Gotzon Barandiaranek hitzok izkiriatu zituen Berrian: «Irakurlea izaki inteligentetzat hartzen duen kritika behar dugu (...) Egileari elkarrizketa egitea liburua ezagutarazteko modua da (egilea ezagutarazteko bitartekoa ez denean) ez da kritika; liburuaren laburpena egitea edota editoreak bidalitako testua dagoenean ateratzea hedapena edota promozioa izan daitezke baina ez dira kritika. Horiek guztiak, liburuek salerosketarako produktu legez duten balioarekin dute harreman zuzena, bereiz ditzagun literaturatik».
Anarik adierazpen hauek egin zizkion Xirikari: «Atzera begira jartzean, konturatzen naiz melodiak ez direla zaharkitzen, abestien letrak aldiz bai. Badira zenbait letra jada ez ditudanak sinesten; ez nituzke berriro idatziko. (...) Beste batzuk, ordea, mantentzen dira».
Unai Iturriagak Ukri esanak: «Badago jende bat zeozergatik ez jakona gustaten bertsolaritza hartzen dabilen bide konkretu bat. ‘Hau ez da bertsolaritza’ hori jende moderno askoren barruan dago, ez dabe gustoko bertsolariek okupaten daben espazio barri hau. Bertsolariak, lehen, figura interesanteak ziran literarioki-eta, irudi mitikoa eukien, txapela sagardotegietan eta abar. Jakina, jende arrunta garanean, emoten dau jendeari ez jakola gustaten. Bertsolari ez-jakina ondo dago, baina bertsolaria eta gainera ondo idatzi ere bai... 'Ea lekua kendu behar deuskuen...'. Uste dot hori ere badagoala».