Urtebete metro karratuko


2007ko otsailaren 21ean
Elkarrekin bizi nahi duen lagun pare batek etxebizitza aurkitu du. Hautatu duten etxea konpondu behar den arren, ez omen da oso garestia, 210.000 euro besterik ez. Konponketak barne, 264.000 euro edo. Banketxe batzuk bisitatu ondoren, kreditua eta guzti hitzartu dute. 30 urtetarako hipoteka egingo dutenez, hilero 700 euro ordaindu eta kito. Neskak bere behin-behineko kontratuarekin jasotzen duen soldata baino apur bat gehiago da, baina ez dio ardura, mutilak zertxobait gehiago irabazten du-eta. Nire lagunak pozarren daude, gurasoen etxean betirako bizitzera kondenatuta zeudela uste baitzuten.

Dena dela, nire lagunak bezain pribilegiatuak ez diren pertsonak badaudela kontuan hartuta, Bilbao Bizkaia Kutxak zeresan handia eman duen eskaintza berria plazaratu du: 50 urtetarako hipotekak. Horrela, zorte pixka batekin, 50 metro koadroko etxea lortuta, mende erdia duzu ordaintzen joateko. Jon Maiaren ideia den izenburuak dioen bezala, urtebete metro karratuko. Ez dago txarto oinarrizko eskubidea omen den zerbaiterako, ezta?

Giza Eskubideen Deklarazioaren 25. artikuluaren arabera, etxebizitza izateko eskubidea elikadura, jantzia, medikuntza eta zerbitzu sozialen maila berean dago. Arazoa zera da: Hor ez dela azaltzen nolakoa izan behar den etxebizitza hori. Eta gainera, eskubide guzti hauek baino askoz lehenago, 17. artikuluan hain zuzen, jabego eskubidea dago. Eta ondorengo guztia, antza, horretara makurtu behar da, gure munduak era oparoan eskaintzen dizkigun adibide ugariek behin eta berriz frogatzen dutenez. Bizi dugun egoera bitxia ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da eskubideen arteko mailakatze hori kontuan hartzea.

Kaleratu berri diren datuen arabera, EAEn bi mila pertsona inguru daude etxebizitzarik gabe, haietako %14 kale gorrian. Hauekin batera, inork zenbatu ez duen jende kopuru handia, Hegoaldetik heldutako etorkinak gehienak, erabat pilatuta bizi dira gure artean azken urteotan ia ezezagunak ziren baldintzetan. Hauetako edonori hain ugariak diren etxe hutsen bat okupatzea otuz gero, kartzelan amaitzeko arriskua dute, okupazioa delitua baita egungo Zigor Kodean.

Une honetan, EAEn lurzoruari buruzko lege berria aztertzen ari dira, Madrazok aspaldi agindu eta sekula gauzatzen ez dena. Legebiltzarrean onartuko balitz, pozik hartuko nuke. Baina arazoa askoz haratago doa, etxeen prezio ikaragarria ez baitago lurraren prezioarekin lotuta bakarrik. Besteak beste, oso merke ateratzen da etxe huts bat gorde eta harekin espekulatzea, bizilagunik gabeko etxeek duten zerga-zama oso arina baita. Lurra merkatu nahi da, eraikuntza berriak merkeagoak izan daitezen, baina jada espekulazioaren zurrunbiloan sartuta daudenak ukitu gabe. Izan ere, jende gehiegi dabil dinamika horretan horri buruzko legedi gogorra erraz onartua izateko.

Ez dakit zenbat pintada ikusi dudan inmobiliarien kontra: "Espekulatzaileak", "lapurrak", eta abar. Seguruenik, gure kaleetan horrelako gero eta gehiago ikusteak zerikusia dauka etxebizitzen prezioaren igoerarekin, baina ez dut uste honen arrazoia direnik, ondorioetako bat baizik. Etxebizitza daukagun guztiok -nahiz eta, hipotekari esker, benetako jabea bankua izan- negozioa egin nahi dugu askoz merkeago erosi genuen adreilu pilarekin. Aparkaleku triste batek 72.000 euro balio izatera heltzen den garai miresgarri honetan, bere etxea apur bat merkeago saltzeko prest dagoena tonto hutsa baita. Eta horrela, bankuen mesedetan baino ez doan itxurazko negozioan murgilduta -zenbat eta prezio altuagoa, korritu handiagoak-, bata bestearen harrapakeriaren beldur, inora ez doan espiral batean gora eta gora goaz. Hori bai, gure inguruan milaka etxegabe egotearen erantzukizuna ez da gurea, politikariena, sistemarena, edo halabeharrarena baizik.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude