"Itzul" webgunea


2021eko uztailaren 20an
Zorionez, ez noa ezer berririk esatera: badirudi euskaldunok Interneteko trena lehenago iritsitako beste hainbat tren baino azkarrago hartu dugula. Badira blog biziak eta badira webgune mezu-truke handikoak: "Itzul" da horietako bat.

Horizontala da: nornahik hartzen du parte, laguntza eskatzeko bezala emateko, informazio jakingarria besteren eskura uzteko edo besteak berera bildu nahian, gogatu nahian; parte hartzaile guztiak desberdinak dira noski, talentu naturalak eta alorrean sartutako lanak eta emandako orduak bereizten dituzte, badira izena merezita bereganatua dutenak eta horiek ere hartzen dute parte, era berezian nahi baduzue, baina besteak bezalatsu.

Erlauntzaren irudia etorri zitzaidan mezu-trukaketa irakurtzen hasi berritan: erlauntzan, badakizue, gehienak eme antzu langileak dira, polena bildu eta eztia eta argizaria ekoitzi eta beldarrak gobernatu aritzen direnak, badira erle ar alferrak eme erregina ernaldu beste lanik hartzen ez dutenak. Oraingoz alferrena ni naiz, erle langileen ekarria begiratu, xurgatu edo zurrupatu bai, baina ordainetan ezer eskaintzen ez dudana, inor ernaldu gabe.

Gaztelaniazko "al tres bolillo" zer da? Adibidez «kale-argiak bi espaloietan banatzeko ohiko modua, edo lorategietan landareak lerroka jartzeko moduetako bat. Esan nahi du elementuak -direnak direla- bi lerro paralelotan jartzen direla, baina ez aurrez aurre, baizik eta lerro bakoitzean jartzen den elementu bakoitzari pareko lerroko elementuen arteko tarte hutsa dagokiola; hau da, bi lerroetako elementuak batuko lituzkeen lerroa sigi-saga lerroa izango litzateke, zerra-hortzen profila bezalakoa...» ez zaizue zehatza eta ederra iruditzen?

Baina delako web orri hori, Arantzazuko frantziskotar fraideek idazten dute? Ez dago gatz eta piperminik? Zozoa horratik. «Azken bolada honetan, Islamaren profeta asko aipatu da, baina nola esan behar da euskaraz? Espainieraz pentsatzen dutenentzat "Mahoma", jakina, baina zergatik horrela esan behar da euskaraz, besterik gabe, mundura begiratzeke?. Eta Iparralde zer? "Mahoma" lau probintziako kontua da, ez Zazpi Probintzietakoa. Euskal Batuaren mesederako, "Muhammad" edo "Mohammed"erabili behar da. "Mahoma" erabiltzeak diosku euskal kultura cultura vasca dela, gaztelaniaren orbitan dagoen kultura bat. Ez al litzateke posible izango Mahoma izena -eta izen horren beste formaren bat ere bai- euskarak berez egokitutako izena izatea -gaztelaniarekin kointzidentea bada ere?-. Ba al dakizu nola esaten den izen hori gainerako erromantzeetan, hala nola katalanez edo aragoieraz, edo nola azaltzen den haren aipamenik nafar erromantzearen formak biltzen dituzten testuetan?».

ETB1eko Mihiluze programak ere eman du zer idatzia. Gaztelaniazko langostinos salvajes euskaraz otarrainxka basatiak desegokia ote? Desegokia ez bada izendapena, programaren jokabidea desegokia ez ote?

Bihotzetiko bozkario profesionalek ere badute inoiz tarterik: «Barkatuko didazue harrokeria, baina gaur ‘eureka’ bat atera zait mezu bat iritsi zaidanean, zientzialari bati beraren iragarpen teoriko bat datuek enpirikoki frogatzen dutenean ateratzen zaionaren modukoa. Izan ere, esana nuen nik, aspaldi, azkenean edozer gauza bihurritzeraino iritsiko zela gaztelaniazko prosa, nominalizazio-estilo gupidagabera behartzeko, baina ez nuen espero hain azkar eta hain biribil iristea adibidea. Deshabituación tabaquica. Tamala da, zinez, azken (aurreko) urrats hori egitera ausartu den pioneroaren izena isilik geratzea. Hura fama-leihoratzen den bitartean, hala ere, beste berri bat badugu gurean, beste eureka bihotzetikoago bat jaulkiarazi behar ligukeena, guztion itzultzaile-heldutasunaren seinale den neurrian, euskaratzaileak ez baitu, hara, ‘Desohikuntza tabakolaria’ edo halakorik eman, honako hau baizik: ‘Tabakotik desohitzeko terapia’. Berri onak ere berri izan litezke, ezta?».

Lehenik -haien oniritzirik eta gaitzespenik gabe egingo ahal nuen!- artikulu hau idazten lankide izan ditudanei eskertzea dagokit; bigarrenik, nire alferkeria, poxi bat bada poxi bat, zuritzeko baliotxorik izango balu artikulu honek!


ASTEKARIA
2006ko martxoaren 12a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude