argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 20a

Aitor Arana idazle legazpiarrak Donostia Hiria saria jaso du antzerki atalean, Editorea obrarekin. Editoreen botere gehiegikeria salatzen du Aranak bertan. Ipuin atalean, aldiz, Xabier Etxaniz Rojo gailendu da. Marrazkiak narrazioari esker eskuratu du saria.

Alex de la Iglesiak El Código film laburra paratu du Interneten, Notodofilmfest.com sareko jaialdiaren baitan. Laburra Leonardo Da Vinciri eginiko elkarrizketa xelebrea da. Bertan Da Vincik kodigo famatuaren benetako istorioa kontatzen du. Irabazleak martxoaren 7an jakinaraziko ditu jaialdiak.

Biarritz baletak ikuskizun berria apailatu du: Don Juan, W. A. Mozart eta C. W. Glucken musika eta Thierry Malandainek egindako koreografia duen obra. Otsailaren 25 eta 26an ikusi ahal izango da estreinakoz, Biarrizko Gare du Midin.

Fermin Muguruzak bakarkako laugarren diskoa grabatu berri du Kingstonen, Jamaikan, Bob Marleyren oinordekoen estudioan. Diskoa grabatzeko Euskal Herriko eta Jamaikako musikariak izan ditu lagun, Xabi Solano trikitian, Xabi Pery gitarran, Rita Marley kantuan... Udaberrian izango da diskoa kalean.