Hain "xelebre" al gara euskaldunok?


2021eko uztailaren 19an
«Nazkatuta nago ikusteaz euskaldunok nola egiten dugun barre geure burua gutxiestearen kontura" -esan zidan lagun batek. Horretaz pentsatzen hasi eta arrazoi zuela iruditu zitzaidan. Burura etorri zitzaizkidan zer antzerki mota eta zein telebista saio atsegin ditugun. Benetan, hausnarketarako gaia zela otu zitzaidan. Hain "xelebre" ikusten al dugu geure burua? Hain "alproja" ikusten al gaituzte atzerritarrek? galdetu nion neure buruari.

Horretan ari nintzela, Marga Iñiguez pedagogo eta filosofo madrildarrak Hik hasi aldizkarian esandakoa ekarri nuen gogora. Berak horrela ikusten du euskalduna: "Kultura bakoitzak bere sortzeko modua du. Hemen ezaugarri batekin egin dut topo: sinbolikoagoak zarete. Hitz bakoitza sinbolo bat da. Oso interesgarria da jendeak nola sinbolizatzen duen, eta zer puntutan jartzen duen ekintza. Jakin nuenean aditza esaldiaren azkenean doala, "lan egiteko modua bezalaxe da eta" pentsatu nuen. Beti bukaeran egiten da ekintza, ebazpen bezala, eta oso azkar, baina behin pauso batzuk eman eta gero, eta ez hasieran. Niri hau asko interesatzen zait. Eta baita jendea zer emozionala den ikustea ere, nahiz espresatzerakoan erreparoak izan batzuetan. Jendea oso sentibera da, eta aldi berean ekintzaz azkarra, eta bi puntu horiek oso interesgarriak iruditzen zaizkit lantzeko."

Marga 16 herrialdetan aritu da lanean (AEBak, Mexiko, Argentina...) eta lan-harreman luzea du Euskal Herrian. 13 urtetan telebistan aritu da haurren eta nerabeen programetako aholkularitza pedagogikoa eskaintzen. Berak esandakoa, kriteriodunaren eta ongi pentsatutakoaren ondorioa da, zalantzarik gabe. Modu positiboan ikusia. Euskaldunongandik zer espero lezakeen pista ematen diguna.

Eta guk nola ikusten dugu euskalduna? Zer diote gutaz? Topikoei eta karikaturei kasu eginez, galderei erantzuten ausartuko al gara? Hori bai, modu positiboan, aurrera egiteko geure buruaz zer espero genezakeen hausnartuz:

Atzerrira lanera joan diren euskal joakinei buruz zera diote:

- "Burugogorra" da. Buruan zerbait jartzen bazaio, hura lortu arte arituko da. Langilea, pertseberantea...

- Solidarioa. Euskal Herrian hain biztanle gutxi izanda, nazioarte mailan milaka misiolari, bolondres eta kooperante dabil laguntza lanetan.

- Antolatua. Hori diote kanpotik etorri, eta zenbat elkarte mota, koordinadora, bilgune, kontseilu eta abar dauden ezagutzen dutenean.

- Tradizioaren maitalea eta berritzailea. Herri kirolak, euskal pilota mota desberdinak... bertsolaritza, inon ba al dago hain antolatua eta garatua?

- Lagun artekoa. Elkarte gastronomikoak, koadrilak eta abar ezagutzerakoan.

- Identitatearen defendatzailea. Horrela diote: "Zuen identitatearen defentsa egitearren gatazkan sartzeko prest zaudete".

- Sortzailea eta iniziatibaduna. Egoera zailetan ikastolak, gau-eskolak, herri aldizkariak, irratiak, egunkariak, telebistak eta abar sortzean.

- Kooperatiboa. Kooperatiben mundua eta antolaketa ezagutzen dutenean.

- Kirolaria. Ikusi besterik ez dago mendizale federatuen kopurua eta zenbat kirol praktikatzen diren gure Herri txiki honetan.

- Parte-hartzailea. Intuitiboa, berezko nortasunekoa -bi edo hiru euskaldun elkartzen direnean, nahiz euren artean ongi eraman, bakoitzak bereari eutsiko dio-... eta horrela jarrai genezake.

Laguna urrutiago heldu zen: "Gainera, arduratzen nau batez ere, zer baserritar klase aurkezten diguten».

Izan ere, errepideak direla, azalera handiko saltokiak, industrialdeak edota beste azpiegitura mota dela, baserri gehienak baztertzen ari dira, itotzen... akabatzen. Gauza asko galduko ditugu baserrien desagerpenarekin: bertako hizkuntza eta kultura, naturarekin duen harremana, transmititzen dituen balioak, antolatzeko duen era... Bizitzeko estilo bat azken finean.

Munduaren aurrean gure burua aurkezteko ditugun balioak erabili nahi dituzte barre-eragile. Gure hezkuntzaren oinarriak izan beharko luketenak, hain justu!


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude