Kultur gune berriak


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela urtebeteko artikuluan letra txikiz idazten den astegunetako kultura aldarrikatzen nuen. Horretarako, George Lakoff-en eta Mark Johnsonen Metaforas de la vida cotidiana liburua aipatzen nuen, autoreen iritziz, eguneroko metaforek egundoko eragina dutelako bizitzari buruzko pertzepzioan, eta, ondorioz, baita gure pentsamenduen antolaketa eta ondorengo jokabideetan ere.

Beste bik jarraitu zioten aipatu artikuluari. Gizartearen martxa erregulatuek atsedenaldia eta norbere bidetik bueltatxo bat ematea ere eskatzen dutela-eta datorkizue hiruron zikloa ixtera doan laugarren hau.

1. Ekimenak eta forma.
Espazioen metaforei heldu nahi diet oraingoan. Horra, urrutiegi joan gabe, euskal kulturan hain sustraiturik dugun bat: frontoia. Alegia, norbera, bestea, lehia eta publikoa.

Formari dagokionez, ezker horma, aurreko horma eta korrika egiteko gune luze bat ditu. Ezker hormak muga bat jartzen digu. Eskuineko alde irekiak, berriz, ihes egiteko gonbitea. Gonbitea baino ez da, ordea, hortxe baitugu publikoa, gure jokoa txalotzeko edota epaitzeko gertu. Aurrera begiratu beharra besterik ez da geratzen, beraz, pilotari emanez, zuzen edo ertzetik, gertu edo urrun, goregi bota gabe, beheari ere eutsiz, indartsu, tirtikin edota pattal, baina aurkariari tantoa ateratzeko prest, beti.

2. Tradizioa eta etorkizuna
Ez dut ezer frontoien kontra. Aitzitik, gure frontoiak baino leku polibalenteagorik ez da askorik egongo Europa osoan. Tesi oso bat egin daiteke frontoien erabileraz.

Erabilpen horietako askotan, ordea, frontoiak bere berezko funtzio lehiakorra galdu egiten du. Espazioa bera izanik, beste erabilpen bat ematen zaionez, eraldatu egiten da. Nola? Jendearen nahi eta ekimenen bidez.

Egungo joera kulturaletan ekimen horiek guztiak aurretiaz pentsatzeko apustua egiten da -edo egin nahi da-. Ekonomiaren gizarte kulturalean estrategikoki eraikitzen da Kultura -edo eraiki nahi da, behinik behin- gune "inteligente" berrien bidez. Leku batek ez du ezer bermatzen, baina lekuaren formak pista asko ematen dit toki horretan egitea gura denaz.

Tabakaleraren edifizioa, esate baterako, eraikin eder eta handi bat da, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro izen ponpox eta ederrarekin bat datorrena. Baina nola banatuko da espazio erraldoi hori? Zer bultzatuko da, ekimena ala ikusmira? Zein izango da protagonista, eguneroko lana ala lanaren emaitza? Nola banatuko dira ehundaka metro horiek? Pasilorik egongo al da? Eta, eskailerarik? Zenbat metro karratu eskainiko zaio sorkuntzari, zenbat harremanari, zenbat formazioari, zenbat ekonomiari, zenbat trukeari, zenbat publikoari, zenbat adituari, zenbat artista kideari, zenbat auzoari, zenbat hiriari, zenbat munduari? Eta zer forma emango zaio horri guzti horri?

Arrazoia duzue. Kultura ardatz duten guneek barne dinamika konplexua eskatzen dute; eta, nola ez, emozioen kudeaketa eraginkor bat. Emozioa sortaraztea eta emozio lantzea bi gauza ezberdin dira, ordea. Leku erraldoiek emozio handiak sor ditzakete, futbol zelai batek edo belodromo batek bezala. Halakoetan norbera bat egiten da kolektiboarekin eta halako pertenentzia sentsazio bat sentitzen du. Hala ere, norbera ez da soilik besteekin bat datorren zatia. Beste kapa ezkutuko asko dago norberaren "ni"a eraikitzeko orduan; besteak beste, "ni" kolektibotik "ni" intimora doan eremu korapilatsua. Korapilatsua den neurrian, badu ezaugarri propiorik.

3. Intimismo kolektiborantz
Gaston Bachelard-ek La poetica del espacio liburuan adibide bat jartzen du intimismoari eskainitako artikuluan. Bachelard-ek dioenez, espazioz aldatzen dugunean ohiko zentzuak utzi eta psikearen gune berritzaileekin harremanetan hasten gara.

Egunotan irakurri berri diot Joxean Muñozi, iraganari baino gehiago, etorkizunari begiratuko diola Tabakalerako Proiektuak.

Eta, galdetzen dut. Zer motatako etorkizuna eraiki nahi dugu edota eraikitzen ari gara? Etorkizun horretan badu tokirik intimismoak?

Intimismo hitzaren sustraietara noa definizio bila. Intimo: "min, mamin, kutun, barneko, etxekoen arteko, lagunarteko, goxo, lasai".

Bachelard-ek dio txoriaren gorputzak eta ekimenak -bere baitan jira-biran ibiltzeak- ematen diotela forma habiari. Habiak forma biribila dauka, eta habia da txoriaren lehen gunea, aurki barrutik kanpora eta kanpotik barrura hegan egingo duen txoriaren lehen etxe goxo, lasai eta kutuna.

Interpretazio erabat subjektiboa izanik ere, zer aldarrikatu nahi dut adibide honekin? Etorkizunera begira, sormena eta kultura beti martxan egongo diren Kultur Zentro Garaikide orok izan dezala, baita ere, habientzako gunerik, hots, familia eta lagunarteko gunerik, gure baitan jira-biran aritzeko lekurik, barneko espazio kutun, goxo, lasai eta intimistarik.

Gune horiek, txorien lehen etxeak bezala, biribilak badira, askoz hobeto.


Azkenak
Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


2025-03-12 | Ibai Trebiño
Esku odoltsuen matxinada

Esku odoltsu bat sinbolo gisa erabilita, iazko azaro bukaeratik ustelkeriaren aurkako mobilizazio erraldoiak egiten ari dira Serbian, “blokada” izenpean, azken garaietan Europa zaharrean ikusitako handienak. Asanblearioak, masiboak, ideologiarik gabekoak... Bertatik,... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude