Energia nuklearraren aldeko kanpaina hasi dute berriro ere Gobernuek eta zientzialari askok. Sistema berriak dauden ziurrenak, garbienak, sostengarrienak... bailiran aurkezten dituzte.
Chernobil bat eta hama milaka urtera eragina duten hondakin erradiaktibo mendiak ez badira nahikoa arrazoi, lasai, aldeko arrazoi bakarra ere kontra dute eta: ez dira errentagarriak. Gaur munduak kontsumitzen duen energiaren %6 bakarrik sortzen dute nuklearrek, Energiaren Nazioarteko Erakundearen arabera. Munduko energiaren %19 bakarrik energia atomikoz sortzekotan, munduan 1.000-1.500 zentral berri eraiki beharko lirateke »egun 440 daude». Eta bukatzeko, munduan ez dago energia nuklear masiboa mantentzeko behar beste uranio. Zentral nuklearrek erregaitzat duten uranioa 54 urterako dagoela kalkulatzen da, eta hori egungo energia nuklearraren produkzio motela jarraitzen badugu.