argia.eus
INPRIMATU
Zer da : Ikerlan
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21
Ikerlan Teknologi Ikertegia irabazasmorik gabeko eta zerbitzu publikorako bokazioko erakunde pribatua da, oraingo Mondragon Corporacion Cooperativaren (MCCren) barruan. 1974. urtean sortu zen eta instalazioak eta egoitza soziala Arrasaten ditu. Bere jardunean, produktuaren garapen integrala eta diseinuko eta produkzioko prozesuen berringeniaritza eta produktuen eta prozesu energetikoena lehenesten ditu. Ikerlanek lehiakortasuna hobetzen kolaboratzen du industriarekin, eta, horretarako, ezagutza teknologikoak aplikatzen ditu produktu berritzaileen eta tresna eta metodologia berrien garapenean, diseinuko eta produkzioko prozesuetan ezarriak izan daitezen. Erreferentziazko zentroa da produktu mekatronikoen berrikuntzan eta garapenean, zeren 25 urtetik gorako esperientzia baitauka mekanikako, elektronikako eta informatikako teknologien konbinazioan eta aplikazioan. 160 lagunetik gora aritzen dira lanean, guztiak ere ikertzaile eta teknikari kualifikatuak eta diziplina arteko lanean esperientzia dutenak. Ikerlanek eta sektore hauetako enpresek erlazio estua dute: makinak eta ekipamenduko ondasunak, etxetresna elektrikoak, elektronika eta informatika, automobilgintza eta energia.