Ezta pentsaure!


2021eko uztailaren 28an

Pentsatzeko astirik gabe, lubakitik lubakira; lagunak eta etsaiak bereizteko betarik hartu ezinik, denak etsai direla dion bidetik jo eta kito! Arnasa konturatu gabe hartuz, ordu jakinetan, ohikoetan janez eta asteburutan edanez, aurrera goaz denboran, ez beste ezertan. Ez dugu astirik hartzen edo hartu nahi hausnarketarako.

Bankuek eusten diete maitaleen urrumara eztiei eta soin umelei; berrogeita hamar urte amaiezinezkotan bankuek hipotekatuko dituzten maitale horiei. Eta geroxeago, herentziaz hipotekatuko dituzten seme alaba gazteei. Bankuak beti banku!

Abiada bizian goaz, joaz. Bizian abiada, abiada bizian. Bizia bizi, biziegi agian.

Idazleari eta politikariari galdeketa patroi bera egiten diote kazetariek. Hiru kazetari idazle bakarrari tiroka, galderaka. Baina, kazetariak badaki idazlea sortzaile dela, astia eman behar zaiola gauzak ekartzeko, mintzoak barruko mintzoari tira eginez sortzen ari baita elkarrizketa berria, mundu berria. Sekula ordura arte errepikatu ez diren irudiez jantzia. Jantziek soilik uler dezaketen munduaren irudia.

Politikoak, aldiz, hiru kazetari tiroka nahi ditu bere aurrean, galdera galderaren gainean; gauza askori erantzun dien sentsazioa piztu nahi du eta amaieran: hau al zen dena? Ba ez da hain luzea izan!, esanez amaitutzat emango du. Betikoa.

Haurtzarotik ohitu gara horrelaxe. Jostailuak geuk egingo genituela, nola eta zerekin egin… hori guztia pentsatzen eta ondorena amesten hasi ohi ginen. Amaitzerako geurea zen jostailua, maite genuen, harro sentiarazten gintuen gure obrak. Orain, ordea, Olentzerok dakarzkigu jostailuak, sailean. Gehitxo, ongi ezagutu eta gozatzeko, ze gero Erregeetan -atzera narras beti ibiltzen da norbait familian-, beste sail bat iritsiko zaigu eta berehala eskolara. Han geratuko dira jostailuak hautsaren lagun, hauts eginda. Horrela ezin da maitatu ezer eta maitatzen ere ikasi egiten da, edukitzen ohitu bezala.

Azaleko bizitza, azaleko harremanak izaten ikasten dugu eta ohitzen gara ume umetatik, bankuekin izan ezik. Beno, bankuekin ere… larrua jotzea bera azal kontua da. Azala azalaren kontra -edo alde-. Gazteak azalkerian?, helduak azal zaharrak botatzen. Jo ta ke helarazi arte! Edukiz baino kopuruz neurtzen da: nik astean lautan; nik hastean beti, oraingoz!

Lehen maitasun itsua sinatzen zen heriotzak banandu arteko, Jainkoaren izenean. Orain zientzialariek -egungo jainkoek- asmatu berri omen dute dibortzioaren kontrako pilula, desioa eta maitasuna bereizteko astirik gabe bizi garenontzat. Desioa bizi den arte bizi da bikotea edo hirukotea edo… beraz, elika dezagun desioa, esan dute eta egin. Maitasuna ez baitu edozeinek benetan ezagutzen, ezta zientzialariek ere. Laster egutegian markatuko dugu noiz egin dugun azkena larrutan eta tarte handia badago pilula hartu behar dugula argi egongo da. Ez al da tokatuko erremedio horri ere alergia dionik bestela…eta auskalo zenbat pilula hartu behar dugun: hegazti gripearen aurkakoa, antikontzeptiboa, gosea apaltzekoa, zelulitisarena…

Lurrari eta bizitzari sustraituta ginduzkan gure baitako zuhaitza zaindu eta mimatzea ahazten ari zaigu edo ez dugu ikasi: urtero inausi, alferrik jaten ari diren adarrak ebaki eta San Joan sutara bota; benetako azala estaltzen dioten goroldioak kendu eta indarrak xahutzen dizkion mihura sortak errotik ebaki, orain ez baitago mihura haziaz elikatuko den karrastarrorik.

Ez dugu astirik gure benetako gu aurkitu, ikertu eta goxatzeko, elikatzeko, sendatzeko. Bere ihesi gabiltza eginahaletan. Bere muttur bat azaltzen zaigun bakoitzean biziari abiada handituz erantzuten diogu. Sentimenduak itto eta kitto. Nortasuna sendotzeko aukera guztiei leihoak itxi.

Horrelako bizitza? Ezta pentsaure!


Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude