Nafarroa, dena eta ez dena


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gertatu zen bezala kontatuko dizuet: 2002an, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Genevan duen egoitzan nintzen Hizkuntz Eskubideen Behatokirako lanean. Parte hartzen ari nintzen batzordeak bere bilkura eten eta ordu batzuk neure gisara ibiltzeko bainituen, bertako liburutegira joateko probestu nuen. NBEren liburutegia, 1927an John D. Rockefeller aberats sonatuak NBEri egin zion emaitza handiaz ongi hornitua, ezaguna da nazioarteko harreman eta zuzenbide arloetan duen liburu funtsagatik. Liburutegiaren zokoak miatzen hasi eta Dictionnaire de Géopolitique (Yves Lacoste [zuz.], 1993, Paris, Flammarion) eskuratu nuen. Liburukotea begiratzen ari nintzelarik jakinmin zozoak eraginda NAVARRE bilatu nuen. Eta hona hemen sarrera horri zegokion testuaren lehen lerroak: "La Navarre (Nafarroa en basque) est la province d'Espagne que les nacionalistes basques voudraient voir unie à la Communauté Autonome du Pays Basque (CAPV), car elle constitue … leurs yeus une partie fondamentale du territoire de la 'nation basque'. Elle est plus vaste que les trois autres provinces basques réunies dans la CAPV".

Aitortu behar dut Nafarroaren definizio (geo)politiko horrek biziki harritu ninduela, bere baitan duen kutsu ideologikoaz gain, metodologikoki eztabaidagarria baita oso, zerbait definitzea zerbait hori ez dena aipatzetik hasita. Nafarroaren definizioan garrantzitsuena dena baino ez dena bailitzan, haren huts, gabezia edo ez izatea.

Nik uste nuen Nafarroaren estatus politikoaren inguruko etengabeko kuestionamendua gure ajea baino ez zela. Eta guretik kanpo berriz, eta are gehiago geopolitika hiztegi batean, ez litzatekeela itxita ez dagoen kontu gisa hain garbiki azalduko. Halako definizio bat statu quora doituko zela, ezarrita dagoen egoera eta estatus politikora, bertzerik gabe. Baina ez, hiztegi geopolitiko horren hitzetan Nafarroa, deus baino lehenago, euskal abertzaleek Euskal Autonomia Erkidegoarekin bat eginik ikusi nahiko luketen probintzia espainiarra da. Definizioak harrituta utzi baninduen ere, ez dut okertzat ematen. Definizio geopolitiko bitxiagorik ere ezagutu dut, adibidez, Gran Enciclopedia de Navarrak (1990, Iruñea, Caja de Ahorros de Navarra) VASCONIA sarrerako ematen duena: "Banco de".

Definizio guztiek euren abiapuntu eta helburua dituzte. Eta gurean ere Nafarroa denari baino ez denari erreferentzia egiten dioten sasidefinizioak ez dira bitxiak, hagitz baliabide errepikariak baizik. Hiztegietako definizioez landa, Nafarroako Gobernuak promozio kanpainetarako aukeratu duen Reyno de Navarra epiteto turistiko-instituzionalak atentzioa ematen du, berriz ere Nafarroa ez dena baita Nafarroa definitzeko hautatu den elementu nagusia. Eta paradoxikoa badirudi ere, Nafarroak behiala izan zuen estatus politiko burujabe horren nostalgia politikorik ttikiena ere ez duten eta Nafarroa Espainiaren uztarpetik baino ikusi nahi ez duten horiek dira, hain zuzen ere, Reyno de Navarra hautatu dutenak reynomania zaletasun berria zabaltzen hasteko. Horrela, Reyno de Navarra hautsontzi, platertxo, txapela, kamiseta, estadio eta halako souvenir gehiagotan munduratzeko nortasun ikurtzat hartuta, aldarrikapen politiko gisa erabat baliogabetu dute. Argia izan da gero Nafarroako Gobernua leloa hautatzean, Nafarroaren erresuma nortasun elementu historiko-heuristiko indartsua baita eta ederki dakite horretaz jabetzen denak bertze inori, eta bereziki Nafarroako Erresuma horren gauzatzea izan litekeen euskal abertzaleen proiektu politikoari, erabiltzeko aukera kendu diotela.

Segituko dugu Nafarroaren gainean ematen den irudi instituzionalarekin eta berriki bere ateak zabaldu dituen Nafarroaren historiaz egin den erakusketarik handienari erreparatuko diogu. La Edad de un Reyno erakusketa -Iruñeko Baluarten ikusgai- adibide ona da ikusteko historiografia nola bortxatu eta bihurtzen ahal den egungo Nafarroa instituzionalaren interes ideologikoen neurri eta mesedera. Interesgarria da aztertzea Nafarroa izan denetik zer agertzen den eta zer ez, zer den erakutsia eta zer isilarazi edo ezkutatua; zer hanpatu eta nabarmendua eta zer baztertu eta zokoratua. Adibidez, erakusketak hartzen duen garaian, X. eta XIII. mendeen bitartean, nafar gehien-gehienen hizkuntza -eta anitzena bakarra- euskara zenik aipatu ere ez da egiten. Areago ere, Nafarroan inoiz euskararik egon denik ere ez. Ulertzekoa da baldin badakigu Antso Nagusia euskaldunen errege izan zenaren gaineko erakusketa egitea Udalbiltzaren egitasmoa izan zela eta Nafarroako Gobernuak mehatxu horri bere erantzun instituzionala eman nahi izan diola xede garbiari men eginez: Sancho III el Mayor erregea espainiartasunaren aitagoia bailitzan agertzea.
Gauzak horrela, aginte aulkietan jarrita dauden nafar eskuindar espainiazaleak gaurgoitik Nafarroaren konkista eta menperakuntzaren gaineko irrealitatearen diskurtso instituzionala lantzen eta gizarteratzen hasiak direla barrundatzen dut eta beldur naiz 2012an euren aginte aulkietan segitzen badute, zer ipuin eta loria kontatuko diguten Nafarroa gogo betez eta bihotzak eramanik gaztelaniaratu zen V. mendeurrenean. Abisatuta gaude.


Azkenak
2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | Leire Ibar
Nafarroako Musika Kontserbatorioko hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik

Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]


2024-11-26 | Iñigo Satrustegi
Lorategiak eta lorezainak zaintzeaz

RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.

----------------------------------------------

Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Guraso bileran hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


Eguneraketa berriak daude