munduan oso ezagunak diren hainbat pertsonei. Beste hileta batzuk, berriz, kaletar xumeenak ziren: bizitzaren uneren batean nirekin topo egin eta ordutik esker ona eta mira gorde izan diedanenak: ikastolan ibili nintzen garaiko ikasleen gurasoren baten hileta… familiarteko baten bisitan joanda herriko zahar-etxean ezagutu dudan Alzheimerrak jotako egoiliarren batena…

Elizkizun horietan auskalo non ibiltzen den nire burua, baina ikasbide sotil bezain eraginkor bat barneratzen ari naiz -eta ez da etekin kaskarra- intsentsu-usaineko ordu horietan: denok berdintzen baikaitu, heriotza da ezagutzen dudan damarik demokratikoena.


Bastoia

Irudi xume bat: nire etxetik hurbil dagoen parketxoan agure bat adarra jotzen beste bati, bigarren honek bastoi bat daramalako.

- Hire edadean eta bastoiarekin? Hireak egin dik!

Bigarrenak, bastoia airean astindurik, mehatxu egin dio adar jotzaileari. Ez zaio txantxa gustatu.

Pitagorasek nahiago omen zuen esperientziaren bastoia, fortunaren gurdi gaztea baino. Baina garai batean bastoia, autoritatearen eta esperientziaren ikurra izateaz gainera, bazen dotorezia halako baten sinboloa ere: dandiek-eta bastoia erabiltzen zuten, ez haren premia zutelako, beren maila sozialaren zein finezia artistikoaren kategoria azpimarratzeko baizik. Gaur egun, berriz, inork ez du gustuko zahartzen hasi dela edo arazo fisikoak dituela erakustea. Bizitzaren aro deigarriena gaztaroa baita, hura imitatzera jartzen ditugu ahaleginak, egia handiak estaltzeko kremak eta gezur txikien ukenduak. Gaur bastoia behar duenak ere nahiago bastoirik gabe, ez baitu gogoko hirugarren hanka baten premia duela aitortzea.

Ahulezia fisikoa ez baitago ondo ikusia, zaharrek ere zaindu egiten dute beren irudia. Utikan bastoiak! Eta bastoiari uko eginez, uko egiten diote sinboloari -garai batean bastoiak adierazten zuen autoritateari-, eta errealitateari -bizitzan zehar irabazi bai, baina guk aitortzen ez diegun esperientziari-.


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude