Izurri berria, berria izurri


2021eko uztailaren 16an
Gaur ere interprete lanetarako prest gatoz. Beti egoten da tartean plaentxiatarren bat, eta badaezpada, Juanitoren laguntzarekin interprete lanen nondik norakoak argituko ditugu lehenengo. Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela da. Zirikaden artean, interprete lanari buruzko hau: "Behin plaentxiatar bat eta eibartar bat, Madrilera juan ei ziran tratu kontuko biaje batera. Ostatuan sartu ziranian, baztartxo batian arpegi ezauneko bat ikusi zeben prantsez antzerako bikin berbetan, eta esan zetsan plaentxiatarrak eibartarrari: Hi, hori hor dagon-hori, eztok-pa eibartarra?

- Bai, hori etxe honetan interprete dagok.
- Da, zer dok hori?
- Ba -diño eibartarrak-, horrek inglesakin ta prantzezakin doianian, batak esatetsan guztia bestiari kontatzen jetsak.
- Eta horri zelan deitzen detsela esan dok?
- Interprete.
- Ba, guk, Plaentxian, holakueri "alkauete" deitzen jetsagu".

* * *

Euskal dantza tradizionalak egitura eta nortasun arazo larriak ditu, eta noraezean dabil aspaldiko urteetan. Hori gutxi balitz, estetikoki beste alorrek egindako bidearen kontrakoa hartu izan du. Bertsolariek, trikitilariek, aktoreek, idazleek... izurria bailitzan ihes egin diote estetika kostunbristari, txapelak kendu eta piercing-ak jantzi dituzte. Dantzak aurkako bidea egin du, behin eta berriz begiratu du atzera, eta besteak beste jantzi eta estetika tradizionala berreskuratu eta aldarrikatu ditu. Errezeloz eta auzo-lotsaz betetako begirada gaitzesgarriak jaso ditu trukean.

Azken urteotan batzuk hasi dira dantza tradizionalak estetika modernoz janzten. Muinean nobedade handirik ez, baina soinean berri itxura. Pozik ageri dira komunikabide, programatzaile eta sustatzaileak proposamen "berriak" aurkezten. "Berria" etiketaz bataiatu diren unetik "berritasuna" dute balio nagusia eta hortik aurrera adierazpen artistikoaren bikaintasuna berrestea baino ez zaigu geratzen. Baina txapela, gerrikoa eta abarketak erantzi eta jeans-ak, tixertak eta belarritakoak jantzita ez dugu dantza tradizionala "berritzen". Are gutxiago proposamen "berriak" zaharren balioak berrestera mugatzen baldin badira, aurretik zegoenari inolako baliorik ez baldin badiote eransten eta maizegi ez badira haien mailara ere iristen. Estetika tradizionalari uko egin arren, lan handiak ditugu dantzaren lengoaia berri bat sortzen, eta apenas ekarpen koreografiko interesgarririk egiten asmatzen den.

Olatu modernista horri muzin eginik badira konplexurik gabe tradizioaren eskema estetikoan lan egiten jarraitzen dutenak. Eta horien artean batzuk dantza tradizionala barrutik, muinetik, berritzen eta eguneratzen ari dira. Alegia, lengoaia koreografikoaren bilakaeran urrats sendoak ematen ari dira. Baina estetikoki tradizioaren moldeekin jarraitzea erabaki dute, eta beraz, berri itxura goratzen duen ingurumarian, haien ekarpenak ez dira aintzat hartzen.

Berritu ala hil. Berritu beharraren obsesioak jota bizi gara. "Soina zahar, berri gogoa, azal horizta, muin betirakoa" nahi zuen euskararentzat Lizardik. Berritzekoa jarrera aberasgarria bezain saihestezina da, baina badirudi euskal kulturaren zenbait alorretan itsututa gabiltzala berritu beharraren beharraz. Kultura moderno bezala homologatu nahi dugu gure burua, zaharkinak eta folklore usaina dariotenak zulora eta berri itxura duen edozer aldarera. Berria balio bihurtu da, eta gainera, lehentasuna duen balioa.


Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude