Europako komunikabide ustez aurrerakoi asko modu bitxian ari dira ateratzen Evo Morales Boliviako lehendakariari buruzko berriak. Koloretako trikota goi mailako agerraldi instituzionaletan erabili izanari erridikulu kutsua ematen zaio; berdin Kondore Handia izendapen indigena egiten zaionean, eta argazkiekin bakarrik, ezer esan gabe, ukitu irrigarria ematen da aditzera. El Pais-ek, adibidez, «Caudillaje andino» modukoekin deskribatzen ditu Morales, Humala edo Chavezen kasuak.