argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Nafarroa Bai-n (NABai) arazoak egon badaudela onartu du Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek Berria-n otsailaren 26an egindako elkarrizketan. Hori bai, Ā«ez dira oztopo mugiezinakĀ». Orain arte ikusi diren arazo nagusienak, NABai 2007ko foru eta udal hauteskundeetara aurkeztea publiko egitearen unetik etorri dira eta batez ere EAk jarritako arazoak izan dira, besteak beste, EAko nazio mailako zuzendaritzak argi ikusten duelako NABai Espainiako hauteskunde nagusietara aurkeztea, baina ez horren argi Nafarroako Legebiltzarrera aurkeztearena. Horrez gain, argi dago NABai-ren baitan badela Aralar eta EAren arteko lidergo borroka; zerrenden osaketa beti bada korapilotsua, halako koalizio batean are gehiago.