EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.
Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean,... [+]
Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]
AEBetako musika betirako eraldatu zuen Bob Dylanek 1960ko hamarkadan eta geroztik bere leienda hazi besterik ez da egin. Iruñean jo zuen joan den ostegunean eta Barakaldon berriz ostiralean. Bigarren kontzertu horren kronika da hau, iraganean iltzatuta geratu ez den... [+]
Iraila sartuta gauden honetan pasatu berri den Abuztuko hilabetera begira jarriko gara eta udazkenean Bilbo hirian izango diren ekitaldi nagusiei begira ere.
Euskaltzaindiak gutunak bidali dizkie Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiari, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuari eta Bizkaiko Euskara eta Kultura Foru diputatuari.
2018ko azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da. Milioika jarraitzaile izan ohi ditu MTV telebista kateak urtero banatzen dituen Europako Musika Sarien galak, aurten Bizkaian izango da.
Industria azoka garatzen ari dira ekainaren 6tik 8ra bitarte BEC-en. Sei eremutan banatuta, eta horietako bat azpikontratazioari buruzkoa da. Duela bi urte 65 herrialdetatik etorritako 18.500 lagun bertaratu ziren hitzordu honetara.
2015. urtean BECen orain arteko zorrari lau milioi euro gehitzea aurreikusten da, eraikinaren administrazio kontseiluak onartu duen aurrekontuaren arabera. Gaur egun 330 milioi euro ingurukoa da zorra.
BECek 1.000 metro karratuko eguzki-energia instalazioa eraiki zuen Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) batera. 540.000 euroko inbertsioa egin zuten; oraindik ez dute saldu.
Barakaldoko Udalak BEC erakustazokaren izenetik Bilbo hitza kendu eta Barakaldo jartzea eskatu du asteazkenean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako mozioan. PSEren Udalak herriko talde politiko guztien sostengua eskuratu nahi du.
Abenduaren 15eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala aurkeztu dute eta hainbat informazio praktiko eskaini dituzte antolatzaileek finalera doazen bertsozaleek plana antolatzeko arazorik izan ez dezaten.
Abenduaren 15ean BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrera guzti-guztiak saldu direla jakinarazi du Bertsozale Elkarteak.
BEC erakustazokaren parte den Bizkaia Arena pabilioiaren kudeaketa enpresa pribatu baten esku utzi nahi dute erakundeek, azpiegiturak dituen arazo ekonomikoei aurre egiteko.