Ezpalak


2021eko uztailaren 27an


Dantza txapelketen egokitasuna auzitan

Pasaiako Alkartasuna dantza taldeak Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa 25 urtez antolatu ostean, gehiago ez antolatzea erabaki du eta Euskal Dantzarien Biltzarraren esku utzi. Askatasunak adierazi duenez,aurreskua berreskuratzea, ezagutaraztea eta indartzea zuten helburu Txapelketa sortu zutenean eta alde horretatik, helburua bete dela adierazi dute. Bestetik, aurreskua gehiegi bateratu dela, dantzarien artekoa lehia biziegia dela eta Txapelketa egiteko instalazio desegokia izan dituztela argudiatu dute. Hala, txapelketei buruzko eztabaida pil-pilean da. Dantza garatzen lagundu dutela diote batzuek eta teknikari balio handiegia ematen zaiola diote beste batzuek, beste ezaugarrien kaltetan. Aurten Txapelketa egingo dute, baina formatu aldetik hainbat aldaketa egingo dizkiotela jakinarazi du Euskal Dantzarien Biltzarrak.


Paperezko moda Gasteizen

Azken 4.000 urteetan emakumeen modak izandako garapena ikus daiteke Gasteizko Vital Kutxa fundazioaren aretoan. Isabeldar garaikoak, barrokoak, Herbeheretakoak, Alemanian 1560an boladan zeudenak... guztira berrogeita hamalau jantzi ipini dituzte Modaren papera historian zehar erakusketan. Jantziok, ordea, paperarekin egin dituzte tamainu errealean eta benetakoak dirudite ia. Azken mendeko diseinatzaileen jantzien paperezko erreprodukzioak ere ageri dira manikietan. Dior, Chanek, Pertegaz, Balentziaga, Yves Saint Laurent nahiz Agatha Ruiz de la Pradarenak. Urtarrilaren 25a arte izango da paperezko artelan hauek ikusteko aukera.


Tabacalerako zuzendaritza izendatzear

Badirudi Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren (CICC) proiektua hezur mamitzen ari dela. 2001ean jakinarazi zuten Donostiako tabako fabrikan kultur garaikide zentro bat sortuko zutela. Hainbat komunikabidetan agertu denez, Erakundea sustatzen duten Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak erabakita dute zein lan taldek kudeatuko duen proiektua, baina ez du oraindik izendatu, kontratuak egiteko hainbat arazo tekniko izan direlako. Informazio horien arabera, egun Arteleku zuzentzen duen Santi Eraso izango litzateke edukien zuzendaria, kudeaketaz José Miguel Aiertza Kursaal elkarteko kudeatzailea arduratuko litzateke eta arkitekturaz egun EHUko Arkitektura Eskolako zuzendari Iñaki Galarraga. CICCren sustatzaileek urtarrilean egingo dute hurrengo bilera eta orduan hartuko dute erabakia.


Oteizaren agiri guztiak sailkatuta

Gauza guztiak gordetzeko ohitura zuen Jorge Oteiza artistak. Eta gauza horiek guztiak (6.000 liburu, 4.000 liburuxka, 3.000 argazki, 4.000 gutun...) sailkatu berri dituzte Altzuzako Jorge Oteiza museoko dokumentazio zentroan. Carlos Martínez hasi zen joan den hamarkadan lan horrekin eta dokumentazio zentroko telnikariek bukatu dute. Hurrengo pausoa sailkatutako material guztia digitalizatzea izango da, ikerlari eta adituek eskura izan ditzaten. Horrez gain, dokumentazio zentroak argitalpenak plazaratuko ditu urtero; aurten Oteizaren lan poetikoaren berrargitalpen kritikoa egingo du.


Hatortxurock

Urtarrilaren 7an Berriobeitin (Nafarroa) egingo da aurtengo Hatortxu rock kontzertua. Euskal presoekiko elkartasun kontzertu honetan Soziedad Alkoholika, Kuraia, Lehendakaris Muertos, Kaotiko eta Etsaiak taldeek parte hartuko dute. Ondoren, DJek hartuko dute lekukoa.


Antzerki zuzendaritza BAIn

Zuzendaritza eszenikoko bi urteko ikastaroa eskainiko du urtarriletik aurrera Bizkaiko Antzerki Ikastegiak. Barakaldon egoitza duen antzerki eskolak pauso bat harago eman nahi du horrela arte eszenikoetako ikasketetan. Klase teorikoak jasotzeaz gain, praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek. Besteak beste, Noel Witts, Joseba Lazkano, Fer Montoya eta Jordi Cortés izango dituzte irakasle. Era berean, lau beka izango dira, ikasleek Polonian eta Indian zuzendaritza praktikak egin ditzaten.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude