argia.eus
INPRIMATU
Torturaren biktimak (Bero-beroan)
2007ko otsailaren 21
Gaur gaurkoz Espainiako agintariek ez dute torturarekin amaitzeko borondaterik. Gertakizun asko dira jarrera horren erakusle, baina horien artean nabarmentzen da azken urteotan torturaren sinbolo bilakatu den Unai Romanoren aurpegia. Bere tortura salaketak artxibatzeaz arduratu den epaitegiak bere aurkako salaketa iradoki du, eta Guardia Zibilak salaketa jarri du gaztearen aurka, besteak beste, honek gezurra esatea eta tortura salaketak egiteko ETAren aholkuak jarraitzea egotziz. Guardia Zibilaren aginte maila, inpunitatea eta mehatxu ahalmenaren ondorio argienak dira salaketa hauek. ETAk eta ezker abertzaleak oro har, biktimei buruzko hausnarketa sakona egin eta plazaratu beharko du, bizikidetza berri batek eskatzen duen ondorio guztiekin. Baina gobernu desberdinek ere giza eskubideen urraketan izandako jarrera autokritikatu eta beren jardunak sortutako biktimekiko beste horrenbeste egin beharko lukete, eta oraingoz alderdi eta erakunde nagusietako agintariak urruti daude halako jarrera batetik.