Ikasgelan eragin, egin dezaten


2021eko uztailaren 19an

Azaroko hiru goizetan bildu ginen ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako euskara irakasleak, Ttakun Euskara Elkarteko, Euskara Zerbitzuko eta Berritzeguneko ordezkariak, Andoni Egaña eta lerro hauek idazten dituena, ahozkotasunaz eta gazteen behar komunikatiboez eta jarrerez hitz egiteko.

Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuburuaren sarrerak garbi azaldu zuen ikastaroa antolatzeko arrazoi nagusia: «Lasarte-Oriako gazte gehienek euskaraz ikasten dute, baina gehienek ez dute euskara erabili ohi. Gaitasuna ere mugatua dute askok eta ez dira gutxi jarrera axolagabea dutenak eta kontrakoa ere bai hainbatek. Horregatik da garrantzitsua elkarrekin hausnarketa bideratzea, kezkak konpartitzea, eta aurrera begira, bidera daitezkeen ekimen posibleak elkarrekin arakatzea».


Oso ikasle tipologia desberdinak

Ikastaroan bildutako irakasleek hainbat datu eta hausnarketa mahairatu zuten. Horien artean, deigarrienak eta beste herri batzuetako esperientziekin alderatzeko interesgarrienak aipatuko ditugu.

Hasteko eta ezagupenari dagokionez, ikastetxeen eta, kasu batzuetan, baita gelen artean ere, dauden desberdintasun handiak nabarmendu behar dira. Bileretara etorritako Bigarren Hezkuntzako 8 irakasleetatik 3k aitortu zuten, beren ikasleen artean gehienak jatorriz erdaldunak direla eta euskaraz zailtasunez mintzatzen direla. Aitzitik, beste 3k zioten beren ikasle gehienek euskaraz ongi dakitela eta hitz egiteko joera dutela. Gutxiengoa da ordea, maila formalean nahiz kolokialean euskara ongi menderatzen duena; irakasle bakarrak zituen ikasle gehienak tipologia honetan. Gehiago dira euskaraz jakin eta erdarara jotzen dutenak.

Lasarte-Oriako irakasle hauen iritziz, ikasle gehienek, edo ez dakite ondo, edo erabilera formaletan ongi moldatu arren, kolokialean hutsune handiak dituzte.


Ikasleak mutu

Bigarren Hezkuntzan ikasleak mutu hezten dira. Horregatik, inork gutxik jarri zuen zalantzan, hitz egiteko zailtasunei aurre egiteko modurik egokiena ahozkotasuna lantzea denik. Baina hori baieztatu bezain laster, irakasleek teoriatik praktikarako jauzia emateko dituzten zailtasunak nabarmendu zituzten, eta ahozkotasunaren plan osoa landu eta materiala sortu beharra lehenetsi.

Bertaratutako irakasle guztiek adierazi zuten, aldez edo moldez, ahozko frogak egin eta baloratzen dituztela, sistematikoki ez izan arren. Ahozkotasunean sakondu eta adierazkortasunari garrantzia ematekotan, irakasle gehienen ustez, ezinbestekoa litzateke programazioan tarte batzuk sartzea ahozko adierazkortasuna lantzeko, helburuak, eta abar mailakatzea, eta balorazio sistema irizpide argiez adostea, ikasleei helburuak zeintzuk diren jakinaraziz.


Jarrerak nola landu

Jarrerak lantzeko testuliburuek betetzen duten egitekoaren inguruan, berriz, oso iritzi kontrajarriak azaldu ziren -seguruenik, bakoitzak darabiltzan testuliburuen araberakoak-. Nolanahi ere, gehiago izan ziren, testuliburuak ez direla ez egokiak ez motibagarriak defendatzen zutenak, tresna egokiak zirela ziotenak baino, motibazioak eta hausnarketa soziolinguistikoa ez baitira apenas jorratzen testuliburuotan. Horregatik erdiek baino gehiagok, testuliburuek dakartena lantzeaz gain, gai hauek osatu egiten dituztela aitortu zuten.

Garbi geratu zen baita ere, ikasleen artean aldeko jarrera nagusi zela, nahiz eta horien artean gehiago izan erdararako joera dutenak euskaraz aritzen direnak baino. Bestalde, esanguratsua da jarrera epelean edo aurkakoan daudenen kopurua. Bi irakasleren ustez, jarrera horietan dago beren ikasleen erdia edo gehiago, eta beste biren ustez, beren ikasleen %35 inguru.

Ikasleen kontrako jarrera edo jarrera epela eragiten duten faktoreen artean, honako hauek nabarmendu zituzten irakasleek: familia (lehen) hizkuntza, euskaraz hitz egiteko erraztasuna, gizartearen ohiturak (giroa, ereduak), beharrik eza, prestigio falta eta euskararen irudi soziala.

Eta aspektu horiekin batera, baita ideologikoagoak ere; gaur egun euskaldun izatea zer den ez dagoela garbi, euskara abertzaletasunarekin identifikatzen dela, eta identitateak markatzen duela neurri handian euskararen erabilera. Errebeldia ere aipatu zen; errebeldia euskararekiko eta autoritatearekiko.

Lasarte-Orian, jarrerak eta motibazioa hobetze aldera berariaz jorratu diren modulu eta programa berezien balorazio positiboa egin zuten irakasle guztiek, baina eduki horiek guztiak ohiko programazioaren barnean txertatu behar zirela adierazi zuten.

Datu objektibo eta subjektibo horiek azaldu ondoren, beraz, garbi geratu zen, euskalduntze prozesuak aurrerapen nabarmenak egin baditu ere, nabarmenak direla ere, ageri diren hutsuneak. Gaur egun erabiltzen diren testuliburuak, oro har, ez dira oso erabilgarriak hutsune horiek betetzeko eta irakasleak beren kasa moldatzen dira.

Horiek horrela, hausnarketa egunok, aspektu horiek lantzeko abian jarri beharreko lan-prozeduraren hasiera besterik ez direla izan sinestuta bukatu genituen gehienok.

Xabier Bengoetxea, Lasarte-Oriako Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntzarako teknikaria: "Idatziaren tradizioak inertzia handia du"
Ahozkotasuna eta euskararekiko jarrerak Bigarren Hezkuntzan nola lantzen diren aztertu duzue. Zein helbururekin?
Lehen helburua, euskara irakasten duten irakasleen artean dituzten kezkak, zalantzak eta hizkuntza irakasteko erak konpartitzea izan da. Irakasleek sarritan dute hizpide ikasleek dituzten hutsuneak, batik bat ahozko diskurtsoak eratzerakoan, eta horrekin batera euskara erabiltzeko orduan dituzten joerak eta jarrerak. Eguneroko lanean bi alderdi horiek landu beharra azpimarratu izan da han eta hemen eta irakasle gehienak horrekin ados dira. Jakinagatik eskolako klaseak ez direla eragile bakarrak ahozko mintzajarduna aberasteko eta euskararekiko jarrera egokiak lantzeko, argi dago zeregin garrantzitsua duela. Hori horrela, egunero ikasleekin egiten den lanak eta erabiltzen diren materialak, testuliburuak batik bat, izan ditugu hausnarketagai. Hausnarketa horren bidez, egon daitezkeen lan-moldeak, sumatzen diren hutsuneak eta modu egokiagoan lantzeko egon daitezkeen bideak arakatzea izan dugu jomuga.


Zuk zeuk testuliburuak aztertu dituzu. Zer ondoriotara iritsi zara?
Batetik, aldeak daude testuliburuen artean. Batzuek leku eta garrantzia handiagoa ematen diete ahozko ariketen proposamenei eta hausnarketa soziolinguistikoari. Zenbait kasutan hutsala da eskaintzen den aukera. Beste zenbaitetan aldiz, euskararen egoeraz eta egoera horren zergatia aztertzeko eta hausnarketa egiteko proposamen dezente aurki genitzake. Bestetik, irakasle bakoitzak testuliburuarekin egiten duen erabilpena dago. Proposamen bera irakasle batek oso azaletik eta azkar pasa lezake, eta beste batek, hausnarketa sakona bideratzeko abiapuntutzat hartu.
Dena den, oraindik ere testuliburuetan nahiko tarte txikia eskaintzen zaio hizkuntzen estatusari buruzko hausnarketari. Gurea bezalako egoeran ezinbestekoa litzatekeena bestalde, ikasle askoren jarrerak interpretatu eta landu nahi izanez gero. Iñaki Martinez de Luna irakasleak dioen bezala: «Hizkuntza gutxituko hiztunak izanik, larria da eskola curriculumean soziolinguistika ez egotea» (Hik Hasi 89).
Ahozkoari dagokionean, testuliburuek proposamen gutxi egiten dute oro har. Idatziaren tradizioak inertzia handia du eta ariketa-proposamenetan idatziek dute ia erabateko nagusitasuna.


Nolako koordinazio maila duzue Euskara Zerbitzuarekin?
Koordinazioa ia erabatekoa da. Urte osoko egitasmoa zehaztua dago eta hileroko bileren bidez egiten zaio jarraipena. Bakoitzaren egitasmoen eta programen berri badugu eta kezkak eta lan-ildo berri posibleak konpartitzeko foroa ere bai.


Irakasleen erantzunetan zer da gehien nabarmenduko zenukeena?
Hipotesi gisa genituen kezkekin bat etortzea. Hau da, ahozkoari leku gehiago eta bereziagoa eman behar zaiola eta, bestetik, ezinbesteko dela hausnarketa soziolinguistikoa bideratzea ikasleen jarreretan eragiteko.


ASTEKARIA
2005eko abenduaren 25
Azoka
Azkenak
Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


2025-01-10 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-10 | Gedar
Ate birakariak: Gasteizko klinika pribatu bateko zuzendari izango da Gotzone Sagardui

Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.


Independentziaren aurkari Alcide Ponga izanen da Kanakyko presidente berria

Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Eguneraketa berriak daude