argia.eus
INPRIMATU
Aznar izango da PPren konbentzioaren ardatza (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 19a
Martxoaren 3an konbentzio politikoa egingo du PPk. Gai asko ditu prestatuak ekitaldirako, gai orokorrak gehienak, Zapateroren Gobernua oposiziotik higatzeko modukoak. Baina gai horiek guztiak bazterrean geratuko dira eta benetan garrantzia hartuko dutenak PSOEren Gobernuaren «terrorismoaren aurkako politikak» eta Espainiako lurraldetasunarenak izango dira. Areago kontuan hartzen badugu, Jose Mari Aznar izango dela izarra, berak egingo baitu eguneko diskurtso nagusia.