Mendebaldea berriz garapen nuklearrera begira dagoenean, harrigarria da nola ukatzen dizkien garapenean dauden herrialdeei energia molde horrek dituen «onura» guztiak. Iraneko kasua da orain horren erakusle. Pentsatzekoa da Iranek bere teknologia nuklearra garatzen duenean, ikerketa militarra ere garatuko duela. Nuklearrean jaun eta jabe diren gainerakoak bezala seguruenik.