Zein hotza den ironia...


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ironia asko erabiltzen da. Zenbait ingurutan ordea, ospe ona du gainera. Ez da inor lotsatzen, esaterako, ironiko izateaz. Alderantziz: harrotasunez ere har daitekeen gauza da, edo inoren goraipamen gisa esan, inoren obraz adibidez. Izan ere, ironia bereziki maite dute literaturgileek, gizonezkoek esango nuke, baina ez dakit ziur hori hala ote den. Baiezkoan nago halere.

Behin entzun nituen gure bi idazle dauzkat gogoan. Ez naiz ziur oroitzen zer zen, mahai inguru bat, edo liburu aurkezpen bat, edo tankera horretako ekitaldiren bat: gogoan baititut lekua eta mikrofono-aurreko doinu hura. Ez dut garbi gogoratzen zertaz ari ziren ere, baina bizitzaren garraztasunarekin eta ezintasunekin zuen zerikusia nolabait. Elkarri begira, erabat ados zioten gure idazleek ironia dela irtenbide bakarra. Irtenbide duin bakarra -edo antzeko zerbait-, gehitu zuten.

Samurtasuna, goxotasuna ez zitzaien burutik pasa ere egin noski. Are gutxiago bihotzetik edo samurtasuna igarotzen den beste auskalo-non-horretatik.

Ez naiz ni orain ironiaren kontra hasiko. Ez baita gauza makala ironia, ironia on eta fina, buru argiek bakarrik ekoitzi dezaketen ironia hori. Ezagutza sakonaren seinale urri bezain eskertzeko izan ohi da. Baina ez, ez da irtenbide bakarra. Batzuetan ez da irtenbidea ere, ihesbidea baizik, ingurutik, bestearengandik, sentimenetatik urrutiratzeko trikimailu bat.

Samurtasuna esatean, gaztelaniaz ternura esaten diogun horretaz ari naiz. Badaezpadan diot hori, gaztelaniazkoaren erabiliaren plus hori baliatuz, inor esanahietan gal ez dadin: alegia ez naizela ari bigunkeriaz, lerde-jario ergelaz edo gabonetako iragarkiez eta Raphael bezalako kantari kurtsiez -euskaraz kantatzen duenik ez aipatzeagatik, gutxiegi baikara, hemen izenak idazteko-.

Nola azalduko nizueke nik gizaki azkarrenengan ere aldarrikatzen dudan samurtasuna... Aspaldiko adiskideekin -zein gutxi diren, aizue- hautematen den hori, ñoñokeriarik gabeko leialtasun oso hori, geure buruari egunero-egunero badela gogorarazi behar diogun hori, gogor eutsi beharreko hori, animaliekin eta haurrekin berez edo errazago ateratzen den hori... Uste dut dastatu duenak badakiela bereizten barrendik datorren samurtasuna beste itxurazko gozotasun memelo horretatik. Izan ere, bigarren hori ez da inguruarekiko babes nartzisista bat besterik, ironia txarra bezalaxe.

Gizon metro-sexualen ondoren über-sexualen eredua omen dator -susmagarri samar, egia esan, zein gutxi entzuten den eta aurrekoa zenbat...-. Übersexualak lirateke depilaziorik gabeko ar dotoreak, txorakeriarik gabe, baina zainduak, garbiak, apainduak, hidratanteak erabiltzen dituztenak erregularki, sabela behar den lekuan eta ilea ondo moztua daramatenak, goizean zein zapata jarri pentsatu egiten dutenak. Alegia, batez besteko emakumea bezainbat (ia) arduratzen direnak beren itxuraz. Neskak: ederki asko dakigu guk nola eskertzen den, zein pozgarri den horrelako bakarren bat suertatzea aldamenean, egunerokoaren edozein pasartetan: etxean, afari batean, lanean, igogailuan, bileraren batean.

Metrosexualez ironia bat baino gehiago entzun genituen. Ironiagilearen eta balizko eredu metrosexual horren arteko distantzia metrokoa baino askoz luzeago eta nabarmenago egiten zuen ironia beldurtia. Ea orain zer. Ea orain, goxotasuna eta samurtasunarenak luzerako joko badu ere, alderdi estetikoetan behintzat gauzak hobetzen zaizkigun. Nonbaitetik hasi behar baitugu beldurrak uxatzen. Azken batean ezer ez baita horren-horrenbesterako ere. Bizitzaren lehen funtsak, azken mugak ez daude bederen gure esku. Aldamenekoa pixka bat gusturago edukitzea, berriz, agian bai.


Azkenak
2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istiluak handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Erabat doan izango da Hondarribian euskara ikastea

EH Bilduk sustatuta, Hondarribiako udalak euskara sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak egin eta laguntza-lerro berri bat sortu du. Horri esker, erabat doakoak izango dira euskalduntze ikastaroak, besteak beste.


Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-03-03 | Jakoba Errekondo
Zakilixuten potroximela

Nori ez zaio gustatzen ahuakatea? Ia denok atsegin dugu fruitu berri hori, di-da amaren batean etxekotu zitzaigun. Zenbat urte da ba dendaero ikusten hasi garela? Gure mahaietara iritsi aurretik, historia luzea du.


Txikori-belarra udaberrian

Udaberri aurreratua ate joka dabilkigu batean eta bestean, tximeletak eta loreak indarrean dabiltza. Ez dakit onerako edo txarrerako, gure etxean otsailean tximeleta artaldean ikustea baino otsoa ikustea hobea zela esaten baitzen.


Eguneraketa berriak daude