Ezpalak


2021eko uztailaren 20an

Euskal kultura atzerrian ikasten

Munduko geroz eta leku gehiagotan ikasi daiteke euskara, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Euskara munduan programari esker. Hizkuntzaz ez ezik, euskal kulturaz ikasteko aukera gehiago dago. Eusko Jaurlaritzak akordio berriak sinatu ditu eta hemendik aurrera euskal kulturari buruzko ikastaroak eskainiko dituzte Berlingo Freie Unibertsitatean, Valentziakoan, Mexikokoan, Varsoviakoan eta Helsinkikoan. Horrek unibertsitateotan euskal kulturaz gehiago ikertzea ekarriko du eta kanpotik nola ikusten gaituzten jakiten lagundu. Eusko Ikaskuntzen Programa martxan duen Frankfurteko Unibertsitatea, esaterako, estaturik gabeko herrialdeen aukerei buruzko bilkura egitekoa da aurten.


Dokumentalari begirada

Bigarren urtez egingo dute Iruñean Ikuspuntua zinema dokumentalaren Nafarroako jaialdia. Sail ofizialera 362 lan dokumental aurkeztu ziren eta horietatik hamabost lehiatuko dira film dokumental luzeen atalean hilaren 25a bitarte. Film laburrenean, bederatzi izango dira lehian. Dokumental luze onenak 9.000 euro jasoko ditu eta labur onenak 4.000 euro. Horiez gain, ikusleen saria eta hiru aipamen berezi banatuko dituzte. Aurtengoan Mila urteetako zinema zikloa eskainiko diote Japoniako zinema dokumentalari eta Espainian estreinatu gabeko film ugari proiektatuko dituzte. II. Mundu Gerran debekatuta izan zen Tatakau heitai filmatik hasi eta gaur egunekoetaraino. Halaber, liburua plazaratuko du jaialdiak Japoniako zinema dokumentalari buruz. Omenaldirako tarterik ere izango da. Juan Huarte enpresa gizonak sortutako X Films ekoiztetxea omenduko dute.


Antzerki eta zinema garaia Goierrin

Urteroko zita da Beasain eta Ordizian Bi herrietako kultura sailek, Gipuzkoako Aldundiarekin eta Sarearekin elkarlanean antolatzen duen Antzerki Garaia. Apirilaren 8a arte Ezin dut egin esan (tARTEan), El hombre de los dados (Txalo), Todos nacemos vascos, Cincuentones (Fuegos Fatuos), Larru haizetara (Ez dok hiru), Ongi ibili (Pok) eta El florido pensil -Tanttaka taldea berriz hasiko da obra arrakastatsu hau taularatzen- ikusi ahal izango dira Beasaingo Usurben eta Ordiziako Herri Antzokian. Beasaingo Goieniz zineklubak ere ekin dio 23. urteari. Apirilaren 6a bitarte, film andana eskainiko du ostegunero Usurbe antzokian, 21:00etan. Code 46, L’enfant, Sud express eta Madame Brouette esaterako.


Flamenkoa Gasteiz eta Barakaldon

Gitarra flamenkoaz eta cante jondoaz gozatzeko aukera izango da hilaren 20tik apirilaren 1a arte Gasteizen eta Barakaldon. Bai Barakaldoko Flamenko Topaketek, bai Gasteizko Flamenkoa XXI. Mendea zikloek hamar urte bete dituzte eta ohi bezala, programazioa partekatuko dute. Hilaren 20an Son de la Fronterak abiatuko du Barakaldon zikloa eta 21ean Gasteizkoa. José Menese (otsailak 3-4), Arcángel (otsailak 17-18), Sonantas de Oro (martxoak 3-4), Paco del Pozo (marxoak 17-18) eta Ginesa Ortega (martxoak 31, apirilak 1) artistek eskainiko dituzte emanaldiak Barakaldo antzokian eta Gasteizko Hegoalde zentroan eta Printzipal antzokian.


Amarica eta Udala ez daude ados....

hirigintza obretara zuzenduko zen diruaren %2 artelanak erosteko baliatzea erabaki zuen Gasteizko Udalbatzak, aho batez, 1999an. Ordutik hona sei milioi euro bildu ditu Udalak eta diru horrekin zer egin da desadostasunaren muina. Udalak proiektu publiko erraldoia egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen ekainean eta haren ardura Pablo J. Rico komisarioaren esku utzi du. Ricok nazioarteko artista ezagunei obra publikoak egiteko eskatu nahi die. Gasteizko artistak biltzen dituen Amarica plataforma ez da horrekin ados. Hiriaren kultur egoera kaskarra ikusita, bestelako lehentasunak daudela dio (artistentzako bekak, artisten lana sustatzeko ekimenak...) eta araudia alda dezaten eskatu du.


Literatur egunak Ataunen

Ataungo Torto gazte asanbladak literaturaren gaineko ekitaldi sorta mardula atondu du. Hilaren 12an hasi zen Harkaitz Canoren Arraroa da idazten ez duena hitzaldiarekin. 13an Juan Luis Zabala Galdu arte nobelaz mintzatu zen. Urtarrilaren 20an Goierriko Kasta taldeak poesia emanaldia eskainiko du Aia auzoko Aitzarri elkartean. 25ean Jon Maiaren txanda izango da eta duela gutxi aurkeztutako Riomundo eleberria izango du hizpide. Amaitzeko, hilaren 26an Uxue Apaolaza idazle gaztea Umeek gezurra esaten dutenetik narrazio liburuaz arituko da.


Hendaiako bertso eskolak hogei urte bete ditu Bi hamarkada bete dira Hendaiako bertso eskolak ekin zionetik. Eta hazten joan da. Egun, hiru talde dituzte, hiru bertso eskola, Hendaia Bertsutan elkartearen baitan; guztira, 8 eta 18 urte bitarteko 25 ikasle inguru. Ereindako haziak ez dira makalak izan eta horixe ospatzeko bertso saioa eskainiko dute urtarrilaren 20an, Soko Burun, Antoine d'Abbadie gelan, 20:30etan. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu arituko dira kantuan.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude