Konfrontazio hutsetik jokaera konplexuagora


2007ko otsailaren 21ean
Iparraldean euskarak biziberritzeko beharrezkoa duen hizkuntza politika martxan emanen ote du Euskararen Erakunde Publikoak? (EEP). Deblauki erran dezakegu ezetz. Erantzuna eztabaida ideologiko-politikoan sartu gabe ere -hots frantses instituzioa dela eta soilik euskal instituzio batek lor dezakeela euskararen berreskurapen eta normalizazio osoa- eman daiteke, alabaina erakunde honek, gaurko baldintzetan, gabezi larriak pairatzen ditu bere misioa betetzeko.

Lehenik, lege babesik ez. Edozein politika publikok legea du baliabide emankorrena eta euskara oraindik legetik at dago frantses Estatuan. Ikustekoa da urtarrilaren 13an Lamassoure jaunak, berriz ere, iragarri digun hizkuntza lege proiektua noraino gauzatuko den.

Bigarrenik, dirua. Aurrekontu mugatua du Erakundeak eta frantses Estatuko kontuen defizita ikusirik, norabide politiko aldaketa sakonak gertatu ezean, aukera gutxi badira ondoko urteetan haren partea emenda dezan. Instituzio bakoitzak EEPri ekartzen dion aurrekontuaren ehunekoa araudietan xedatua denez, beste instituzioen ekarpena berez mugatuta geldituko da.

Hirugarrenik, helburu argiak. EEPa organismo politiko-teknikoa da, eta biltzen dituen Instituzio desberdinen kontradikzioak islatzen ditu. Gaur egun haien artean koherentzia eskasa nabarmena da. Euskararen aldeko diskurtso ofizialaren gibelean eduki franko desberdinak atzemateaz gain, mesprezu bortitzenak irauten du -SNCF edo Justizia alorrean, besteak beste-. Beste adibide gisa, irakaskuntza atalean joan den udazkenean Erakundeak plazaratu duen garapen planak ez du euskara eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintza zabaltzearen aldeko hautu argia egiten. Gurasoen eskaeraren zain egoten da eta gaur egungo euskarazko ikasbideen jarraipena soilik hartzen du helburutzat.

Orduan zer? Deus berririk ez da eta beti bezala jarraitzen dugu? Inondik ere ez. Eta euskaltzaleen aldetik huts larria litzateke egoera berriaren aukera guztiak ez ikustea eta ez baliatzea. Halaber itsua izan behar da egoera berri hau, parte handi batez, euskaltzaleen aldarrikapen, borroka eta lanaren fruitua dela ez ikusteko eta ondorioz azken urteetako euskararen aldeko hamaika ekimenak hutsalak izan direlako ustea zabaltzen uzteko, etsipena eta desmobilizazioa hedatuz. Ez. Aurrerapenak lortu ditugu, ez nahi bezainbat edo nahi bezain onak baina aurreko egoerarekin konparatuz urrunago joateko, dudarik gabe, baldintza hobeak eskaintzen dizkigutenak.

Lehen-lehenik, hizkuntza politikaren ideia eta beharra iritzi publikoan nahiz klase politikoan normalizatzen ari direla ezin uka. Duela hamar urte, 1996an, Antolakuntza Eskema landu zen urte hartan, euskaltzaleen ahotan soilik entzuten zela jakinik nabaritzen da egindako bidea.

Bigarrenik, EEPren sortzearekin, frantses legedian existitzen ez den eta inongo Instituzioren esku ez dagoen eskumena, hots, hizkuntza politika definitu eta bideratzearena, eragile publiko bat, bakarra eta ongi identifikatuaren gain eman dute. Instituzionalizazio tresnak ukatzen zaizkion lurralde honetan -ikus Euskal Departamendua edo Laborantza Ganbara-, ez da lorpen makala.

Hirugarrenik, hizkuntzaren alde lanean ari diren herri mugimendu eta elkarteentzat "leihatila bakarra" bilakatzen da, frantses antolamendu politiko-administratiboak sorturiko hainbat zailtasun eta trabak gaindituz. Azkenik, EEPk hizkuntza politika orokorra nahiz arloka definitu eta bideratzeko misio ofiziala du. Horrela, lehen aipatu hutsune eta muga guztiak izanik ere, "hizkuntza politika" elkarteei diru publikoaren banaketarekin identifikazioaren garaia gainditua da eta Antolakuntza Eskeman zerrendatuak baina Botere Publikoak erantzule izanik, sekulan gauzatuak izan ez ziren hainbat neurri bideratzeko azken estakuruak desagertu dira.

Garaiak aldatu dira. Konfrontazio hutsetik jokamolde konplexuagora pasatu behar dute euskalgintzako eragile sozialek. Herri presioa antolatzeaz gain eta elementu hori abandonatu gabe, aukera berriak baliatu, bere adituak eskaini eta proposamenak mahaigaineratu behar dituzte. Espiritu horretan ditu aurkeztu Euskal Konfederazioak duela hilabete bat bere iduriko hizkuntza politika publikoaren helburuak eta garatu behar dituen ildoak. EEPk martxan emanen duen hizkuntza politika ahal bezain emankorra izatea nahi duela iragarri du eta bere iritzi, ekarpen, laguntza bai eta ikuspegi kritikoak ere emateko prest agertu da.

Bai Euskarari Akordioaren bitartez hainbat eragile sozialekin edota hitzarmen baten bitartez, berrogei bat Herriko Etxerekin elkarlanean aritu da azken bost urteetan euskalgintzako herri mugimendua, bere gogoko hizkuntza politikaren helburu guztiak konpartitu gabe ere, mugitzeko borondatea duten guztiak laguntzeko prest dela erakutsiz. Oraingoan euskararen egoerak behartzen du, muga, zepo eta arrisku guztiak ezagutuz, funtzio berriak betetzera hizkuntza politika publikoaren definizioan inplikatuz eta horren aplikazioan eraginez.


Azkenak
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Independentziaren aurkari Alcide Ponga izanen da Kanakyko presidente berria

Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Eguneraketa berriak daude