argia.eus
INPRIMATU
Del Burgoren gezurrak (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 19a
Santi Leone historialari nafarrak Nafarroako foruen historia aztertu du Los fueros de Navarra como lugar de la memoria bere lehen liburuan. Honen harira hilaren 22an Berrian emandako elkarrizketa batean, gaia lantzean Jaime Ignacio Del Burgoren gezur pare bat harrapatu dituela dio: «Haren esanetan Nafarroa beti espainiar zaletasunaren aldekoa izan da, eta hori esateko XVI. mendeko idazki batean oinarritzen da. Nik jatorriko iturria aurkitu nuen artxiboan, eta ohartu nintzen hispanitate hitzaren ordez kristautasun hitza jartzen zuela. Eta hori behin eta berriz erabili du Del Burgok».