2005ean makina erreminta errekuperatu egin da

  • Martxoaren 6tik 12ra burutuko da Barakaldoko BEC Bilbao Exhibition Centren Makina Erremintaren 24. Bienala, Euskal Herrian egiten den feriarik garrantzikoena eta Europako handietan hirugarrena dena. Espainiaren kasuan, sektoreko enpresen %90 gure herrialdean daude. Feria munduko erakusleihoa izango da, eta planetako arlo produktibo garrantzizkoenetako milaka profesionalen etorrera espero da. Sektore horrek, izatez oso esportatzailea eta euskal ekonomiarentzat arras ardurakoa denak, esportazioak zertxobait ugarituta itxi du 2005eko ekitaldia.

2007ko otsailaren 21ean

Erakustazoken Nazioarteko Bilboko Feria berriak hartuko du Makina Erremintaren 24. Bienala, hau da BEC Bilbao Exhibition Centre ponte-izenez bataiatu duten behialako Altos Hornos de Vizcaya enpresaren Ansioko lur-sailetan goratu duten zentroak. Nazioarteko feria hori bi urtez behin egiten da Bizkaian, eta, aurtengoa martxoaren 6tik 12ra bitartean izango denez gero, usadiozko egunak bereganatuko ditu berriro. Munduko agertokia izango da sektorearentzat, zeinek Euskal Herrian baitauzka Espainiako Estatuko enpresa gehienak. Txosten hau bukatzen ari ginenerako, nazioarteko 1.400 enpresa baino gehiago zeuden ferian inskribatuak: 610 stand hartzen dituzte guztira, herrialde bakoitzeko onena eta modernoena erakusgai izateko.

Azken bi urteekin alderatuta sektoreak 2005ean izan duen errekuperazioaren erdian burutuko da bienala. Azken orduko datu global ofizialen arabera, makina erremintaren ekoizpenak %11,8 egin zuen gora 2005ean eta ondorioz 918 milioi eurotan kokatu zen. Eskabide berrien kaptazioa %7 inguru igo zen. Esportazioak %19,9 handitu ziren, barne merkatuko salmentak %3,3ko hazkunde apala izan zuten bitartean. Aurrerago jaso ditugun datuak 2005eko lehen zortzi hilabeteei dagozkie.


Kanpora proiektatzeko plataforma

Bienalak Bizkaiko feria-leku moderno horretako sei pabilioi nagusiak hartuko ditu, eta honela banatuko dira erakustokiak: 1. pabilioian, arrankeko makinak ipiniko dituzte; 2. pabilioian, arrankeko makinak eta metrologia; 3. pabilioian, CAD, CAM, CAE eta arrankeko makinak; 4. pabilioian, makina erremintentzako osagarriak eta erremintak; 5. pabilioian, deformazioaren bidezko makinak, laserraren bidezko ebakia eta markaketa; 6. pabilioian, automatizazioa, hidraulika, manipulazioa eta robotika, pneumatika, soldadura eta beste makina batzuk.

Esan bezala, kanpora proiektatzeko plataforma eta aurrerapen teknologiko handienen erakustokia da nazioarteko feria hori, eta anitz sektore produktiboetako profesionalak hartzen ditu. Hona hemen nabarmentzekoak diren sektore batzuk: automozioko fabrikazioa, automobilaren lagungarriak, burdinbideetako materiala, makinak eta ekipamendu mekanikoa, makinak eta material elektrikoa, trokelgintza, erreminten fabrikazioa, etxetresna elektrikoak eta mekanizazioko eta galdaragintzako tailerra.


Sektore arras esportatzailea

Makina erremintaren sektorea oso esportatzailea da, eta funtsezkoa euskal ekonomiaren barruan: krisi gogorra egokitu zaio azkeneko hamarkadan, eta horretatik ehunka enpleguren galera eta enpresa-kontzentrazio handiagoa segitu da. Egungo egunean, munduko merkatuan tartea egiteko, etengabe aritu beharra dauka lehian beste herrialde batzuekin, hala nola Txinarekin, Taiwanekin, Japonekin, Korearekin, Alemaniarekin, Suitzarekin eta Erresuma Batuarekin. Azken urteetako datu ofizialen arabera, bere lekuari eusten ari zaio. 2005. urteko ekitaldiari buruzko datu ofizialak argitara eman ez diren arren, jakina da, ez ofizialki, aurreko ekitaldikoak baino hobeak izan daitezkeela, zeren 2004ko emaitza gainditu egin baita esportazioan -sektore horretako kapitulu funtsezkoenean-.

Hala dirudi behintzat AFM erakundeak eta Aduanen eta Zerga Berezien Departamentuak 2005eko ekitaldiko lehen zortzi hilabeteei buruz kaleratu dituzten datu ofizialen arabera. Aldi horretan, 283,5 milioi euro esportatu ziren, eta 14,1ekoa izan zen urtetik urterako hazkundea. Kilogramoko batez besteko prezioak, berriz, %5,7ko igoera izan zuen, 8,7tik 9,2ra heldu baitzen. Bezeroetan, honako herrialde hauek izan ziren nagusi: Alemania (46 milioi euro, guztiaren %16,2), Frantzia (32,8 eta %11,6), Italia (23,7 eta %8,4) eta Mexiko (22,8 eta %8). Inportazioek 294,3 milioi euroko zenbatekoa egin zuten: 2004an baino %6 gehiago. Kilogramoko prezioa, aldiz, %10,4 beheratu zen (11,5 eurotik 10,3 eurora). Hornitzaileen rankinga honela geratu zen: Italia (74,4 milioi euro, guztiaren %25,3), Alemania (69,7 eta %23,7), Japon (32,7 eta %11,1) eta Suitza (22,7 eta %7,7).

Beste adierazle bat ere -eskabideen kaptazioa- positiboa izan da. Espainiako Estatuko makina erreminten fabrikatzaileen eskabideen kaptazioa Italiakoena baino altuxeagoa izan da 2005eko ekitaldian. AFMren urtarriletik urrira bitarteko datuek %3,5eko goratzea erakusten dute kaptazioan: antzeko bilakaera izan da arrankean eta deformazioan; barruko merkatuko eskabideetan, aldiz, beheratze txiki bat gertatu da.


Nazioarteko testuingurua da kezka

Kontuak kontu, nazioarteko testuingurua kezka nabarmena da sektoreko arduradunentzat, ondoz ondoko gorabehera hauek tarteko: Asiaren ernetze industriala -Txinarena bereziki-, euroaren balio altua dolarrari buruz, inflazioaren diferentziala Europako herrialdeei buruz eta lehengaien garestitzea. Hori guztia kontuan izanda, 2005-2010 Plan Estrategikoa landu dute, enpresen konpetibitate-galera gerarazten saiatzeko hainbat neurri markatzeko. Neurrien artean agertzen da, besteak beste, taldeak sortuz edo kooperazio puntualen bidez enpresen tamaina handitzeko beharra, azken jomuga delarik prezioetan edo logistikan abantaila handiagoak izatea.

2004ko ekitaldian, %9,4 murriztu ziren esportazioak
2004ko datu ofizialen arabera, makina erremintaren arloko produkzioa ia-ia parekoa izan zen 2004an eta 2003an; esportazioak, ordea, aski nabarmen murriztu ziren: 2003an baino %9,4 gutxiago esportatu zen 2004an. Azken ekitaldi horretan, 821,6 milioi eurora heldu zen makina erremintaren arloko produkzioa (2003an baino %0,14 gehiago). Makina erremintak produzitzen eta esportatzen dituzten herrialdeei buruzko Europako Batasunaren sailkapenean, hirugarren ageri da Espainiako Estatua. Munduko rankingean, berriz, bederatzigarrena da produktoreetan eta hamargarrena esportatzaileetan.
Esportazioek balio totalaren %51 egiten dute: 2004ko ekitaldian, 417,6 milioi euroko zenbatekoa eman zuten; 2003an baino %9,4 gutxiago. Kanpoko salmentak herrialde hauetara bideratu ziren gehienbat: Alemaniara (esportatutako totalaren %18), Frantziako Estatura (%10,4), Italiara (%8,4), Mexikora (%7,9), Portugala (%6,1), Estatu Batuetara (%4,9), Poloniara (%4,2), Erresuma Batura (%3,6), Txinara (%3,2) eta Turkiara (%2,6). Espainiako Estatuaren barruan, 403,9 milioi euro saldu zuten makina erremintetan; 2003an baino %12,3 gehiago.
Espainiako Estatuko merkatuan, %6,4 igo zen 2004an makina erreminten kontsumo aparentea (produkzioa, gehi inportazioak, ken esportazioak): azkenean, 831,6 milioi euroko zenbatekoa eman zuen.


Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude